A bertsioa
<46.1r> 90
A Monsieur / Monsieur pier / Lahitun den la navire / leroia / A louisbourque
<46.2r> Donibanen Eguina marchoaren 28ean 1757ean
/ Ene ceme maitea escrjbacen dausquiçut / bj lero curj marquaceco gure ossasunaren berjjac / ossasundugu jancoary esquer ceinetan deçiratcen /5 baiquinduque curja halabalix abustinnec çalu / tacen caitu bere bjjox gusijas eta enbarqadanda / [co]rxurat lixardj baitaco jaunarequin baiionaco / barandire denbora onarenbeiradaude ene haur / maitea harcasu quraiie egundaino baino boronda /10 te onetan da cure ossaba cure alderat jancoac / eman dauqu gero obligacjjonen pagatcecoa / salutatcen çaitu gallantac ossasunadu bere / familla gusijarequin jdurjquicen nuben brestetic / cure partijadaco letra çeinetan axeguin hartuco /15 bainuben gasina chipjtonecoa enequindago / nescato lafontenj emanen diioxoxu ene eta chjpj / toren gorainxjjac estebenj adjjaracico diiosu / jthurbouruco nescachac gastiac haren diruben / beira daudecela esconçeco eguindecala fortu /20 hainix emastequi alargun batec gastigacendu
<46.2v> ceina baita marja hirj berj eta quraiie har / decala amac horj ethorj orduco emastegaiia / billatuco diioela ene ceme maite othoisten / çaitut hor abuçatugabe lehen bai lehen /5 etcherat ethocias cure eguin ahalac eguixu / jancoa çalborj ekarçen çaitubenian chanja / tubac gare moicorenrat estut berceric curj / marcaçeco decjracen dauçut ossasuna perfet / bat eta gueldjcen nais cure cerbjcarj çure /10 ama fidela
/ marja de bordachipjB bertsioa
<46.1r> 90
A Monsieur Monsieur Pier Lahitun, de la navire Le Roia. A Louisbourque.
<46.2r> Donibanen egina, martxoaren 28ean, 1757ean.
Ene seme maitea, eskribatzen dauzkitzut bi lerro zuri markatzeko gure osasunaren berriak. Osasun dugu Jankoari esker, zeinetan deziratzen baikinduke zuria hala balitz. Abustinek salutatzen zaitu bere bihotz guzijaz, eta enbarkadan da kortsurat Lizardibaitako jaunarekin. Baijonako barran dire, denbora onaren beira daude. Ene haur maitea, hartzazu kuraije, egundaino baino borondate onetan da zure osaba zure alderat. Jankoak eman dauku gero obligazijonen pagatzekoa. Salutatzen zaitu Gallantak, osasuna du bere familla guzijarekin. Idurikitzen nuben Brestetik zure partijadako letra, zeinetan atsegin hartuko bainuben. Gasina Chipitonekoa enekin dago neskato. Lafonteni emanen dijotzotzu ene eta Chipitoren goraintzijak. Estebeni adijaraziko dijozu Ithurburuko neskatxak gaztiak haren diruben beira daudezela, ezkontzeko egin dezala fortuna hainitz. Emazteki alargun batek gaztigatzen du,
<46.2v> zeina baita Maria Hiriberri, eta kuraije har dezala, amak hori ethorri orduko emaztegaija billatuko dijoela. Ene seme maite, othoizten zaitut hor abuzatu gabe lehenbailehen etxerat ethortziaz ; zure eginahalak egitzu. Jankoa salbori ekhartzen zaitubenian xanjatubak gare Moikorenerat. Eztut bertzerik zuri markatzeko. Deziratzen dautzut osasuna perfet bat, eta gelditzen naiz zure zerbitzari. Zure ama fidela,
Maria de Bordachipi.A bertsioa
<18.1r> 124
Lapresente lettre soite / reandeue a Bernat / de Lupoy çhentiqa / a Louisbourg de Louis[bourg]
<18.2r> fait aguethary, cé 10 Marz 1757
/ Enne seme maitea gastiaxen dauxut / milla gorainxy Estut Erreçibitu çure / ganiq aurten Es Letrariq Es çolament /5 gorainxibat jçatu ditut 2tt ahex / Bordaganiq chanpeletaqo Eta Egorxen / dausquixut çhanpelaq çançingorrieneqo / jaunarequin
/ gueldixen nais cure ama allargun /10 gaçhoa çure çerbitçary mariade / LamarqB bertsioa
<18.1r> 124
La presente lettre soite reandeue a Bernat de Lupoy Chentiqa, a Louisbourg. De Louisbourg.
<18.2r> Fait a Guethary, cé 10 Marz 1757.
Ene seme maitea, gaztiatzen dautzut milla goraintzi. Eztut errezibitu zureganik aurten ez letrarik ez solament goraintzi bat. Izatu ditut 2 libera Ahetz Bordaganik xanpeletako, eta egortzen dauzkitzut xanpelak Zanzingorrieneko jaunarekin.
Gelditzen naiz zure ama alargun gaxoa, zure zerbitzari, Maria de Lamarq.<06.1r> 69
presenteco lettra hau errendatuco / caio laures tirun mariacoeneco / semeari chanpartierari chebecat / eta harc errendatuco du bitor /5 de Farandiret edo bernat de / Farandiret anaia bata edo / bercea ganat
<06.2r> Bitor de Farandiret eta Beinat de Farandiret / eneadisquide maite maitiac harcen dut libertate / cuei bi lerroren eschribaceco jaquin deçaçuen / amoreac gatic cuen aita eta amaren b eta /5 arebaren ahaide eta adisquide gucien berriac / gorainçi darotcue gastigacen ossasuna on bat / dutela desiraçen luquetela cuec hala bacind / ute errecibitu dute cuec eguin letra ungui / placer hartu baitute cuen berrien adicias /10 aita eta ama hamar urtes gastatu dire cuen / berrien adicias orai desiracen tute luquete / ceboc cuen berriequin icustias marchoaren / lehenbicico jgandian eguin behartu bors urte / hemendic partitu cinetela gerostic esquara /15 hala satifatu nola aurten jaincoac gracia / handiac eguiten darosquicue eta estarotcue / batere gutiago eguinen baldin ematen badi / ocue satifacionea cuen aitari eta amari cuen / jcustecoa ecen hurren dire hagorandu cuec /20 beguis jcusi nahis munduco ontasun guciac / baino nahiago luquete cuec beguis jcusi guero / hilen badire ere hain ungui cuen arebac / cuen jcusteco desira baluque non uste balu / munduco tresoric handienac guciac uts bai /25 lecaque cuen jcusteco non bordele becain / hurbil balis esbailuque batere herabe urr / axa cuen jcusteco hambat demboras jbiri / dire cuen berriac jaquin nahis hirur urtes / eguin tuste bors letra eta behin ere cuenic /30 ecin jcan bainan aurten comprenitu dute / eguin tucuela cuec ere letrac arebac
<06.3r> goraici osaba eta jceba guciec gorainci cusina / guciec gorainci etchegaraico familia guciac / gorainci erotaco falia guciac gorainci ague / reco familia guciac gorainci camietaco /5 familia guciac gorainci andregaia escondu / da hausteico cadetequin seme handi bate / quin daude cuen arebac eguin du hequien / esconca cuenac ere eguina dago baldin dispo / sacen bacarete bitor ene anaia maitia compre /10 niaraci jcatu daut marinel batec hor ha / bitacen carela bainan guciarequin ere / behinere estut sinesi cergatic espaicaoscat / capable cu guri damu horren eguiteco / beinat ene bihos maitia dio cure arrebac /15 baduela hirur urte cure emaste gaia / bilatua duela bethi dagoela hagorandua cu / jcusi nahis bethi galdeguiten dioscala cure / berriac eta bethi aguincen caituela baldin / fraide eguin gogo espaducu esconca trataça /20 le handi bat da hura bainan berreric estu / eguiten hargatic cuec eguiteco dauca hura / apa landaburucoac mariac machume estebe / necoc gachina chume castienecoc gaachic / guci guciec gorainci /25 bitor eta beinat ene / adisquide eta hauco maite maitiac gororaici / darotcuet particularsqui nic letraren / eguiliac gucien gainetic maria de molleres / etchegaraico hauramariac eguina /30 oxailaren 20 an eguina 1757 / lapiceco andregaiac gorainci mila mila
<06.3v> orai compreni cacue guc cuec cein maite / caitustegun candela bat ere erre guin / duen hunen eguitian berciac / liberticionian eta gu hunen / eguiten<06.1r> 69
Presenteko letra hau errendatuko zaio Laures Tirun Mariakoeneko semeari, xanpartierari xebekat (†), eta hark errendatuko du Bitor de Farandiret edo Bernat de Farandiret, anaia bata edo bertzeaganat.
<06.2r> Bitor de Farandiret eta Beinat de Farandiret, ene adiskide maite-maitiak, hartzen dut libertate zuei bi lerroren eskribatzeko, jakin dezazuen amoreak gatik zuen aita eta amaren, bai eta arrebaren, ahaide eta adiskide guzien berriak. Goraintzi darotzue, gaztigatzen osasuna on bat dutela, desiratzen luketela zuek hala bazindute. Errezibitu dute zuek egin letra, ungi plazer hartu baitute zuen berrien aditziaz. Aita eta ama hamar urtez gastatu dire zuen berrien aditziaz ; orai desiratzen lukete zebok zuen berriekin ikustiaz. Martxoaren lehenbiziko igandian egin behar tu bortz urte hemendik partitu zinetela. Geroztik ezkara hala satifatu, nola aurten Jainkoak grazia handiak egiten darozkitzue, eta eztarotzue batere gutiago eginen baldin ematen badiozue satifazionea zuen aitari eta amari zuen ikustekoa, ezen hurren dire hagorandu zuek begiz ikusi nahiz : munduko ontasun guziak baino nahiago lukete zuek begiz ikusi, gero hilen badire ere. Hain ungi zuen arrebak zuen ikusteko desira baluke, non uste balu munduko tresorik handienak, guziak utz bailezake zuen ikusteko, non Bordele bezain hurbil balitz ez bailuke batere herabe urratsa zuen ikusteko. Hanbat denboraz ibiri dire zuen berriak jakin nahiz ; hirur urtez egin tuzte bortz letra, eta behin ere zuenik ezin izan, bainan aurten konprenitu dute egin tuzuela zuek ere letrak. Arrebak
<06.3r> goraintzi, osaba eta izeba guziek goraintzi, kusina guziek goraintzi, Etchegaraiko familia guziak goraintzi, Errotako familia guziak goraintzi, Agerreko familia guziak goraintzi, Kamietako familia guziak goraintzi ; andregaia ezkondu da Hausteiko Kadetekin, seme handi batekin daude. Zuen arrebak egin du hekien ezkontza ; zuenak ere egina dago, baldin disposatzen bazarete. Bitor, ene anaia maitia, konpreniarazi izatu daut marinel batek hor habitatzen zarela, bainan guziarekin ere behin ere eztut sinetsi, zergatik ezpaitzaozkat kapable zu guri damu horren egiteko. Beinat, ene bihotz maitia, dio zure arrebak baduela hirur urte zure emaztegaia bilatua duela, bethi dagoela hagorandua zu ikusi nahiz, bethi galdegiten diozkala zure berriak eta bethi agintzen zaituela, baldin fraide egin gogo ezpaduzu. Ezkontza tratazale handi bat da hura, bainan berrerik eztu egiten, hargatik zuek egiteko dauka hura. Apa Landaburukoak, Mariak, Maxume Estebenekok, Gaxina Xume Kastienekok, Gaaxik… Guzi-guziek gorainzi. Bitor eta Beinat, ene adiskide eta hauzo maite-maitiak, goraintzi darotzuet partikularzki nik, letraren egiliak, guzien gainetik, Maria de Molleres. Etxegaraiko Haurra Mariak egina. Otsailaren 20an egina, 1757. Lapitzeko andregaiak goraintzi mila-mila.
<06.3v> Orai konpreni zazue guk zuek zein maite zaituztegun : kandela bat ere erre ginduen hunen egitian, bertziak libertizionian eta gu hunen egiten.A bertsioa
<32.1r> 83
Lapresente serarendue / aJoanis Diharce, fils / de Charlesenea, dulieudascain / marinier apresent / A Louisbourg
<32.2r> sibourele 19 mars 1757.
/ Ene seme Maitea
/ Errecibitu nuben çuc egorri dautaçun Lettra de / Changea, non demboraberean, Dirubac errecibitu /5 bainituben, milla Esquer Darotçut, Jaincoa / otoistucodut Cure ossasunarençat, aitac etanic / ossasun onbat dugu Jaincoari Esquer, haurideec / ere bay, anaya premua, erregueren servitsuan / da vrte huntan, aditu dugu, Monsieur fagosse /10 requin partitcera dohala, Louisbourquera goateco / aguian hor Elkar batuco duçube, Joaniz Eta / putico, Corsurat goanat dire, ahaide eta / etcheco adisquideac, ungui dire, milla gorainci / dautçugu aitac Eta nic, nais Çure ama /15 samurra
/ Maria de Saint martin
/ aitac otoisten çaitu / ahalic Lasterrena vnat ethorceas, alabaiñan / sahartuda, bota saharpare bat, Eta athorra bat egorcen /20 dausquiçut Raimond EistoquenecoarequinB bertsioa
<32.1r> 83
La presente sera rendue a Joanis Diharce, fils de Charlesenea, du lieu d’Ascain, marinier a present a Louisbourg.
<32.2r> Ciboure, le 19 mars 1757.
Ene seme maitea,
Errezibitu nuben zuk egorri dautazun letra de xanjea, non denbora berean dirubak errezibitu bainituben. Milla esker darotzut ; Jainkoa otoiztuko dut zure osasunarentzat. Aitak eta nik osasun on bat dugu Jainkoari esker, haurridek ere bai. Anaia premua Erregeren zerbitzuan da urte huntan. Aditu dugu Monsieur Fagosserekin partitzera dohala Louisbourquera goateko, agian hor elkar batuko duzube. Joaniz eta putiko korsurat goanat dire. Ahaide eta etxeko adiskideak ungi dire. Milla goraintzi dautzugu aitak eta nik. Naiz zure ama samurra,
Maria de Saint Martin.
Aitak otoizten zaitu ahalik lasterrena unat ethortzeas, alabaiñan zahartu da. Bota zahar pare bat eta athorra bat egortzen dauzkitzut Raimond Eistokenekoarekin.A bertsioa
<47.2v> 96
La presante ce sera / randue a estebe / de echegaray de sare / a presant aloisbourq / a Louis bourq
<47.2r> A sare ce 29 de mars 1757
/ ene seme maitia
/ escribacendarocout letra hau couri nere / osasounarern marqaceqo ceinetan ona /5 baitout nere famila gouciareqin bati[an] / desiracennouque couria hala balix / aita maitiareqin batian erecibi[tou] / tout coubeq egori gouciaq couben erep[ousta] / batian oungi pena senticendout coubeq ene /10 letrariq es erecibiceas estaene falta / haur maitia esta ouciriq partitou non / estoudan escribatou ene familaren / beriaq damou dout ceren estoucoun / erecibitou coure letren erepoustaq /15 aditou dout ene seme maitia aitaq eman
<47.1r> caitoubela toqi onbatian otoy obedicacou / coure aita marqatou darot asqo gauca / behar cindouqiela eta ecin fagoreriq / egin ene haur maitia penca cacoube /5 couq eta aitaq cerpenetan ahal naitequen / nahi coubei palacer egin gauca goucies / eta ecin egin oray marqacen toudan nex / baiciq egorcen dar[ocou]t baril bat ceinetan / betri harispeqoareqin labordaregoleta /10 ceinetan baitire ourdaiaspibat louqainqa / pagabat gasnabat belhar goutibat marsans / handiareqin gorcen darosqicout aitarencant / eta courecat galcerdi parebana athorabat / courecat capata pare bana christoa hadiqosep (†) /15 chanichonenen coletan bayonatiq aitari erocou / nola marqa carotanegorceqo 12 libera / cholat ene oustes hiriarteqin egori ouste / nitouben bainan bordelen gelditou da <47.1v> hortaraqox egorcen diosqat ganisoneqin / bayonatiq oungi precotioniaq hartouriq / parti caistecte ene maitiaq gerla handi / baten aparanciaq dire hemen angelesq /5 hartou touste saratarceinbait oray ere / gouardia emocoube coben boroubei eichoqoq / aitarochiq mila goraici mondou huntouariq / goaten caigou coure aitarochiq elordiqoq / mila gorainci coure anaja mastaneq goraicic /10 bayonan da canonier bethi galdiareqin / coure anaya arebeq milagorainci geldicen / naic coure ama maitia
/ Marie ditouriage
/ besarqacacou coure aita ene /15 partes milia gorainci diodalaB bertsioa
<47.2v> 96
La presante ce sera randue a Estebe de Echegaray de Sare, a presant a Loisbourq. A Louisbourq.
<47.2r> A Sare, ce 29 de mars 1757.
Ene seme maitia,
Eskribatzen darozut letra hau zuri nere osasunaren markatzeko, zeinetan ona baitut nere famila guziarekin batian ; desiratzen nuke zuria hala balitz aita maitiarekin batian. Errezibitu tut zubek egorri guziak, zuben errepusta batian ungi pena sentitzen dut zubek ene letrarik ez errezibitzeaz. Ezta ene falta, haur maitia : ezta untzirik partitu, non ez tudan eskribatu ene familaren berriak. Damu dut, zeren eztuzun errezibitu zure letren errepustak. Aditu dut, ene seme maitia, aitak eman
<47.1r> zaitubela toki on batian. Otoi, obedizazu zure aita. Markatu darot asko gauza behar zindukiela, eta ezin fagorerik egin. Ene haur maitia, pentsa zazube zuk eta aitak zer penetan ahal naiteken, nahi zubei palazer egin gauza guziez, eta ezin egin orai markatzen tudanetz baizik. Egortzen darozut barril bat, zeinetan Betri Harispekoarekin Labordaren goleta, zeinetan baitire urdaiazpi bat, lukainka paga bat, gazna bat, belhar guti bat. Marsans handiarekin gortzen darozkitzut aitarentzat eta zuretzat galtzerdi pare bana, athorra bat zuretzat, zapata pare bana, Kristoa hadikosep (†) Chanichonenen koletan Baionatik. Aitari errozu nola marka zarotan egortzeko 12 libera xokolat ; ene ustez Hiriartekin egorri uste nituben, bainan Bordelen gelditu da, <47.1v> hortarakotz egortzen diozkat Ganisonekin Baionatik, ungi prekozioniak harturik. Parti zaiztezte, ene maitiak, gerla handi baten aparantziak dire hemen. Angelesek hartu tuzte saratar zeinbait ; orai ere guardia emozube zuben burubei. Etxekok, aitarotxik mila goraintzi, mundu huntarik goaten zaigu. Zure aitarotxik Elordikok mila goraintzi. Zure anaia Mastanek goraintzik ; Baionan da kanonier, bethi galdiarekin. Zure anaia-arrebek mila goraintzi. Gelditzen naiz zure ama maitia,
Marie Ditourriague.
Besarkazazu zure aita ene partez, milia goraintzi diodala.A bertsioa
<27.1r> 4
A Monsieur / Monsieur Laurens Perusqui, / Marinier, / A Louisbourc
<27.2r> Laurenz
/ Asco denbraz egon gara zure letraren esparanzan / bainan batere ezdugu izatu ; zure orde cenbait / saratarrec ceinec ikussi baitzaituzte errandaucute /5 ossaassun on bat cinduela, baetare cerbait irabaci / duzula. Guc gure berriac gaztigatcen ganaizkquitzuun / Gabriel Lecunberricoarequin eta guero Ciburu Pattineneco / semearequin, bainan biac elga anglessez hartuac / izandira, eta Lecunberricoa han hilda. Belchagno ere /10 oraino Anglaterran da. Zure semea eta alaba aguitz / ungui dira, biec mila gorainci egortzen dautzute, baetare / bere anayari ere, bertce garaitico zure ahaide guciac ere / ungui dire ; Naussianeco appheza hilda orai duela sei edo / zazpi ilhabete. Hassi naiz zure zorren pagatcen eta /15 zure ontassuna asqui estatu onean da. Hemen ezda / Guerla hotsic baicin, baitugu herrico soldadoac / Bayonan, eta marinelac cortsuan dabilza eta / cerbait eguiten dute, eta bertce cenbait erregueren / cerbitzuan dire. Mr Bidartec gorainci zuri eta /20 Martin chumeari. Jaincoac dizula ossaassun on bat / eta fortuna eguiteco Gracia ; zure cerbitzari.
/ Marittipo de Subiet.
/ aascain le 16 mars 1757.
/ tournés s’il vous plait.
<27.2v> zuc egorri tercioa hutza errecibitu dut, ceren / urina uncian issuri cen ; pastillaco macaillauac / erremetitu daitazte, bainan zure harbi pastea / ez daut oraino eman Sansonec, eta manta ere /5 ez da oraino eguin.B bertsioa
<27.1r> 4
A Monsieur Monsieur Laurens Perusqui, marinier a Louisbourc
<27.2r> Laurenz,
Asko denbraz egon gara zure letraren esparantzan, bainan bat ere ez dugu izatu. Zure orde, zenbait saratarrek, zeinek ikusi baitzaituzte, erran daukute osasun on bat zinduela, baetare zerbait irabazi duzula. Guk gure berriak gaztigatzen ganaizkitzun Gabriel Lekunberrikoarekin, eta gero Ziburu Pattineneko semearekin, bainan biak elga anglesez hartuak izan dira, eta Lekunberrikoa han hil da. Beltxaño ere oraino Anglaterran da. Zure semea eta alaba agitz ungi dira. Biek mila goraintzi egortzen dautzute, baetare bere anaiari ere, bertze garaitiko zure ahaide guziak ere ungi dire. Nausianeko apheza hil da orai duela sei edo zazpi ilhabete. Hasi naiz zure zorren pagatzen, eta zure ontasuna aski estatu onean da. Hemen ez da gerla hotsik baizin : baitugu herriko soldadoak Baionan, eta marinelak kortsuan dabiltza eta zerbait egiten dute, eta bertze zenbait Erregeren zerbitzuan dire. Mr Bidartek goraintzi zuri eta Martin xumeari. Jainkoak dizula osasun on bat eta fortuna egiteko grazia.
Zure zerbitzari, Marittipo de Subiet.
A Ascain, le 16 mars 1757.
Tournés, s’il vous plait.
<27.2v> Zuk egorri tertzioa hutza errezibitu dut, zeren urina untzian isuri zen. Pastillako makaillauak erremetitu daitazte, bainan zure harbi pastea ez daut oraino eman Sansonek, eta manta ere ez da oraino egin.A bertsioa
<01.1r> 114
Lapresente letre / rendu martin / arrunde aLouisbourge / ALouis Bourge
<01.1v>Urrugne le 2 febrier 1756
/ Martin [de] arrunde escribacen darosquicut / Bilero ossasuna dugu jeancoari Esquer / Eta dessiracen ginduque Curia hala balix /5 Eta Cerbeit egin duculaaditudugu Eta / unqigobernacaite Eta erecibitunuben / Caspi libera martinen ganic deussic ecin / jrrisca desaqueguque unciguciiacarcen / tuste Eregeren cerbicutic Ethorinincen /10 Eta Corsurat noa hogoieta sei pecetaquo / fragata Berribatian Eta helduden / urtian Cato Echerat eta Cerequin Ecdiru / Guciiac jrisca Eta halic obeciiena Eginen / Ducu eta Cerbicarry martin de arrunde
B bertsioa
<01.1r> 114
La presente letre rendu Martin Arrunde a Louisbourge. A Louisbourge.
<01.1v> Urrugne, le 2 febrier 1757.
Martin de Arrunde, eskribatzen darozkitzut bi lerro. Osasuna dugu Jenkoari esker, eta desiratzen ginduke zuria hala balitz. Eta zerbeit egin duzula aditu dugu, eta unki goberna zaite; eta errezibitu nuben zazpi libera Martinenganik. Deusik ezin irriska dezakeguke: unzi guzijak artzen tuzte. Erregeren zerbitzutik ethorri nintzen eta korsurat noa hogoi eta sei pezetako fragata berri batian eta heldu den urtian zato etxerat eta zerekin; ez diru guzijak irriska, eta halik obekijena eginen duzu. Eta zerbitzari Martin de Arrunde<10.1r> 67
A Monsieur / Monsieur andreco de Borda / Marinier demeurant a Larbardor. / a terneuve Maitre de Grave / Larbardor
<10.1v> Saran eguina mar[choar]en lehenean 1757an
/ Ene seme maitea hartcen dut libertate Çuri Bi / lerroren escribatceco etaÇuri gure familiaco Berri / onen gastigatceco ossasuna dugu jaincoari Esquer /5 eta desiratcen guinouque denbora Berean Çuc / Ere hala Bacindu Çuc jgorri letra chanya / Bat Baicen estugu erreçivitu esdausquigou lannesec / sinatu nahi nola Bouryessari jgorriada arretcholara / hadicaaco gastigouarenBeha gaude esdaquigou Cer /10 gastigou jçanendugun eta horco letra çhanyas balia / Çaite possible Bada jgortcen darotçugou Betri maingouarequin / athorraBat Bertceric ecin aussarta gaitesque jgortcerat hunat / passatcera eguicu ahal Badaguiçu anaya guanes Cortsuan dabila / hirugarren Campainan guanada eta aita Bera ere Bigarrenean /15 doha Cortsurat joite handiBaten Beldurrean Berrogoi / untçi donibanetic eta Bayonnatic badoha Corsurat / orai artainocoan urus dabilla hemengo yendea untçi Bat / Baicen estu hartu anguelessac hartu Corsulariric eta / hartan Baciren Saratic Çortci guicon Çure adisquide /20 guciec guaraintci etaparticularqui amasso çaharrac
/ Cure Cerbitçari Martin /22 Borda<10.1r> 67
A Monsieur Monsieur Andreco de Borda Marinier demeurant a Larbardor, a Terneuve, maitre de Grave. Larbardor.
<10.1v> Saran egina, martxoaren lehenean, 1757an.
Ene seme maitea, hartzen dut libertate zuri bi lerroren eskribatzeko eta zuri gure familiako berri onen gaztigatzeko. Osasuna dugu Jainkoari esker, eta desiratzen ginuke denbora berean zuk ere hala bazindu. Zuk igorri letra xanja bat baizen eztugu errezibitu ; ez dauzkigu Lannesek sinatu nahi. Nola burjesari igorria da Arretxolara, handikako gaztiguaren beha gaude. Ez dakigu zer gaztigu izanen dugun, eta horko letra xanjaz balia zaite, posible bada. Igortzen darotzugu Betri Mainguarekin athorra bat, bertzerik ezin ausarta gaitezke igortzerat ; hunat pasatzera egizu ahal badagizu. Anaia Guanes kortsuan dabila, hirugarren kanpainan guana da ; eta aita bera ere bigarrenean doha kortsurat, joite handi baten beldurrean. Berrogoi untzi Donibanetik eta Baionatik badoha kortsurat. Orai artainokoan urus dabila hemengo jendea, untzi bat baizen eztu angelesak hartu kortsularirik, eta hartan baziren Saratik zortzi gizon. Zure adiskide guziek goraintzi, eta partikularki amaso zaharrak.
Zure zerbitzari, Martin Borda.<07.1r> 59a
La Presente Lettre / soit rendüe a Bernard / harismendy habitant de / Loüisbourg. / A Loüisbourg.
<07.2r> Saran eguina oxailaren 26an 1757
/ Ene seme maitea
/ Badaquiçu bi urthe huntan ezdarotaçula ez bici çaren ez / eta ere çure berriric batere eman ; apparancias ahanxi /5 çaitçu aita nauçula ; aditu dut fortuna handi bat / eguin duçula hor esconçeas, jainco jaunac lagun eta / guida çaitçala, eta eguin deçaçula gratia cure baithan / ongui onguy sarthuric çure faltac ongui essaguturic / niri eta çure ama gachoari eta familia guciari eman /10 darocussun nahigabe handia erreparatçeco, nic dessiratçen / darosquiçudan gaixac aise jassanen tutçu. Errecibitu / nituen çuc egorri cinerosquidan 250ac eta alchatcera / eman niotçan M. Haranchipiry, eta guero ondoan nere / behar handian erretiratu nituen handic eta emplegatu /15 nere denboran uste dut aita qualitatean cenbait axeguin / chumes lagundu eta favoratu caitudala ; bisquitartean / egorri tutçun sossen galdea eguin dioçu eguin behar / etçinionari erran nahi dut M. Harançhipiri, niri egorri / çinerosquidan eta niri galdeguin behar cinerosquidan /20 eta ez hari, eznuen pretenitçen sos hequin galdea / eguin behar çinerotala, hor eguin duçun saltsa, hor
<07.2v> çhuçhen saçu, nitas nitas beçanbatean estut pagatuco / çure anaya primoa escondu ha goanareneco alabarequin, / berce familia guciac ere ossassuna du. dessiratcen / darotçut ossassuna perfet bat eta guelditçen nais çuc /5 ni ahanxi arren çure aita ona
/ Miguel Harismendy
/ marcatu baitçinarotan collacareneco semeari prestatu ciniotçala / hemecorcy libera, eta galde netçola, eta erretira netçola / hartu dut particularrean guiçon gaste hura, eta dio /10 egundaino ezdioçula deussic eman ; bioc hori elquarganatçen / çaretenean churituco duçue ;
/ Monsieur haranchipic milla gorainci darotçula / jaincoari othoix eguinen diola çutas eta orhoit / çaitecila heriotçeas eta çure arimaren salbamenduas<07.1r> 59a
La presente lettre soit rendüe a Bernard Harismendy, habitant de Loüisbourg. A Loüisbourg.
<07.2r> Saran egina, otsailaren 26an,1757.
Ene seme maitea,
Badakizu bi urthe huntan ez darotazula ez bizi zaren ez eta ere zure berririk batere eman ; apharantziaz ahantzi zaitzu aita nauzula. Aditu dut fortuna handi bat egin duzula hor ezkontzeas. Jainko jaunak lagun eta gida zaitzala, eta egin dezazula grazia, zure baithan ongi-ongi sarthurik, zure faltak ongi ezaguturik, niri eta zure ama gaxoari eta familia guziari eman darokuzun nahigabe handia erreparatzeko. Nik desiratzen darozkitzudan gaitzak aise jasanen tutzu. Errezibitu nituen zuk egorri zinerozkidan 250ak,eta altxatzera eman niotzan M. Haranchipiri, eta gero ondoan nere behar handian erretiratu nituen handik, eta enplegatu nere denboran. Uste dut aita kalitatean zenbait atsegin xumez lagundu eta faboratu zaitudala. Bizkitartean, egorri tutzun sosen galdea egin diozu egin behar etzinionari, erran nahi dut M. Haranchipiri. Niri egorri zinerozkidan eta niri galdegin behar zinerozkidan eta ez hari, ez nuen pretenitzen sos hekin galdea egin behar zinerotala. Hor egin duzun saltsa hor
<07.2v> xuxen zazu, nitaz bezanbatean eztut pagatuko. Zure anaia primoa ezkondu da Goanareneko alabarekin ; bertze familia guziak ere osasuna du. Desiratzen darotzut osasuna perfet bat, eta gelditzen naiz, zuk ni ahantzi arren, zure aita ona.
Miguel Harismendy.
Markatu baitzinarotan Kolakareneko semeari prestatu ziniotzala hemezortzi libera, eta galde netzola, eta erretira netzola. Hartu dut partikularrean gizon gazte hura, eta dio egundaino ez diozula deusik eman ; biok hori elkarganatzen zaretenean xurituko duzue.
Monsieur Haranchipik mila goraintzi darotzula, Jainkoari othoitz eginen diola zutaz, eta orhoit zaitezila heriotzeaz eta zure arimaren salbamenduaz.A bertsioa
<34.1r> 129
La present soit rendu / a joanis dupuj mattallot / a louis bourqe
<34.2r> donibanen martçhoaren 21inan egiñgña 1757.
/ Ene seme maitia jscribatçen / dausqitçut bi lero hauc çuri ene eta familla / gusijaren ossasuna marqatçeco ossasuna dugu /5 jainquari esqer desiratçen nuqe çuria hala / balixs ene bijoxs gusijas badaqisu ene estatuba / çein pobreaden eta ene ahalac çein çhumiac / diren ungi mortifiqatuba gelditçen nais / segurqi çuri ene amudijuaren marqa /10 egori nahija egortçen dautçudan baingno / nobleqijago egortçen dautçut beras ahal / dagidana ustaritçhen semiareqin qapote bat / eta athora bat çhurija eta çhano bat qopotiac / horadura gorijadu esin hedatu nais gehijago /15 egortçerat martchoaren 9an eresibitu / dut çuq lehenbisi egin çinduben letra / eta bigarena estut jsatu salutatçen çaituste / çure bi arebe eta osaba çhopitec eta matanta / gusijec eta gaiñgñeraco ahaide gusijec
<34.2v> eranen dijosu çure qusiñgña bernat dupujri / amac eta arebac goraintçj ossasun dutela / gaingneraquan gomendatçen dautçut orhoit / çaitesen bethi jainquas eta bisi çaitesen /5 jainquaren beldurtasunian esen jainquari / daraijonac jainquabain atçematentu bere / contcolasijone gusijac eta jainco handijac / estijotça haquori faltatçen bere grasija eta / benedisijone seindubac jsan çaite beras bethi /10 jainquas orhoituba eta gero çure ama / gaçhuac duben dessira çure jqustequas / othoisten çaitut jsan desaçun amarentçat / behar dusun atentçijoni eta amaren sthifatceco / duçun borondatia ahal dagiçun besain /15 labursqi çure batistijo seinduba hartu / duçun leqhurat eretiratçeco çure amari / sathifassijone ematerat jainquaren / grasijareqin batian gomendijo huntan usten / çaitut esparantcan sathifasijone emanen /20 dautasula / cure çerbitcari gelditçen / nais cure ama tereçha labadija
<34.1r> laregi çuben lijhenequori emastiac goraintçiB bertsioa
<34.1r> 129
La present soit rendu a Joanis Dupui, mattallot a Louisbourqe.
<34.2r> Donibanen, martxoaren 21inan egiña, 1757.
Ene seme maitia, iskribatzen dauzkitzut bi lerro hauk zuri ene eta familla guzijaren osasuna markatzeko. Osasuna dugu Jainkuari esker ; desiratzen nuke zuria hala balitz ene bijotz guzijaz. Badakizu ene estatuba zein pobrea den eta ene ahalak zein xumiak diren. Ungi mortifikatuba gelditzen naiz segurki, zuri ene amudijuaren marka egorri nahija, egortzen dautzudan baiño noblekijago egortzen dautzut, beraz, ahal dagidana : Uztaritzen semiarekin kapote bat eta athorra bat, xurija, eta txano bat. Kopotiak horradura gorrija du. Ezin hedatu naiz gehijago egortzerat. Martxoaren 9an errezibitu dut zuk lehenbizi egin zinduben letra, eta bigarrena eztut izatu. Salutatzen zaituzte zure bi arrebek eta osaba Xopitek eta matanta guzijek, eta gaiñerako ahaide guzijek.
<34.2v> Erranen dijozu zure kusiña Bernat Dupuiri amak eta arrebak goraintzi, osasun dutela. Gaiñerakuan, gomendatzen dautzut orhoit zaitezen bethi Jainkuaz eta bizi zaitezen Jainkuaren beldurtasunian, ezen Jainkuari darraijonak Jainkuabain atzematen tu bere kontsolazijone guzijak, eta Jainko handijak eztijotza halakoari faltatzen bere grazija eta benedizijone seindubak. Izan zaite, beraz, bethi Jainkuaz orhoituba, eta gero zure ama gaxuak duben desira zure ikustekuaz. Othoizten zaitut izan dezazun amarentzat behar duzun atentzijonia, eta amaren sathifatzeko duzun borondatia ahal dagizun bezain laburzki zure batistijo seinduba hartu duzun lekhurat erretiratzeko zure amari sathifazijone ematerat. Jainkuaren grazijarekin batian, gomendijo huntan uzten zaitut, esparantzan sathifazijone emanen dautazula. Zure zerbitzari gelditzen naiz. Zure ama, Tereçha Labadija.
<34.1r> Larregi zuben lijhenekori (†) emaztiak goraintzi.