Lettre de Marittipo de Subiet à Laurens Perusqui
Dublin Core
Titre
Autre forme de titre
Créateur
Contributeur
Éditeur
Date
Date de disponibilité
Date de création
Type
Format
Étendue de la ressource, taille, durée
Langue
Source
Sujet
Description
Résumé
Couverture spatiale
Couverture temporelle
Droits
Droit d'accès
Licence
Identifiant
Texte Item Type Metadata
Texte
A bertsioa
<27.1r> 4
A Monsieur / Monsieur Laurens Perusqui, / Marinier, / A Louisbourc
<27.2r> Laurenz
/ Asco denbraz egon gara zure letraren esparanzan / bainan batere ezdugu izatu ; zure orde cenbait / saratarrec ceinec ikussi baitzaituzte errandaucute /5 ossaassun on bat cinduela, baetare cerbait irabaci / duzula. Guc gure berriac gaztigatcen ganaizkquitzuun / Gabriel Lecunberricoarequin eta guero Ciburu Pattineneco / semearequin, bainan biac elga anglessez hartuac / izandira, eta Lecunberricoa han hilda. Belchagno ere /10 oraino Anglaterran da. Zure semea eta alaba aguitz / ungui dira, biec mila gorainci egortzen dautzute, baetare / bere anayari ere, bertce garaitico zure ahaide guciac ere / ungui dire ; Naussianeco appheza hilda orai duela sei edo / zazpi ilhabete. Hassi naiz zure zorren pagatcen eta /15 zure ontassuna asqui estatu onean da. Hemen ezda / Guerla hotsic baicin, baitugu herrico soldadoac / Bayonan, eta marinelac cortsuan dabilza eta / cerbait eguiten dute, eta bertce cenbait erregueren / cerbitzuan dire. Mr Bidartec gorainci zuri eta /20 Martin chumeari. Jaincoac dizula ossaassun on bat / eta fortuna eguiteco Gracia ; zure cerbitzari.
/ Marittipo de Subiet.
/ aascain le 16 mars 1757.
/ tournés s’il vous plait.
<27.2v> zuc egorri tercioa hutza errecibitu dut, ceren / urina uncian issuri cen ; pastillaco macaillauac / erremetitu daitazte, bainan zure harbi pastea / ez daut oraino eman Sansonec, eta manta ere /5 ez da oraino eguin.B bertsioa
<27.1r> 4
A Monsieur Monsieur Laurens Perusqui, marinier a Louisbourc
<27.2r> Laurenz,
Asko denbraz egon gara zure letraren esparantzan, bainan bat ere ez dugu izatu. Zure orde, zenbait saratarrek, zeinek ikusi baitzaituzte, erran daukute osasun on bat zinduela, baetare zerbait irabazi duzula. Guk gure berriak gaztigatzen ganaizkitzun Gabriel Lekunberrikoarekin, eta gero Ziburu Pattineneko semearekin, bainan biak elga anglesez hartuak izan dira, eta Lekunberrikoa han hil da. Beltxaño ere oraino Anglaterran da. Zure semea eta alaba agitz ungi dira. Biek mila goraintzi egortzen dautzute, baetare bere anaiari ere, bertze garaitiko zure ahaide guziak ere ungi dire. Nausianeko apheza hil da orai duela sei edo zazpi ilhabete. Hasi naiz zure zorren pagatzen, eta zure ontasuna aski estatu onean da. Hemen ez da gerla hotsik baizin : baitugu herriko soldadoak Baionan, eta marinelak kortsuan dabiltza eta zerbait egiten dute, eta bertze zenbait Erregeren zerbitzuan dire. Mr Bidartek goraintzi zuri eta Martin xumeari. Jainkoak dizula osasun on bat eta fortuna egiteko grazia.
Zure zerbitzari, Marittipo de Subiet.
A Ascain, le 16 mars 1757.
Tournés, s’il vous plait.
<27.2v> Zuk egorri tertzioa hutza errezibitu dut, zeren urina untzian isuri zen. Pastillako makaillauak erremetitu daitazte, bainan zure harbi pastea ez daut oraino eman Sansonek, eta manta ere ez da oraino egin.Oharra
2r :24 tournés s’il vous plait : orriaren beste aldera pasatzeko kortesiazko gaztigua da, frantses tradizioan TSVP akronimoan ager daitekeena.