<07.1r> 59a
La Presente Lettre / soit rendüe a Bernard / harismendy habitant de / Loüisbourg. / A Loüisbourg.
<07.2r> Saran eguina oxailaren 26an 1757
/ Ene seme maitea
/ Badaquiçu bi urthe huntan ezdarotaçula ez bici çaren ez / eta ere çure berriric batere eman ; apparancias ahanxi /5 çaitçu aita nauçula ; aditu dut fortuna handi bat / eguin duçula hor esconçeas, jainco jaunac lagun eta / guida çaitçala, eta eguin deçaçula gratia cure baithan / ongui onguy sarthuric çure faltac ongui essaguturic / niri eta çure ama gachoari eta familia guciari eman /10 darocussun nahigabe handia erreparatçeco, nic dessiratçen / darosquiçudan gaixac aise jassanen tutçu. Errecibitu / nituen çuc egorri cinerosquidan 250ac eta alchatcera / eman niotçan M. Haranchipiry, eta guero ondoan nere / behar handian erretiratu nituen handic eta emplegatu /15 nere denboran uste dut aita qualitatean cenbait axeguin / chumes lagundu eta favoratu caitudala ; bisquitartean / egorri tutçun sossen galdea eguin dioçu eguin behar / etçinionari erran nahi dut M. Harançhipiri, niri egorri / çinerosquidan eta niri galdeguin behar cinerosquidan /20 eta ez hari, eznuen pretenitçen sos hequin galdea / eguin behar çinerotala, hor eguin duçun saltsa, hor
<07.2v> çhuçhen saçu, nitas nitas beçanbatean estut pagatuco / çure anaya primoa escondu ha goanareneco alabarequin, / berce familia guciac ere ossassuna du. dessiratcen / darotçut ossassuna perfet bat eta guelditçen nais çuc /5 ni ahanxi arren çure aita ona
/ Miguel Harismendy
/ marcatu baitçinarotan collacareneco semeari prestatu ciniotçala / hemecorcy libera, eta galde netçola, eta erretira netçola / hartu dut particularrean guiçon gaste hura, eta dio /10 egundaino ezdioçula deussic eman ; bioc hori elquarganatçen / çaretenean churituco duçue ;
/ Monsieur haranchipic milla gorainci darotçula / jaincoari othoix eguinen diola çutas eta orhoit / çaitecila heriotçeas eta çure arimaren salbamenduas<07.1r> 59a
La presente lettre soit rendüe a Bernard Harismendy, habitant de Loüisbourg. A Loüisbourg.
<07.2r> Saran egina, otsailaren 26an,1757.
Ene seme maitea,
Badakizu bi urthe huntan ez darotazula ez bizi zaren ez eta ere zure berririk batere eman ; apharantziaz ahantzi zaitzu aita nauzula. Aditu dut fortuna handi bat egin duzula hor ezkontzeas. Jainko jaunak lagun eta gida zaitzala, eta egin dezazula grazia, zure baithan ongi-ongi sarthurik, zure faltak ongi ezaguturik, niri eta zure ama gaxoari eta familia guziari eman darokuzun nahigabe handia erreparatzeko. Nik desiratzen darozkitzudan gaitzak aise jasanen tutzu. Errezibitu nituen zuk egorri zinerozkidan 250ak,eta altxatzera eman niotzan M. Haranchipiri, eta gero ondoan nere behar handian erretiratu nituen handik, eta enplegatu nere denboran. Uste dut aita kalitatean zenbait atsegin xumez lagundu eta faboratu zaitudala. Bizkitartean, egorri tutzun sosen galdea egin diozu egin behar etzinionari, erran nahi dut M. Haranchipiri. Niri egorri zinerozkidan eta niri galdegin behar zinerozkidan eta ez hari, ez nuen pretenitzen sos hekin galdea egin behar zinerotala. Hor egin duzun saltsa hor
<07.2v> xuxen zazu, nitaz bezanbatean eztut pagatuko. Zure anaia primoa ezkondu da Goanareneko alabarekin ; bertze familia guziak ere osasuna du. Desiratzen darotzut osasuna perfet bat, eta gelditzen naiz, zuk ni ahantzi arren, zure aita ona.
Miguel Harismendy.
Markatu baitzinarotan Kolakareneko semeari prestatu ziniotzala hemezortzi libera, eta galde netzola, eta erretira netzola. Hartu dut partikularrean gizon gazte hura, eta dio egundaino ez diozula deusik eman ; biok hori elkarganatzen zaretenean xurituko duzue.
Monsieur Haranchipik mila goraintzi darotzula, Jainkoari othoitz eginen diola zutaz, eta orhoit zaitezila heriotzeaz eta zure arimaren salbamenduaz.A bertsioa
<39.2v> 112
La presente soit rendue / a pierre echegoyen demeurant / a louis bourc.
/ A Louisbourc.
<39.1r> Ene hilloba maitea
/ uste nuben aditu dembora gucietan Çutaz / guicon beharden becalaco bat hicaren ciñela. / bizquitartean contrarioa aditçen dut ; ainitc /5 gare doloratuac ; Çutazco gaucen aditçiaz / ez dut dudatçen Compania gaistoen effetu batçuec / direla horiec Çorigaitçez hiçan Çarela herri / hortan bainan Cer eguin prentian ? errepa / ratçerat enxaiatu behar da iraganaren /10 oraino gastea Çare hortaracotc en haur / maitea, moyenic hoberena Çait alde hunta / rat passatçea ; ethortcen baçare borondate / on batez betea ; enxaiatuco gare Gaucen / erremediatçerat ; eta guc hiçaren dugu /15 çure alderaco bihotç eçagutu daucuçuna / ez deçaçula beraz falta ethortcetic çure
<39.1v> anaiarequin bertçe alde salvamenduaz / çinçinez pensatu beharda. ez dut uste hor / hambat ongui eguin ahal deitequen ; M / iriberri amaren dioscatçu ene erespetuac. /5 eta hiçatu nituela hirur ogoi libera mar / çans çenarenac ; bainan aditu nuela / oraino gueiago ere baçela ; othoisten dudala / deusic baldin badu egortçeaz çerbait funx / oneco guiconequin ; lehen bai lehen. erranden /10 marçans çenaren humeren alchatceco. egui / tçu gauca Guciac funx onez ; horren desira / eta esparantçarequin guelditçen naiz. / considerationerequin / ene hilloba maitea. /15 çure cervitçari humilla / eta obedienta. / Haraneder apeça
/ A Urrugne / le 23 mars 1757 /20 çure amarochi handisqui hicustea desiratçen / caituenac eta gure haurra mariac eguiten daus <39.2r> quitçute bere conplimenduacB bertsioa
<39.2v> 112
La presente soit rendue a Pierre Echegoyen, demeurant a Louisbourc.
A Louisbourc.
<39.1r> Ene hilloba maitea,
Uste nuben aditu denbora guzietan zutaz gizon behar den bezalako bat hizaren ziñela. Bizkitartean kontrarioa aditzen dut ; ainitz gare doloratuak zutazko gauzen aditziaz. Ez dut dudatzen konpania gaiztoen efetu batzuek direla horiek ; zorigaitzez hizan zarela herri hortan. Bainan zer egin presentian ? Erreparatzerat entsaiatu behar da iraganaren, oraino gaztea zare. Hortarakotz, ene haur maitea, moienik hoberena zait alde huntarat pasatzea. Ethortzen bazare borondate on batez betea, entsaiatuko gare gauzen erremediatzerat, eta guk hizaren dugu zure alderako bihotz ezagutu daukuzuna. Ez dezazula, beraz, falta ethortzetik zure
<39.1v> anaiarekin. Bertze alde, salbamenduaz zin-zinez pentsatu behar da : ez dut uste hor hanbat ongi egin ahal deiteken. M. Iriberriri emaren diozkatzu ene errespetuak, eta hizatu nituela hirurogoi libera Marçans zenarenak, bainan aditu nuela oraino geiago ere bazela ; othoizten dudala, deusik baldin badu, egortzeaz zerbait funts oneko gizonekin, lehenbailehen, erran den Marçans zenaren humeren altxatzeko. Egitzu gauza guziak funts onez. Horren desira eta esparantzarekin gelditzen naiz, konsiderazionerekin, ene hilloba maitea, zure zerbitzari humilla eta obedienta,
Haraneder apeza.
A Urrugne, le 23 mars 1757. Zure amarotxi handizki hikustea desiratzen zaituenak eta gure Haurra Mariak egiten dauzkitzute <39.2r> bere konplimenduak.A bertsioa
<44.1r> 48
A Monsieur / Dominique goute / apresant a Lussiburc / a Lissiburc
<44.2r> Bidartten Egina martçoaren 26 1757
/ Ene anaia maitea hartçen dut libertad çuri bilerroren / Escribatcequo Eta famlilaquo berrien curi aditçerat / Ematequo ossasuna dugu jainquoari Esquer ceinetan /5 Desiratcen baiquinduque curea halla ballis / hirur letra jçatu ditugu Eta nic Egorridut lehen / bat amac biia eta connatac bat Eta orai hirrur bat / banna bat marsanç handiarequin Eta bertçe bat / larrametequin Eta bertçebat tulliqunnequin /10 asquenequo letran Escribaturic helduçarela Etcherat / Vda hastean possiblebada hargatic Cerbeit Egorriqoqo gindubenaç / Ecin irisquatugare Egortçerat chasquanarenequo jaunna / Eta hartubac dire garnesein Eta deussic ballin baduçu / Eseiia çaite letra chaniaç ahallic hobequiena Eguinniç /15 bei untcitan Egortcerat Eta niholere possiblebada Cato / Etcherat gure jcusterat anac Eta cunnatac milla / gorrantci Eta connatac othoi catoçela Etcherat
<44.2v> Etçhortçerat possiblebada niholere hemenere badela jnobres f…go (†) / nahidubenac chortçurat Eta nahidubenac martchantean … 60 tt / jlabetean Eta chortçurat hilabetenentça … 150 tt / nahidutena Eguiten dute cato ahal badguiçu Etcherat cureama /5 maitea lehennic Eta gerogu hurren çuc aditcerat Emandaroquigutçun / berriac aditu Eta ondoban cu horquo miserietaric Etoria jcusinahis / Etcherat cato Etcherat bi seme jcatutugu lehen biçquoa hil chen sortuta / cortçigarren Egunean Eta bertçea haur gallant bat dugu Elqaarri Eguinen / diogu beguitarte cato Etcherat /10 presseintian Eçdut curi ceraditçera Eman guelditçeinais cure cerbitçari / fidel bihosones cure arebamaitea / Eta bertçe fammilla gucia orobat. / piarre hiribarren graçian goute maria bastres
/ othoi cato EtçheratB bertsioa
<44.1r> 48
A Monsieur Dominique Goute, a presant a Lussiburc. A Lissiburc.
<44.2r> Bidarten egina, martzoaren 26, 1757.
Ene anaia maitea, hartzen dut libertad zuri bi lerroren eskribatzeko eta famillako berrien zuri aditzerat emateko. Osasuna dugu Jainkoari esker, zeinetan desiratzen baikinduke zurea hala balitz. Hirur letra izatu ditugu, eta nik egorri dut lehen bat, amak bija eta koñatak bat, eta orai hirur, bana bat Marsanç handiarekin, eta bertze bat Larrametekin, eta bertze bat Tulliqunekin. Azkeneko letran eskribaturik heldu zarela etxerat, uda hastean posible bada, hargatik zerbeit egorriko gindubenaz ezin irriskatu gare egortzerat. Xaskanareneko jauna eta hartubak dire Garnesein. Eta deusik balin baduzu, eseija zaite letra xaniak ahalik hobekiena egiñik bi untzitan egortzerat, eta niholere posible bada zato etxerat gure ikusterat. Amak eta kuñatak milla gorantzi, eta koñatak othoi zatozela etxerat,
<44.2v> ethortzerat posible bada niholere, hemen ere badela inobres f…go (†), nahi dubenak khortsurat eta nahi dubenak martxantean 60 libera ilabetean, eta khortsurat hilabetentzat 150 libera ; nahi dutena egiten dute. Zato ahal badagizu etxerat. Zure ama maitea lehenik eta gero gu hurren, zuk aditzerat eman darokigutzun berriak aditu eta, ondoban zu horko miserietarik etorria ikusi nahiz etxerat ; zato etxerat. Bi seme izatu tugu ; lehenbizkoa hil tzen sortu ta zortzigarren egunean, eta bertzea haur galant bat dugu. Elkarri eginen diogu begitarte. Zato etxerat. Presentian ez dut zuri zer aditzera eman ; gelditzen naiz zure zerbitzari fidel. Bihotz onez, zure arreba maitea, eta bertze familla guzia orobat : Piarre Hiribarren, Graçian Goute, Maria Bastres.
Othoi zato etxerat.