A bertsioa
<49.1r> 117
Monsieur / Monsieur Pierre hayete / maitre cordonnié apresante / A Louisbourg
<49.2r> Ene Espoz maitia =
/ Baliatçen nais Presenteco Comoitate hunaz Çuri / satifazione emateco Çenbat consolasione eta boscario / requin Causitcen naisen aditçias Çure ossasunaren /5 berriac seiña satifatu bainaute çure ganic ereçibitu / ditudan bortz Letretec, arosoiñeiquin diot haiñitz Conzo / laziones bethia Causitçen naizela Çure ossasuna onar / en berrien aditçia Çeren presentian ÇurePresençiaz / Landan ez bainuen desiratçen bertçe ontaçunic eta abe /10 aberastasunic baizen çure ossasunaren satifazionias / bada nic ere satifatçen Çaitut gurias = seña baitugu / haiñitz perfecta Jaincoary esquer eta hala desira / tçen nuque ene bihotz guçias çuria hala balix eta / horen conserbasioniaren intençionetara Jaincoa /15 Erequedituco dut eguin ahaldeçaquedan molde diferent / Guçies diçula Lehenic ossasuna izpirituala eta gue / ro ) temporala bay diot. / Lehenic izpirituala eta Guero temporala Çergatic / hura gabe ez baicare arbola idor fruituric ecars /20 en ) ezduen bat baizen seiña arbola fruituric ecars- / en ) ezduena Condenatua baita picatçerat eta Çurat / hartiquitçerat eta idia Justu huntas seguratçen Gaitu
<49.2v> Jesus Christoc bere Evangeliguan ; Comprendiarasten / dauqularic hitz Labur hautas gugarela arbola hura / eta esbaitugu Fruitu onac ecartçen Condenatuac izaren / izaren garela ; eta nola Fruitu on-hequin ecarseco /5 ez-baitugu deuseure inportantago ; ossasuna izpiritu / ala baiño hargatic desiratçen dautçut Lehenic eta / Guçien gaiñetic ; ossasuna ezin asqui presadaitequen / hura ; seiña gabe ez baicare deusic nic baiño / hobequidaquiçun beçala gauça guçiac harequin badi /10 tugula ez bedi beras seculan aparta gure ganic gure / tçat haiñ inportant de perla presiatu hura biçia / galduco badugu ere haren sustengutan eta çhedehori / ec ) gure bihotzetan Vngui fincatuac baitugu, seguratuac / izan bihardugu temporalian ere nola ezdaquigula /15 abantçatuaz garen garela eta ezparantça dut eguia / inportant horiec Çure bihotzian hobequi imprimatuac / eta seguituac direla enian nic baiño =
/ Guçia suprenitua nais çuc ez markhatçia deuz / Etcherat etorseco Conturic non haiñitz afligitçen /20 bainau gauça horec ; eta othoisten çaitut eguidaçun / haren bertçe Atçeguin haurten etcherat etorsia / Erregueren Vntcy batian munduan Posible bada = Çure / Letretan markhatçen dausquidatçun Letrade çhange / eta bacaillau guçiac ereçibitutut eta othoisten çaitut /25 comoitate guçietan egorsias posible bada qintal bana / ezen hemen ere gauça guçiac Garastia dire
<49.3r> Ezdut bada ene Vstes çu hemen çiñeinian baiño Prodigali / tate gihiago eguiten baiñan den gutienetic ere famillac / asco bihardu çuc Vngui daquiçun beçala baiñan harçaçu / Quraie haurre galant batçuen hasten hari çare eta /5 iqusten baçintu segurnais Content çintesquela Joanis / Galant Vngui eraqursen eta mesa Laguntçen ikasiric / Escribatçen harida seiña Letra hau hari sinarasten / diot eta nauçia haiñitz Content du ; oyer guçia çure / Patroiña hemenda orobat alaba Çhumia =
/10 piarres millafrancarra ganic ereçibitutut 80tt / Çuc martinican çalzeco emançiñoiscan 15 sapata / pareren Alderat berogoy eta bortz nasos çaldu / omentu, eta haren ganic ereçibitu beçain Laster / Lapeirery emanioscan = harismendy ganic ereçi /15 bitututçun Çolac Gana Dargainganic Çiren seiña / Eman baitioscat 140tt Çhabat erotaçharecoary / Bertçe 140tt gaiñeiraco hehun eta / hogoi Liberequin guelditçen nais ene famillaireq / uin ) etorquiçuneco Çure zocorriaren esparançan /20 desiratçen nuquen haren Çuri Çerbeit Laguntçen / Eguitia famillairen hasteco deus ezqutan izan / gabe ezda deuzere irabasteco molderic eta othoisten / Çaitut egorçias Lehenbicico Comoitian 100 esqutuco / Letrade çhange bat irabas deçadan nic ere bi illaibetetaco /25 oguia ezparança dut orai artian beçala
hemendic / harat ere fagoratuco nauçula =
<49.3v> Egortçen dausquitçut masans handiarequin barille / bat nafar Vrday aspi 2 galtçardy pare belar / piscabat eta biper pisca bat = Toliqunequin / Vrday aspi bat eltçe handy bat zahesqui horen /5 contra maistruarequin 30 Laurdeneco baril bat / agorient eta galtçardy pare bat = martin Larumen / tequin urday aspi bat eta 30 laurdeneco barill / bat agorient = Mr Daguerreri escribatçerat nua / hia plaser dautçun eguin atçeguin ekarçia 40 /10 Laurdeneco barill bat Arno çuc hor pagatçeco / edo nic hemen ezdaquit azetatuco duen azetatçen / badarot emaren dautçu salbamendua duelaric = / ene Letra batequin =
/ horiec dire nic Egor ahal dietçaquedatçun guçiac /15 presentian desiratçen nuquen harren haiñitz / gihiagoren egortçia ezin gihiago egor dieçaçuquet / eta Vste dut Çeronec ere comprenitçenduçula / ene ahala Çenbatetaraiñocoaden Atorrac / hemen dauscat ezin hiriscatus baiñan halere /20 banaqui etçintesquela haurten etcherat etorr / egor çinçasquet baiñan esparança horec gibelaxen / nau = hemen Guelditçen nais Çu helduden Vrtian / iqusteco ezparançan, Çure servitçary humilla ene / bihotz guciaz Çure ezpos fidela = /25 Francha / Barere
/ milla goraintcy harismendic / eta Gure Familla Guçiac Amen
<49.4r> Memorio hau Egortçen dautçut çuri satifaçione / Emateco oray arteraiñoco gure eguitecoac nola duazen / edo nola guelditçendiren gana dargain Çor guelditçenda / Gatian eman Çausquitçun eta Guerostic egorri Çausquitçun /5 en ) Alderat Çure ordenas 600tt emanic arastatçen da / hartçeco … 113 tt / harismendic Ecari Çausquitçun zoletaric … 031 / saraco Cristuali emandioscat çuc ordenatu beçala ) / 300 tt eta haren marçhandizec balio 334 tt arasta zor … 34 /10 ezdu onic eguin nahi batere haren añaiary eman / Çinioscan hemesorçy Liberaric = Plaçhançhary eman / nioscan çuc haren semiari Fornitu çiñoiscanen / Gaiñeira 555tt Liberaco letradeçhange hura / Contu harturic Çorda … 100 /15 eta bertçe Alde Ganden Vrtian biçitçeco ) idequiac ) 200 / Presenteco hauc dire Çure eta ene obligaçioniac … 478tt
Casanab Chumiary. / Emaniguen 1500 Liberaco Letrade çhange hura eguia / da çure ganic ordena nuen emateco 1400tt baiñan /20 nola nerorec Eguin bainuen 100 Liberaren obligaçionia / Garniçione bat harturic eta dirubatçuec idequiric semper / tarraren hauçiaren seguitçeco hargatic emanioscan 1500tt
/ Digo Leheneco haren marçhandisetaric oraiño baduela / hor Çenbeit zaltçeco = haurten Egortçen dautçu toliquneq /25 uin ) barica bat Çare çenbeit tresnequin eta bertçe bat / Larumentequin. <49.4v> Marçhandiçac Çuri ene Gaiñian seguraturic egorçeco / Eguindut eguin ahala baiñan ezin progoitçhatu naiz / çergatic mr. Laraldec ez baitarot permetitu nahiçatu / digoelaric bere gaiñian nahituela hiriscatu seguratugabe /5 Çure Ezquetara, haguien Jaincoac permetitçendu gu / malur handiago batetaric beiraitceco Jaincoac hala / permeti ditçala =Monsieur Monsieur Pierre Hayete, maitre cordonnié, a presante a Louisbourg.
<49.2r> Ene espos maitia,
Baliatzen naiz presenteko komoitate hunaz zuri satifazione emateko, zenbat konsolazione eta bozkariorekin kausitzen naizen aditziaz zure osasunaren berriak, zeiña satifatu bainaute zureganik errezibitu ditudan bortz letrek. Arrozoiñeikin diot haiñitz konsolazionez bethia kausitzen naizela zure osasuna onaren berrien aditzia, zeren presentian zure presentziaz landan ez bainuen desiratzen bertze ontasunik eta aberastasunik baizen zure osasunaren satifazioniaz. Bada, nik ere satifatzen zaitut guriaz, zeña baitugu haiñitz perfekta Jainkoari esker, eta hala desiratzen nuke ene bihotz guziaz zuria hala balitz. Eta horren konserbazioniaren intentzionetara Jainkoa errekedituko dut, egin ahal dezakedan molde diferent guziez, dizula lehenik osasuna izpirituala, eta gero tenporala.
Bai, diot lehenik izpirituala eta gero tenporala, zergatik hura gabe ez baikare arbola idor fruiturik ekartzen ez duen bat baizen, zeiña arbola fruiturik ekartzen ez duena kondenatua baita pikatzerat eta zurat hartikitzerat. Eta idia justu huntaz seguratzen gaitu
<49.2v> Jesus Kristok bere Ebanjeliguan, konprendiarazten daukularik hitz labur hautaz gu garela arbola hura, eta ez baitugu fruitu onak ekartzen kondenatuak izaren garela ; eta nola fruitu on hekin ekartzeko ez baitugu deusere inportantago, osasuna izpirituala baiño hargatik desiratzen dautzut lehenik eta guzien gaiñetik, osasuna ezin aski preza daiteken hura, zeiña gabe ez baikare deusik, nik baiño hobeki dakizun bezala, gauza guziak harekin baditugula. Ez bedi, beraz, sekulan aparta gureganik guretzat haiñ inportant den perla preziatu hura, bizia galduko badugu ere haren sustengutan. Eta xede horiek gure bihotzetan ungi finkatuak baitugu, seguratuak izan bihar dugu tenporalian ere, nola ez dakigula abantzatuaz garen garela, eta ezparantza dut egia inportant horiek zure bihotzian hobeki inprimatuak eta segituak direla enian nik baiño.
Guzia suprenitua naiz zuk ez markhatzia deus etxerat etortzeko konturik, non haiñitz aflijitzen bainau gauza horrek ; eta othoizten zaitut egidazun harenbertze atsegin haurten etxerat etortzia Erregeren untzi batian, munduan posible bada. Zure letretan markhatzen dauzkidatzun letra de change eta bakaillau guziak errezibitu tut, eta othoizten zaitut komoitate guzietan egortziaz, posible bada, kintal bana, ezen hemen ere gauza guziak garastia dire.
<49.3r> Ez dut, bada, ene ustez zu hemen ziñenian baiño prodigalitate gihiago egiten, baiñan den gutienetik ere famillak asko bihar du, zuk ungi dakizun bezala. Baiñan hartzazu kuraie : haurre galant batzuen hazten hari zare, eta ikusten bazintu segur naiz kontent zintezkela. Joanis galant ungi erakurtzen eta meza laguntzen ikasirik, eskribatzen hari da, zeiña letra hau hari sinarazten diot, eta nausia haiñitz kontent du. Oier guzia zure patroiña hemen da, orobat alaba xumia.
Piarres milafrankarraganik errezibitu tut 80 libera, zuk Martinikan saltzeko eman ziñoizkan 15 zapata pareren alderat. Berrogoi eta bortzna sos saldu omen tu, eta harenganik errezibitu bezain laster Lapeireri eman niozkan. Harismendyganik errezibitu tutzun zolak Gana Dargainganik ziren, zeiña eman baitiozkat 140 libera. Xabat Errotaxarrekoari bertze 140 libera. Gaiñeirako ehun eta hogoi liberekin gelditzen naiz, ene famillarekin etorkizuneko zure sokorriaren esparantzan. Desiratzen nuken harren zuri zerbeit laguntzen egitia, famillaren hazteko deus eskutan izan gabe ez da deusere irabazteko molderik. Eta othoizten zaitut egortziaz lehenbiziko komoitatian 100 ezkutuko letra de change bat, irabaz dezadan nik ere bi illabetetako ogia. Ezparantza dut, orai artian bezala, hemendik harat ere fagoratuko nauzula.
<49.3v> Egortzen dauzkitzut Masans handiarekin barril bat nafar, urdaiazpi, 2 galtzardi pare, belar piska bat eta biper piska bat. Toliqunekin urdaiazpi bat, eltze handi bat saheski horren kontra. Maistruarekin 30 laurdeneko barril bat agorient eta galtzardi pare bat. Martin Larumentekin urdaiazpi bat eta 30 laurdeneko barril bat agorient. Mr Daguerreri eskribatzerat nua, ia plazer dautzun egin atsegin ekhartzia 40 laurdeneko barril bat arno, zuk hor pagatzeko edo nik hemen. Ez dakit azetatuko duen ; azetatzen badarot emaren dautzu salbamendua duelarik ene letra batekin.
Horiek dire nik egor ahal dietzakedatzun guziak presentian. Desiratzen nuken harren haiñitz gihiagoren egortzia, ezin gihiago egor diezazuket, eta uste dut zeronek ere konprenitzen duzula ene ahala zenbatetaraiñokoa den. Atorrak hemen dauzkat, ezin hirriskatuz. Baiñan halere, banaki etzintezkela haurten etxerat etor, egor zintzazket, baiñan esparantza horrek gibelatzen nau. Hemen gelditzen naiz, zu heldu den urtian ikusteko esparantzan, zure zerbitzari humilla. Ene bihotz guziaz, zure espos fidela. Francha Barrere.
Milla goraintzi Harismendik eta gure familla guziak. Amen.
<49.4r> Memorio hau egortzen dautzut zuri satifazione emateko, orai arteraiñoko gure egitekoak nola duazen edo nola gelditzen diren. Gana Dargain zor gelditzen da, gatian eman zauzkitzun eta geroztik egorri zauzkitzunen alderat. Zure ordenaz 600 libera emanik arrastatzen da. Hartzeko : 113 libera. Harismendik ekarri zauzkitzun zoletarik : 031. Sarako Cristuali eman diozkat, zuk ordenatu bezala, 300 libera, eta haren marxandizek balio 334 libera. Arrasta zor : 34. Ez du onik egin nahi batere. Haren añaiari eman ziniozkan hemezortzi liberarik Plachanchari eman niozkan, zuk haren semiari fornitu ziñoizkanen gaiñeira. 555liberako letra de change hura kontu harturik, zor da : 100. Eta bertze alde, gan den urtian bizitzeko idekiak : 200. Presenteko hauk dire zure eta ene obligazioniak : 478 libera.
Casanab Xumiari eman niguen 1.500 liberako letra de change hura. Egia da zureganik ordena nuen emateko 1.400 libera, baiñan nola nerorrek egin bainuen 100 liberaren obligazionia, garnizione bat harturik eta diru batzuek idekirik senpertarraren hauziaren segitzeko, hargatik eman niozkan 1.500 libera.
Digo leheneko haren marxandizetarik oraiño baduela hor zenbeit saltzeko. Haurten egortzen dautzu Toliqunekin barrika bat zare zenbeit tresnekin, eta bertze bat Larumentekin. <49.4v> Marxandizak zuri ene gaiñian seguraturik egortzeko egin dut eginahala, baiñan ezin progoitxatu naiz, zergatik Mr Larraldek ez baitarot permetitu nahi izatu, digoelarik bere gaiñian nahi tuela hirriskatu, seguratu gabe, zure eskuetara. Hagien Jainkoak permetitzen du, gu malur handiago batetarik beiratzeko ; Jainkoak hala permeti ditzala.A bertsioa
<27.1r> 4
A Monsieur / Monsieur Laurens Perusqui, / Marinier, / A Louisbourc
<27.2r> Laurenz
/ Asco denbraz egon gara zure letraren esparanzan / bainan batere ezdugu izatu ; zure orde cenbait / saratarrec ceinec ikussi baitzaituzte errandaucute /5 ossaassun on bat cinduela, baetare cerbait irabaci / duzula. Guc gure berriac gaztigatcen ganaizkquitzuun / Gabriel Lecunberricoarequin eta guero Ciburu Pattineneco / semearequin, bainan biac elga anglessez hartuac / izandira, eta Lecunberricoa han hilda. Belchagno ere /10 oraino Anglaterran da. Zure semea eta alaba aguitz / ungui dira, biec mila gorainci egortzen dautzute, baetare / bere anayari ere, bertce garaitico zure ahaide guciac ere / ungui dire ; Naussianeco appheza hilda orai duela sei edo / zazpi ilhabete. Hassi naiz zure zorren pagatcen eta /15 zure ontassuna asqui estatu onean da. Hemen ezda / Guerla hotsic baicin, baitugu herrico soldadoac / Bayonan, eta marinelac cortsuan dabilza eta / cerbait eguiten dute, eta bertce cenbait erregueren / cerbitzuan dire. Mr Bidartec gorainci zuri eta /20 Martin chumeari. Jaincoac dizula ossaassun on bat / eta fortuna eguiteco Gracia ; zure cerbitzari.
/ Marittipo de Subiet.
/ aascain le 16 mars 1757.
/ tournés s’il vous plait.
<27.2v> zuc egorri tercioa hutza errecibitu dut, ceren / urina uncian issuri cen ; pastillaco macaillauac / erremetitu daitazte, bainan zure harbi pastea / ez daut oraino eman Sansonec, eta manta ere /5 ez da oraino eguin.B bertsioa
<27.1r> 4
A Monsieur Monsieur Laurens Perusqui, marinier a Louisbourc
<27.2r> Laurenz,
Asko denbraz egon gara zure letraren esparantzan, bainan bat ere ez dugu izatu. Zure orde, zenbait saratarrek, zeinek ikusi baitzaituzte, erran daukute osasun on bat zinduela, baetare zerbait irabazi duzula. Guk gure berriak gaztigatzen ganaizkitzun Gabriel Lekunberrikoarekin, eta gero Ziburu Pattineneko semearekin, bainan biak elga anglesez hartuak izan dira, eta Lekunberrikoa han hil da. Beltxaño ere oraino Anglaterran da. Zure semea eta alaba agitz ungi dira. Biek mila goraintzi egortzen dautzute, baetare bere anaiari ere, bertze garaitiko zure ahaide guziak ere ungi dire. Nausianeko apheza hil da orai duela sei edo zazpi ilhabete. Hasi naiz zure zorren pagatzen, eta zure ontasuna aski estatu onean da. Hemen ez da gerla hotsik baizin : baitugu herriko soldadoak Baionan, eta marinelak kortsuan dabiltza eta zerbait egiten dute, eta bertze zenbait Erregeren zerbitzuan dire. Mr Bidartek goraintzi zuri eta Martin xumeari. Jainkoak dizula osasun on bat eta fortuna egiteko grazia.
Zure zerbitzari, Marittipo de Subiet.
A Ascain, le 16 mars 1757.
Tournés, s’il vous plait.
<27.2v> Zuk egorri tertzioa hutza errezibitu dut, zeren urina untzian isuri zen. Pastillako makaillauak erremetitu daitazte, bainan zure harbi pastea ez daut oraino eman Sansonek, eta manta ere ez da oraino egin.A bertsioa
<32.1r> 83
Lapresente serarendue / aJoanis Diharce, fils / de Charlesenea, dulieudascain / marinier apresent / A Louisbourg
<32.2r> sibourele 19 mars 1757.
/ Ene seme Maitea
/ Errecibitu nuben çuc egorri dautaçun Lettra de / Changea, non demboraberean, Dirubac errecibitu /5 bainituben, milla Esquer Darotçut, Jaincoa / otoistucodut Cure ossasunarençat, aitac etanic / ossasun onbat dugu Jaincoari Esquer, haurideec / ere bay, anaya premua, erregueren servitsuan / da vrte huntan, aditu dugu, Monsieur fagosse /10 requin partitcera dohala, Louisbourquera goateco / aguian hor Elkar batuco duçube, Joaniz Eta / putico, Corsurat goanat dire, ahaide eta / etcheco adisquideac, ungui dire, milla gorainci / dautçugu aitac Eta nic, nais Çure ama /15 samurra
/ Maria de Saint martin
/ aitac otoisten çaitu / ahalic Lasterrena vnat ethorceas, alabaiñan / sahartuda, bota saharpare bat, Eta athorra bat egorcen /20 dausquiçut Raimond EistoquenecoarequinB bertsioa
<32.1r> 83
La presente sera rendue a Joanis Diharce, fils de Charlesenea, du lieu d’Ascain, marinier a present a Louisbourg.
<32.2r> Ciboure, le 19 mars 1757.
Ene seme maitea,
Errezibitu nuben zuk egorri dautazun letra de xanjea, non denbora berean dirubak errezibitu bainituben. Milla esker darotzut ; Jainkoa otoiztuko dut zure osasunarentzat. Aitak eta nik osasun on bat dugu Jainkoari esker, haurridek ere bai. Anaia premua Erregeren zerbitzuan da urte huntan. Aditu dugu Monsieur Fagosserekin partitzera dohala Louisbourquera goateko, agian hor elkar batuko duzube. Joaniz eta putiko korsurat goanat dire. Ahaide eta etxeko adiskideak ungi dire. Milla goraintzi dautzugu aitak eta nik. Naiz zure ama samurra,
Maria de Saint Martin.
Aitak otoizten zaitu ahalik lasterrena unat ethortzeas, alabaiñan zahartu da. Bota zahar pare bat eta athorra bat egortzen dauzkitzut Raimond Eistokenekoarekin.<06.1r> 69
presenteco lettra hau errendatuco / caio laures tirun mariacoeneco / semeari chanpartierari chebecat / eta harc errendatuco du bitor /5 de Farandiret edo bernat de / Farandiret anaia bata edo / bercea ganat
<06.2r> Bitor de Farandiret eta Beinat de Farandiret / eneadisquide maite maitiac harcen dut libertate / cuei bi lerroren eschribaceco jaquin deçaçuen / amoreac gatic cuen aita eta amaren b eta /5 arebaren ahaide eta adisquide gucien berriac / gorainçi darotcue gastigacen ossasuna on bat / dutela desiraçen luquetela cuec hala bacind / ute errecibitu dute cuec eguin letra ungui / placer hartu baitute cuen berrien adicias /10 aita eta ama hamar urtes gastatu dire cuen / berrien adicias orai desiracen tute luquete / ceboc cuen berriequin icustias marchoaren / lehenbicico jgandian eguin behartu bors urte / hemendic partitu cinetela gerostic esquara /15 hala satifatu nola aurten jaincoac gracia / handiac eguiten darosquicue eta estarotcue / batere gutiago eguinen baldin ematen badi / ocue satifacionea cuen aitari eta amari cuen / jcustecoa ecen hurren dire hagorandu cuec /20 beguis jcusi nahis munduco ontasun guciac / baino nahiago luquete cuec beguis jcusi guero / hilen badire ere hain ungui cuen arebac / cuen jcusteco desira baluque non uste balu / munduco tresoric handienac guciac uts bai /25 lecaque cuen jcusteco non bordele becain / hurbil balis esbailuque batere herabe urr / axa cuen jcusteco hambat demboras jbiri / dire cuen berriac jaquin nahis hirur urtes / eguin tuste bors letra eta behin ere cuenic /30 ecin jcan bainan aurten comprenitu dute / eguin tucuela cuec ere letrac arebac
<06.3r> goraici osaba eta jceba guciec gorainci cusina / guciec gorainci etchegaraico familia guciac / gorainci erotaco falia guciac gorainci ague / reco familia guciac gorainci camietaco /5 familia guciac gorainci andregaia escondu / da hausteico cadetequin seme handi bate / quin daude cuen arebac eguin du hequien / esconca cuenac ere eguina dago baldin dispo / sacen bacarete bitor ene anaia maitia compre /10 niaraci jcatu daut marinel batec hor ha / bitacen carela bainan guciarequin ere / behinere estut sinesi cergatic espaicaoscat / capable cu guri damu horren eguiteco / beinat ene bihos maitia dio cure arrebac /15 baduela hirur urte cure emaste gaia / bilatua duela bethi dagoela hagorandua cu / jcusi nahis bethi galdeguiten dioscala cure / berriac eta bethi aguincen caituela baldin / fraide eguin gogo espaducu esconca trataça /20 le handi bat da hura bainan berreric estu / eguiten hargatic cuec eguiteco dauca hura / apa landaburucoac mariac machume estebe / necoc gachina chume castienecoc gaachic / guci guciec gorainci /25 bitor eta beinat ene / adisquide eta hauco maite maitiac gororaici / darotcuet particularsqui nic letraren / eguiliac gucien gainetic maria de molleres / etchegaraico hauramariac eguina /30 oxailaren 20 an eguina 1757 / lapiceco andregaiac gorainci mila mila
<06.3v> orai compreni cacue guc cuec cein maite / caitustegun candela bat ere erre guin / duen hunen eguitian berciac / liberticionian eta gu hunen / eguiten<06.1r> 69
Presenteko letra hau errendatuko zaio Laures Tirun Mariakoeneko semeari, xanpartierari xebekat (†), eta hark errendatuko du Bitor de Farandiret edo Bernat de Farandiret, anaia bata edo bertzeaganat.
<06.2r> Bitor de Farandiret eta Beinat de Farandiret, ene adiskide maite-maitiak, hartzen dut libertate zuei bi lerroren eskribatzeko, jakin dezazuen amoreak gatik zuen aita eta amaren, bai eta arrebaren, ahaide eta adiskide guzien berriak. Goraintzi darotzue, gaztigatzen osasuna on bat dutela, desiratzen luketela zuek hala bazindute. Errezibitu dute zuek egin letra, ungi plazer hartu baitute zuen berrien aditziaz. Aita eta ama hamar urtez gastatu dire zuen berrien aditziaz ; orai desiratzen lukete zebok zuen berriekin ikustiaz. Martxoaren lehenbiziko igandian egin behar tu bortz urte hemendik partitu zinetela. Geroztik ezkara hala satifatu, nola aurten Jainkoak grazia handiak egiten darozkitzue, eta eztarotzue batere gutiago eginen baldin ematen badiozue satifazionea zuen aitari eta amari zuen ikustekoa, ezen hurren dire hagorandu zuek begiz ikusi nahiz : munduko ontasun guziak baino nahiago lukete zuek begiz ikusi, gero hilen badire ere. Hain ungi zuen arrebak zuen ikusteko desira baluke, non uste balu munduko tresorik handienak, guziak utz bailezake zuen ikusteko, non Bordele bezain hurbil balitz ez bailuke batere herabe urratsa zuen ikusteko. Hanbat denboraz ibiri dire zuen berriak jakin nahiz ; hirur urtez egin tuzte bortz letra, eta behin ere zuenik ezin izan, bainan aurten konprenitu dute egin tuzuela zuek ere letrak. Arrebak
<06.3r> goraintzi, osaba eta izeba guziek goraintzi, kusina guziek goraintzi, Etchegaraiko familia guziak goraintzi, Errotako familia guziak goraintzi, Agerreko familia guziak goraintzi, Kamietako familia guziak goraintzi ; andregaia ezkondu da Hausteiko Kadetekin, seme handi batekin daude. Zuen arrebak egin du hekien ezkontza ; zuenak ere egina dago, baldin disposatzen bazarete. Bitor, ene anaia maitia, konpreniarazi izatu daut marinel batek hor habitatzen zarela, bainan guziarekin ere behin ere eztut sinetsi, zergatik ezpaitzaozkat kapable zu guri damu horren egiteko. Beinat, ene bihotz maitia, dio zure arrebak baduela hirur urte zure emaztegaia bilatua duela, bethi dagoela hagorandua zu ikusi nahiz, bethi galdegiten diozkala zure berriak eta bethi agintzen zaituela, baldin fraide egin gogo ezpaduzu. Ezkontza tratazale handi bat da hura, bainan berrerik eztu egiten, hargatik zuek egiteko dauka hura. Apa Landaburukoak, Mariak, Maxume Estebenekok, Gaxina Xume Kastienekok, Gaaxik… Guzi-guziek gorainzi. Bitor eta Beinat, ene adiskide eta hauzo maite-maitiak, goraintzi darotzuet partikularzki nik, letraren egiliak, guzien gainetik, Maria de Molleres. Etxegaraiko Haurra Mariak egina. Otsailaren 20an egina, 1757. Lapitzeko andregaiak goraintzi mila-mila.
<06.3v> Orai konpreni zazue guk zuek zein maite zaituztegun : kandela bat ere erre ginduen hunen egitian, bertziak libertizionian eta gu hunen egiten.A bertsioa
<48.1r> 87
Lapresente Lettre / soit Rendue A / Monsieur Betry / Larralde qui lest / apresent Jganis a terneube / Á Jnanis
<48.2r> Fait ahetx le 1 avril 1757
/ Enez semaiz maitea harcendout livertatez / souri by Leroren Jscribatceco Eta denbora berean / henbego berrien gastiatcequo ossasounadougou /5 Jaincoary Esquer desiratcen guidouque sourez / hala balis goureaz besala / ounguida arebca domins senara corsoubandou / Eguintoutez hirour presa serbaiten Esparança / Doutez anaya biác Espaniandirez. /10 ossasounarequin direz areba mariatoac / mila goraincy gousien partes ossasounadougou / amac milla goraincy sou Jqusy nahis / sangrignean dagoela / ahaidez Eta adisquidez gousiez goraincy /15 aguereco semeary mila goraincy berez familac / amac Eta ahaidez gousiec. / aguereco bianayac corsouban direz / Corsouçalec serbait Eguiten doutez
/ sourez servitçari guelditcen nais /20 Enez semay maitéa sou Jcusiateragnoco / chagrignian Joannez LarraldeLa presente lettre soit rendue a Monsieur Betry Larralde, qui lest a present Iganis, a Terneube. Á Inanis.
<48.2r> Fait a Ahetz, le 1 avril 1757.
Ene seme maitea, hartzen dut libertate zuri bi lerroren iskribatzeko, eta denbora berean hebengo berrien gaztiatzeko. Osasuna dugu Jainkoari esker ; desiratzen ginduke zure hala balitz, gurea bezala. Ungi da, arrebak Domins senarra korsuban du. Egin tute hirur presa, zerbaiten esparantza dute. Anaia biak Espanian dire, osasunarekin dire. Arreba Mariatoak mila goraintzi, guzien partez osasuna dugu. Amak milla goraintzi, zu ikusi nahiz sangriñean dagoela. Ahaide eta adiskide guziek goraintzi. Agerreko semeari mila goraintzi bere familak, amak eta ahaide guziek. Agerreko bi anaiak korsuban dire ; korsuzalek zerbait egiten dute.
Zure zerbitzari gelditzen naiz, ene seme maitea, zu ikusi arterañoko xagriñian. Joannez Larralde.A bertsioa
<18.1r> 124
Lapresente lettre soite / reandeue a Bernat / de Lupoy çhentiqa / a Louisbourg de Louis[bourg]
<18.2r> fait aguethary, cé 10 Marz 1757
/ Enne seme maitea gastiaxen dauxut / milla gorainxy Estut Erreçibitu çure / ganiq aurten Es Letrariq Es çolament /5 gorainxibat jçatu ditut 2tt ahex / Bordaganiq chanpeletaqo Eta Egorxen / dausquixut çhanpelaq çançingorrieneqo / jaunarequin
/ gueldixen nais cure ama allargun /10 gaçhoa çure çerbitçary mariade / LamarqB bertsioa
<18.1r> 124
La presente lettre soite reandeue a Bernat de Lupoy Chentiqa, a Louisbourg. De Louisbourg.
<18.2r> Fait a Guethary, cé 10 Marz 1757.
Ene seme maitea, gaztiatzen dautzut milla goraintzi. Eztut errezibitu zureganik aurten ez letrarik ez solament goraintzi bat. Izatu ditut 2 libera Ahetz Bordaganik xanpeletako, eta egortzen dauzkitzut xanpelak Zanzingorrieneko jaunarekin.
Gelditzen naiz zure ama alargun gaxoa, zure zerbitzari, Maria de Lamarq.A bertsioa
<05.1r> 120
La presente soit / rendue a Esteben / Gourdo. marinier / A Loüisbourq
<05.2r> Ene espos maitea
/ Letra hau esquiribatcen darotçut / çuri erraiteco errecebitu nuela / çure lettra 120 liberaco /5 letra sanjarequin cenitaz / pagatua içan bainaiz. / bercealde erranaracitut / çuc marcatcen cinarozquidan / meçac.
/10 eztut berceriq çuri marcatceco, / choilquy ossassuna dudala / Desiratcendut nere bihotz / guciaz çuc ere hala Bacinu. / çure semea unguida bere /15 errespetuez seguratcen çaitu / ortholopitzco andrea jincoac / deithu du bereganat hilhunen / hirurean sanblaz egunean
<05.2v>andre gaztea.
/ harburuco familiaq mila / gorainci darotçu bai eta ere / çure arrebec eta coinatec /5 guciec ossassuna dute / finean guerla hunen beldurrez / deussen çuri igorcera ecin / ausartatu naiz. / guelditcen naiz ene espos /10 maitea çure ikhusteco / esperançarequin çure cerbitçary / humila eta obedienta
/ Catalin Lalanne
/ saran oxailaren /15 14an 1757 harburun / egoiten naiz bethyLa presente soit rendue a Esteben Gourdo, marinier a Loüisbourq.
<05.2r> Ene espos maitea,
Letra hau eskiribatzen darotzut zuri erraiteko errezebitu nuela zure letra 120 liberako letra sanjarekin, zeintaz pagatua izan bainaiz. Bertze alde, erranarazi tut zuk markatzen zinarozkidan mezak.
Eztut bertzerik zuri markatzeko, xoilki osasuna dudala ; desiratzen dut nere bihotz guziaz zuk ere hala bazinu. Zure semea ungi da ; bere errespetuez seguratzen zaitu. Ortholopitzko andrea Jinkoak deithu du bereganat hil hunen hirurean, San Blaz egunean ;
<05.2v> andre gaztea.
Harburuko familiak mila goraintzi darotzu, bai eta ere zure arrebek eta koinatek ; guziek osasuna dute. Finean, gerla hunen beldurrez deusen zuri igortzera ezin ausartatu naiz. Gelditzen naiz, ene espos maitea, zure ikhusteko esperantzarekin. Zure zerbitzari humila eta obedienta,
Catalin Lalanne.
Saran, otsailaren 14an, 1757. Harburun egoiten naiz bethi.
OharraA bertsioa
<34.1r> 129
La present soit rendu / a joanis dupuj mattallot / a louis bourqe
<34.2r> donibanen martçhoaren 21inan egiñgña 1757.
/ Ene seme maitia jscribatçen / dausqitçut bi lero hauc çuri ene eta familla / gusijaren ossasuna marqatçeco ossasuna dugu /5 jainquari esqer desiratçen nuqe çuria hala / balixs ene bijoxs gusijas badaqisu ene estatuba / çein pobreaden eta ene ahalac çein çhumiac / diren ungi mortifiqatuba gelditçen nais / segurqi çuri ene amudijuaren marqa /10 egori nahija egortçen dautçudan baingno / nobleqijago egortçen dautçut beras ahal / dagidana ustaritçhen semiareqin qapote bat / eta athora bat çhurija eta çhano bat qopotiac / horadura gorijadu esin hedatu nais gehijago /15 egortçerat martchoaren 9an eresibitu / dut çuq lehenbisi egin çinduben letra / eta bigarena estut jsatu salutatçen çaituste / çure bi arebe eta osaba çhopitec eta matanta / gusijec eta gaiñgñeraco ahaide gusijec
<34.2v> eranen dijosu çure qusiñgña bernat dupujri / amac eta arebac goraintçj ossasun dutela / gaingneraquan gomendatçen dautçut orhoit / çaitesen bethi jainquas eta bisi çaitesen /5 jainquaren beldurtasunian esen jainquari / daraijonac jainquabain atçematentu bere / contcolasijone gusijac eta jainco handijac / estijotça haquori faltatçen bere grasija eta / benedisijone seindubac jsan çaite beras bethi /10 jainquas orhoituba eta gero çure ama / gaçhuac duben dessira çure jqustequas / othoisten çaitut jsan desaçun amarentçat / behar dusun atentçijoni eta amaren sthifatceco / duçun borondatia ahal dagiçun besain /15 labursqi çure batistijo seinduba hartu / duçun leqhurat eretiratçeco çure amari / sathifassijone ematerat jainquaren / grasijareqin batian gomendijo huntan usten / çaitut esparantcan sathifasijone emanen /20 dautasula / cure çerbitcari gelditçen / nais cure ama tereçha labadija
<34.1r> laregi çuben lijhenequori emastiac goraintçiB bertsioa
<34.1r> 129
La present soit rendu a Joanis Dupui, mattallot a Louisbourqe.
<34.2r> Donibanen, martxoaren 21inan egiña, 1757.
Ene seme maitia, iskribatzen dauzkitzut bi lerro hauk zuri ene eta familla guzijaren osasuna markatzeko. Osasuna dugu Jainkuari esker ; desiratzen nuke zuria hala balitz ene bijotz guzijaz. Badakizu ene estatuba zein pobrea den eta ene ahalak zein xumiak diren. Ungi mortifikatuba gelditzen naiz segurki, zuri ene amudijuaren marka egorri nahija, egortzen dautzudan baiño noblekijago egortzen dautzut, beraz, ahal dagidana : Uztaritzen semiarekin kapote bat eta athorra bat, xurija, eta txano bat. Kopotiak horradura gorrija du. Ezin hedatu naiz gehijago egortzerat. Martxoaren 9an errezibitu dut zuk lehenbizi egin zinduben letra, eta bigarrena eztut izatu. Salutatzen zaituzte zure bi arrebek eta osaba Xopitek eta matanta guzijek, eta gaiñerako ahaide guzijek.
<34.2v> Erranen dijozu zure kusiña Bernat Dupuiri amak eta arrebak goraintzi, osasun dutela. Gaiñerakuan, gomendatzen dautzut orhoit zaitezen bethi Jainkuaz eta bizi zaitezen Jainkuaren beldurtasunian, ezen Jainkuari darraijonak Jainkuabain atzematen tu bere kontsolazijone guzijak, eta Jainko handijak eztijotza halakoari faltatzen bere grazija eta benedizijone seindubak. Izan zaite, beraz, bethi Jainkuaz orhoituba, eta gero zure ama gaxuak duben desira zure ikustekuaz. Othoizten zaitut izan dezazun amarentzat behar duzun atentzijonia, eta amaren sathifatzeko duzun borondatia ahal dagizun bezain laburzki zure batistijo seinduba hartu duzun lekhurat erretiratzeko zure amari sathifazijone ematerat. Jainkuaren grazijarekin batian, gomendijo huntan uzten zaitut, esparantzan sathifazijone emanen dautazula. Zure zerbitzari gelditzen naiz. Zure ama, Tereçha Labadija.
<34.1r> Larregi zuben lijhenekori (†) emaztiak goraintzi.<17.1r> 94
perssenteqo letra hau Eren / Datuco caigo bernat aro / qiry a lurjs burcq / Lurjsburcq
<17.1v> Marsoaen 9 egina 1757
/ Bernat dearoqi harcendut libertate hemen cerba pa / sacen den cury adiaracteqo horticq ethoricicaiqunber- / j tiristia gucq guti ustecaberi ethory ciçaiqun cure /5 jceba goan martin coennecqoc gastigacendaucu / Estaqigu cehetassunnjc gehigago baldin cuq hunat / deusjq escirbattu edo gastigatu badauqucuere estugudeusic / aditu allabainan cucen eta justu den becala curebaita[n] / dugu Esparanca ene seme defuntu cena cure conpaini /10 gan eedo cure sumicjgonnecogo cenacs gerosticq otoict- / Encaitut cure cussina goanes defuntucenaen jcate / Edo mojgana horgelditudenas contu edo arta jduqicias / Etahortic ahalic lasterena hunat hedaceas
/ Esteben Ecgoraincj /15 halalaber bernat gaucabera gactigacendaucu curjbelx / cenaen Emastiac otoi curebaitan dubere Esparanca Eta / Eta orobat cusina goanes defuntu cenaencat becalaharen / callupamasturbaencatere horduben moigan edoontasunas / contu Eta arta bera jçatias eta Lehen ba Lehen hunat /20 hedaceas cure crbicary<17.1r> 94
Persenteko letra hau errendatuko zaijo Bernat Aroqiri, a Lurisburcq. Lurisburcq.
<17.1v> Marsoaen 9 egina, 1757.
Bernat de Aroqi, hartzen dut libertate hemen zer pasatzen den zuri adiarazteko. Hortik ethorri zitzaikun berri tiristia guk guti ustekaberik ethorri zitzaikun. Zure izeba Goan Martinkoenekok gaztigatzen dauku. Eztakigu zehetasunik gehijago, baldin zuk hunat deusik eskirbatu edo gaztigatu badaukuzu ere eztugu deusik aditu. Alabainan, zuzen eta justu den bezala, zure baitan dugu esparantza ene seme defuntu zena zure konpainijan edo zure sumizijonekogo zenaz geroztik. Otoizten zaitut zure kusina Goanes defuntu zenaen izate edo moijana hor gelditu denaz kontu edo arta idukitziaz, eta hortik ahalik lasterrena hunat hedatzeaz.
Estebenek goraintzi. Halaber, Bernat, gauza bera gaztigatzen dautzu Zuribeltz zenaen emaztiak, otoi zure baitan du bere esparantza, eta orobat kusina Goanes defuntu zenaentzat bezala haren kalupa masturubaentzat ere hor duben moijan edo ontasunaz kontu eta arta bera izatiaz, eta lehenbalehen hunat hedatzeaz. Zure zerbitzari.