A bertsioa
<31.1r> [160.11]
Lapresent Letre soit / Rendue apierre Latiga / de Louis bourc / a Louis Bourc
<31.2r> Bydarten eguina Mars 17 1757
/ Ene esposmaitea estu faltatu nahiican / Lehen bicico ocasionehuntan Curi ene eta / ene famillaren beriac gastiatu gabe /5 ama jaincoac ereman daut eta aita hartan / Candelas Ceinatuba dut bertce familla / gucia Vngui gare presentean desiratcennuque / halabacine Cuc egori letra gainda eta belanais (†)/ eta bi letra erecebitutut behar orduban /10 eguin dautcut anitz Letra eta Cuc esbatere / erecebitu esta ene falta hanitz penadut / Cuc prometatu Mecac emandut eta orai / hanitz pena dut deusic ecin egoria nihorc / esdaut hartunahi berdin galdubac direla /15 berac dohacila salba edo Damna eguitentut / Biltra bentan bat espada bertcea aguiian
<31.2v> aribatucodela gelditcennais Cure espos / fidel maite Katalin Duat nic oyerec / eta aitac eta Cusinac Milla ama / cahara Cure jcaba jaincoac hautatudu /5 piarres estut hemen ematen deus / gehetasunic batere Berdin Letrahauc / aribatcen badire guconec eraredautcute / jaincoac Dicula fin ona Cure ahaide / eta hauco eta adisquide guciec Milla /10 gorainci oyer DyratcabaB bertsioa
<31.1r> [160.11]
La present letre soit rendue a Pierre Latiga, de Louisbourc. A Louisbourc.
<31.2r> Bidarten egina, mars 17, 1757.
Ene espos maitea, eztut faltatu nahi izan lehenbiziko okasione huntan zuri ene eta ene famillaren berriak gaztiatu gabe. Ama Jainkoak ereman daut, eta aita hartan kandelaz zeinatuba dut. Bertze familla guzia ungi gare presentean ; desiratzen nuke hala bazine. Zuk egorri letra gain da, eta belanais (†). Eta bi letra errezebitu tut behar orduban. Egin dautzut anitz letra eta zuk ez batere errezebitu. Ezta ene falta, hanitz pena dut. Zuk prometatu mezak eman dut, eta orai hanitz pena dut deusik ezin egorria. Nihork ez daut hartu nahi, berdin galdubak direla ; berak dohazila salba edo damna. Egiten tut bi letra, bentan bat ezpada bertzea agijan
<31.2v> arribatuko dela. Gelditzen naiz zure espos fidel maite, Katalin Duat. Nik, Oierek, eta aitak eta kusinak milla goraintzi. Ama zaharra, zure izaba, Jainkoak hautatu du. Piarres, eztut hemen ematen deus xehetasunik batere, berdin letra hauk arribatzen badire gizonek errare dautzute. Jainkoak dizula fin ona. Zure ahaide eta hauzo eta adiskide guziek milla goraintzi. Oier Dyratçabal.A bertsioa
<32.1r> 83
Lapresente serarendue / aJoanis Diharce, fils / de Charlesenea, dulieudascain / marinier apresent / A Louisbourg
<32.2r> sibourele 19 mars 1757.
/ Ene seme Maitea
/ Errecibitu nuben çuc egorri dautaçun Lettra de / Changea, non demboraberean, Dirubac errecibitu /5 bainituben, milla Esquer Darotçut, Jaincoa / otoistucodut Cure ossasunarençat, aitac etanic / ossasun onbat dugu Jaincoari Esquer, haurideec / ere bay, anaya premua, erregueren servitsuan / da vrte huntan, aditu dugu, Monsieur fagosse /10 requin partitcera dohala, Louisbourquera goateco / aguian hor Elkar batuco duçube, Joaniz Eta / putico, Corsurat goanat dire, ahaide eta / etcheco adisquideac, ungui dire, milla gorainci / dautçugu aitac Eta nic, nais Çure ama /15 samurra
/ Maria de Saint martin
/ aitac otoisten çaitu / ahalic Lasterrena vnat ethorceas, alabaiñan / sahartuda, bota saharpare bat, Eta athorra bat egorcen /20 dausquiçut Raimond EistoquenecoarequinB bertsioa
<32.1r> 83
La presente sera rendue a Joanis Diharce, fils de Charlesenea, du lieu d’Ascain, marinier a present a Louisbourg.
<32.2r> Ciboure, le 19 mars 1757.
Ene seme maitea,
Errezibitu nuben zuk egorri dautazun letra de xanjea, non denbora berean dirubak errezibitu bainituben. Milla esker darotzut ; Jainkoa otoiztuko dut zure osasunarentzat. Aitak eta nik osasun on bat dugu Jainkoari esker, haurridek ere bai. Anaia premua Erregeren zerbitzuan da urte huntan. Aditu dugu Monsieur Fagosserekin partitzera dohala Louisbourquera goateko, agian hor elkar batuko duzube. Joaniz eta putiko korsurat goanat dire. Ahaide eta etxeko adiskideak ungi dire. Milla goraintzi dautzugu aitak eta nik. Naiz zure ama samurra,
Maria de Saint Martin.
Aitak otoizten zaitu ahalik lasterrena unat ethortzeas, alabaiñan zahartu da. Bota zahar pare bat eta athorra bat egortzen dauzkitzut Raimond Eistokenekoarekin.A bertsioa
<33.1r> 70
A Monsieur / Monsieur Le fevre Belle fille / Consul de france a Pavo pres / bonnaventure pour La remitte a / Martincho Daguerre marinier /5 faisant Lapeche de la morue En / terreneuve a / Percibiac a / Pavo
<33.2r> fait a guethary le 20 … mars 1757an
/ Enne annaia maitia Escribatcen darosquicut bi Lero hauq Curi neure / ossasunaren beria adicerat Emaitequo ossasunadut jainquoari Escer Ceinetan desira / tcen bainuque Cure hala balis Cure compainiarequin baitean gorainci gastiatcen /5 darocut hailaber aitaq Eta amaq Eta domindinaq Eta gurehaureq Emastia bedera / ci Jlabetehuntan Eri dut Eritasun serios batequin semebait jcatu dugu hura uni / detan Emanadugu 74 10s pagacen dugula Eran darosquicut heimengo beriaq / Nola Esten untchiriq hourat heldu hautaquo jende gucia Corsurait ganci / niere Corsurait nindoan Lotinent Eta Monsieur Detçheverri ondoquo /10 haumalau pecetaquo Corsusale baitean Monsieur harismendirequin parti / cequo prest guinen hemendiq Lau jlabeteren buruquo uste dut jcaren / direla 40 Corsusale Canpoan Eranendarocut Cure Letra sainderi / q nola Esten niondiq Ethorri Es Ethorcequo aparanciariq Ere Eta Estaquigu / nori adreca Cergatiq espaitauqucu jaunharen jceniq gastiatu Etaneure /15 jdurian hoube Cinduque Cegoreq jaun hairen atçamatea Eta denbora berian / tresorerait Letra dasainden tirace Luceago jcaniq Ere Lehen ere Escriba / tudarocut Monsieur Daguerrerequin Letrabait hartan barna nola tu- / dan gure Letra dasaindequo sobra baçubeq Monsieur Felefeilenaq / 142tt 10s justuban gantiquox guri Eguin behar Lauquegu Cerbeites on /20 Cergatiq asco galdu baitugu guq hourien ondoan berarein gainerat / usten dut niq asco urax Eguin dut Eta othois Eguiten darocut niere / hourietas desquargacequox Çu hourequin antolacias hour Etaniq / heimen Emanen diosquatet Cure Etchequori suma houri bera nola Ere gastiatcenbaitucu / Eta hala houren beraren Escuquo senalearequin Cegoreq jkusiquo ducu nola /25 Eguin neure gorainciaq Emaren diosqucu famila guciari Eta jaun sapa / dori eta duqeren famila guciari Eta seinaren semeari Eta denbora / berean Monsieur lefefeili Escribatcen diot Egitequo houras gorainci Castiluri / familaq ossasunadubela hailaber despaldari eta Chanini Eta troubari / Eta neure jlobari Eta pumaderi Eta miselli funsean gucieri piares /30 piter tiro baiteq Eremandu Corsuban mastrucen bera
<33.2v> curefamilaq ossasuna du jainquoari Escer Cure Esposaq salutacen / caitu hailaber amaguinarebaq Eta Cure haureq Eta katuruq / et Detcheveriq Estut presentean Curi Cer gastia beiciq / gueldicen naicela Cure anaia fidela
/5 Betry Daguerre
/ ohoui Eguiten darocut niq hordudan harcequoas contu / eguin darotacu sapadoB bertsioa
<33.1r> 70
A Monsieur Monsieur Le Fevre Belle Ville, consul de France a Pavo, pres Bonnaventure, pour la remitte a Martincho Daguerre, marinier faisant la peche de la morue en Terreneuve, a Percibiac. A Pavo.
<33.2r> Fait a Guethary le 20 mars 1757an.
Ene anaia maitia, eskribatzen darozkitzut bi lerro hauk zuri neure osasunaren berria aditzerat emaiteko. Osasuna dut Jainkoari esker, zeinetan desiratzen bainuke zure hala balitz zure konpainiarekin batean. Goraintzi gaztiatzen darozut, halaber aitak eta amak eta Dominddinak eta gure haurrek. Emaztia bederatzi ilabete huntan eri dut eritasun serios batekin. Seme bat izatu dugu ; hura unidetan emana dugu, 74 libera eta 10 sos pagatzen dugula. Erran darozkitzut hemengo berriak. Nola ezten untzirik hurat heldu, hautako jende guzia korsurat ganki, ni ere korsurat nindoan lotinent, eta Monsieur Detçheverri ondoko hamalau pezetako korsuzale batean ; Monsieur Harismendirekin partitzeko prest ginen hemendik lau ilabeteren buruko. Uste dut izaren direla 40 korsuzale kanpoan. Erranen darotzut zure letra sandderik nola ezten niondik ethorri, ez ethortzeko aparantziarik ere, eta eztakigu nori adreza, zergatik ezpaitaukuzu jaun haren izenik gaztiatu. Eta neure idurian hobe zinduke zegorrek jaun haren atzamatea, eta denbora berian tresorerat letra da sandden tiratze luzeago izanik ere. Lehen ere eskribatu darotzut Monsieur Daguerrerekin letra bat, hartan barna nola tudan gure letra da sanddeko sobra batzubek : Monsieur Felefeilenak 142 libera eta 10 sos justuban gantikotz guri egin behar laukegu zerbeitez on, zergatik asko galdu baitugu guk horien ondoan. Beraren gainerat uzten dut ; nik asko urrats egin dut, eta othoitz egiten darotzut ni ere horietaz deskargatzekotz, zu horrekin antolatziaz hor, eta nik hemen emanen diozkatet zure etxekori suma hori bera nola ere gaztiatzen baituzu, eta hala horren beraren eskuko senalearekin zegorrek ikhusiko duzu nola egin. Neure goraintziak emaren diozkazu famila guziari eta jaun Sapadori eta Dukeren famila guziari, eta Seinaren semeari, eta denbora berean Monsieur Lefefeili eskribatzen diot egiteko huraz. Goraintzi Zastiluri, familak osasuna dubela ; halaber Despaldari eta Chanini eta Trubari eta neure ilobari eta Pumaderi eta Miselli, funtsean guzieri. Piarres Piter tiro batek ereman du, korsuban mastru zen bera.
<33.2v> Zure familak osasuna du Jainkoari esker. Zure esposak salutatzen zaitu, halaber amaginarrebak eta zure haurrek eta Katuruk eta Detcheverrik. Eztut presentean zuri zer gaztia, beizik gelditzen naizela zure anaia fidela,
Betry Daguerre.
Othoi egiten darotzut nik hor dudan hartzekoaz kontu egin darotazu Sapado.A bertsioa
<34.1r> 129
La present soit rendu / a joanis dupuj mattallot / a louis bourqe
<34.2r> donibanen martçhoaren 21inan egiñgña 1757.
/ Ene seme maitia jscribatçen / dausqitçut bi lero hauc çuri ene eta familla / gusijaren ossasuna marqatçeco ossasuna dugu /5 jainquari esqer desiratçen nuqe çuria hala / balixs ene bijoxs gusijas badaqisu ene estatuba / çein pobreaden eta ene ahalac çein çhumiac / diren ungi mortifiqatuba gelditçen nais / segurqi çuri ene amudijuaren marqa /10 egori nahija egortçen dautçudan baingno / nobleqijago egortçen dautçut beras ahal / dagidana ustaritçhen semiareqin qapote bat / eta athora bat çhurija eta çhano bat qopotiac / horadura gorijadu esin hedatu nais gehijago /15 egortçerat martchoaren 9an eresibitu / dut çuq lehenbisi egin çinduben letra / eta bigarena estut jsatu salutatçen çaituste / çure bi arebe eta osaba çhopitec eta matanta / gusijec eta gaiñgñeraco ahaide gusijec
<34.2v> eranen dijosu çure qusiñgña bernat dupujri / amac eta arebac goraintçj ossasun dutela / gaingneraquan gomendatçen dautçut orhoit / çaitesen bethi jainquas eta bisi çaitesen /5 jainquaren beldurtasunian esen jainquari / daraijonac jainquabain atçematentu bere / contcolasijone gusijac eta jainco handijac / estijotça haquori faltatçen bere grasija eta / benedisijone seindubac jsan çaite beras bethi /10 jainquas orhoituba eta gero çure ama / gaçhuac duben dessira çure jqustequas / othoisten çaitut jsan desaçun amarentçat / behar dusun atentçijoni eta amaren sthifatceco / duçun borondatia ahal dagiçun besain /15 labursqi çure batistijo seinduba hartu / duçun leqhurat eretiratçeco çure amari / sathifassijone ematerat jainquaren / grasijareqin batian gomendijo huntan usten / çaitut esparantcan sathifasijone emanen /20 dautasula / cure çerbitcari gelditçen / nais cure ama tereçha labadija
<34.1r> laregi çuben lijhenequori emastiac goraintçiB bertsioa
<34.1r> 129
La present soit rendu a Joanis Dupui, mattallot a Louisbourqe.
<34.2r> Donibanen, martxoaren 21inan egiña, 1757.
Ene seme maitia, iskribatzen dauzkitzut bi lerro hauk zuri ene eta familla guzijaren osasuna markatzeko. Osasuna dugu Jainkuari esker ; desiratzen nuke zuria hala balitz ene bijotz guzijaz. Badakizu ene estatuba zein pobrea den eta ene ahalak zein xumiak diren. Ungi mortifikatuba gelditzen naiz segurki, zuri ene amudijuaren marka egorri nahija, egortzen dautzudan baiño noblekijago egortzen dautzut, beraz, ahal dagidana : Uztaritzen semiarekin kapote bat eta athorra bat, xurija, eta txano bat. Kopotiak horradura gorrija du. Ezin hedatu naiz gehijago egortzerat. Martxoaren 9an errezibitu dut zuk lehenbizi egin zinduben letra, eta bigarrena eztut izatu. Salutatzen zaituzte zure bi arrebek eta osaba Xopitek eta matanta guzijek, eta gaiñerako ahaide guzijek.
<34.2v> Erranen dijozu zure kusiña Bernat Dupuiri amak eta arrebak goraintzi, osasun dutela. Gaiñerakuan, gomendatzen dautzut orhoit zaitezen bethi Jainkuaz eta bizi zaitezen Jainkuaren beldurtasunian, ezen Jainkuari darraijonak Jainkuabain atzematen tu bere kontsolazijone guzijak, eta Jainko handijak eztijotza halakoari faltatzen bere grazija eta benedizijone seindubak. Izan zaite, beraz, bethi Jainkuaz orhoituba, eta gero zure ama gaxuak duben desira zure ikustekuaz. Othoizten zaitut izan dezazun amarentzat behar duzun atentzijonia, eta amaren sathifatzeko duzun borondatia ahal dagizun bezain laburzki zure batistijo seinduba hartu duzun lekhurat erretiratzeko zure amari sathifazijone ematerat. Jainkuaren grazijarekin batian, gomendijo huntan uzten zaitut, esparantzan sathifazijone emanen dautazula. Zure zerbitzari gelditzen naiz. Zure ama, Tereçha Labadija.
<34.1r> Larregi zuben lijhenekori (†) emaztiak goraintzi.A bertsioa
<35.1r> 63
Lapresente Lettre soite / Reandeue a Martin de / heuty sieur de mariltçhenea / apresente Reste a / Louisbourq de Louisbourq
<35.2r> fait aguethary cé 22 marz 1757
/ Enne seme Maitea Estut faltatunay / jçatu presenteqo oqasione huntan çury By Lero / Esqribatu gabe Eta Cury Ene ossasuna Beria /5 gastiatu gabe çeinetan Baita ona jainqoary / Esquer desiraxen nuque çureahalla Balix / Çure conpaniarequin Batean Enne seme / Maitea sallutaxen Çaitut Bihox Çamur / Batequin jainqo handiaren partes othois /10 othoisten Çaitut Ethor çaquisquiq Etçherat / Estut vrreriq Eta Es çilariq galdexen niq / Çubaiçiq çhutiq nagollariq hiraxen hary / nais cu jqusinais çu çare Enne Erreçurxagusia / othoisten Çaitut Esnaçaçula aqabaras
/15 Estut presentean Çury Çer gastia / Baiçiq naicella Cure Cerbixari Cure / ama orai Eta Bethiere qatarine / desclausB bertsioa
<35.1r> 63
La presente lettre soite reandeue a Martin de Heuty, sieur de Mariltchenea. A presente reste a Louisbourq, de Louisbourq.
<35.2r> Fait a Guethary ce 22 mars 1757.
Ene seme maitea, eztut faltatu nai izatu presenteko okasione huntan zuri bi lerro eskribatu gabe eta zuri ene osasuna berria gaztiatu gabe, zeinetan baita ona Jainkoari esker. Desiratzen nuke zurea hala balitz zure konpaniarekin batean. Ene seme maitea, salutatzen zaitut bihotz samur batekin. Jainko handiaren partez othoizten zaitut : ethor zakizkik etxerat. Eztut urrerik eta ez zilarrik galdetzen nik, zu baizik xutik nagolarik ; hiratzen hari naiz zu ikusi naiz. Zu zare ene errezurtza guzia ; othoizten zaitut ez nazazula akabaraz.
Eztut presentean zuri zer gaztia, baizik naizela zure zerbitzari. Zure ama, orai eta bethiere, Qatarine Desclaus.A bertsioa
<39.2v> 112
La presente soit rendue / a pierre echegoyen demeurant / a louis bourc.
/ A Louisbourc.
<39.1r> Ene hilloba maitea
/ uste nuben aditu dembora gucietan Çutaz / guicon beharden becalaco bat hicaren ciñela. / bizquitartean contrarioa aditçen dut ; ainitc /5 gare doloratuac ; Çutazco gaucen aditçiaz / ez dut dudatçen Compania gaistoen effetu batçuec / direla horiec Çorigaitçez hiçan Çarela herri / hortan bainan Cer eguin prentian ? errepa / ratçerat enxaiatu behar da iraganaren /10 oraino gastea Çare hortaracotc en haur / maitea, moyenic hoberena Çait alde hunta / rat passatçea ; ethortcen baçare borondate / on batez betea ; enxaiatuco gare Gaucen / erremediatçerat ; eta guc hiçaren dugu /15 çure alderaco bihotç eçagutu daucuçuna / ez deçaçula beraz falta ethortcetic çure
<39.1v> anaiarequin bertçe alde salvamenduaz / çinçinez pensatu beharda. ez dut uste hor / hambat ongui eguin ahal deitequen ; M / iriberri amaren dioscatçu ene erespetuac. /5 eta hiçatu nituela hirur ogoi libera mar / çans çenarenac ; bainan aditu nuela / oraino gueiago ere baçela ; othoisten dudala / deusic baldin badu egortçeaz çerbait funx / oneco guiconequin ; lehen bai lehen. erranden /10 marçans çenaren humeren alchatceco. egui / tçu gauca Guciac funx onez ; horren desira / eta esparantçarequin guelditçen naiz. / considerationerequin / ene hilloba maitea. /15 çure cervitçari humilla / eta obedienta. / Haraneder apeça
/ A Urrugne / le 23 mars 1757 /20 çure amarochi handisqui hicustea desiratçen / caituenac eta gure haurra mariac eguiten daus <39.2r> quitçute bere conplimenduacB bertsioa
<39.2v> 112
La presente soit rendue a Pierre Echegoyen, demeurant a Louisbourc.
A Louisbourc.
<39.1r> Ene hilloba maitea,
Uste nuben aditu denbora guzietan zutaz gizon behar den bezalako bat hizaren ziñela. Bizkitartean kontrarioa aditzen dut ; ainitz gare doloratuak zutazko gauzen aditziaz. Ez dut dudatzen konpania gaiztoen efetu batzuek direla horiek ; zorigaitzez hizan zarela herri hortan. Bainan zer egin presentian ? Erreparatzerat entsaiatu behar da iraganaren, oraino gaztea zare. Hortarakotz, ene haur maitea, moienik hoberena zait alde huntarat pasatzea. Ethortzen bazare borondate on batez betea, entsaiatuko gare gauzen erremediatzerat, eta guk hizaren dugu zure alderako bihotz ezagutu daukuzuna. Ez dezazula, beraz, falta ethortzetik zure
<39.1v> anaiarekin. Bertze alde, salbamenduaz zin-zinez pentsatu behar da : ez dut uste hor hanbat ongi egin ahal deiteken. M. Iriberriri emaren diozkatzu ene errespetuak, eta hizatu nituela hirurogoi libera Marçans zenarenak, bainan aditu nuela oraino geiago ere bazela ; othoizten dudala, deusik baldin badu, egortzeaz zerbait funts oneko gizonekin, lehenbailehen, erran den Marçans zenaren humeren altxatzeko. Egitzu gauza guziak funts onez. Horren desira eta esparantzarekin gelditzen naiz, konsiderazionerekin, ene hilloba maitea, zure zerbitzari humilla eta obedienta,
Haraneder apeza.
A Urrugne, le 23 mars 1757. Zure amarotxi handizki hikustea desiratzen zaituenak eta gure Haurra Mariak egiten dauzkitzute <39.2r> bere konplimenduak.A bertsioa
<40.1r> 17
La presente soit Rendüe à / Monsieur De Lalongue / Bourgois, pour Remettre à / martin Borrotra son garson / sil Lui plait, de Louisbourt / a Louisbourct
<40.2r> ahetze le 24me de mars 1757
/ Ene seme maitea Erreçevitu dut Çure / lettra joanden abendoaren 5an eguina, / Çeinetan plaçer eta axeguin jçan /5 Baitut Çure berri onen aditçeas, eta / Estut berçe lettraric batere erreçevitu / Çu horras gerostic, Bainan hitçes Çure / Berriac aditçen nituen urtheguçian, / eta ossasuna dut jaincoari esquer, eta /10 desiratçen darotçut Çuri ere gauça / Bera, fortuna onbatequin neure bihots / guçias, baita Çure aitabitchic, eta Çure / amibitchic, Bere famillequin ossasuna / dute eta dugu, eta milla gorainçi dauçute /15 Eta bay ene espossac, eta Çure ahaide eta / adisquide guçiec, eta Çuri hemengo berri- / en adiarasteco, segurda aditu içan tucula / hemengo Berri tristiac, ehaile gaisçoa preso / harturic jondone laurendy egunian, 1755.co
<40.2v> urthean, parisat eramadute, Sabat dorreco / Çena norbaitec hilçea delamedio, eta by / hilabete badu jendec daraçatela, bidean / heldu dela libro bere etcherat, Baignan /5 oraino esta agueri gaisçoa, eta ostaleriaco / premua urthe berian jondoni jauni ingu- / ruan presso harturic toulon nen da condena- / turic galleretarat seculacots, adisquideac / ongui mellaturic Es urcatçeco. eta diote /10 denbora bates harequin jbili Çen guiçon bat / orobat hura beçalla jujamendu beras / condenatua della, amicolla ohiaren colpatcea eta / seroraren leiho hausteco sujeta delamedio, / eta itxasoan beçala leihorrean ere fortunac /15 arribatçen dire, Betrieneco jaungaisçoa / malobran hari dela lur peçabat gainera / Eroriric lehertu jçanda joanden udan, / Eta oren baten buruco hil Confesaturic, / Çure Çervitçari guelditçen nais ene seme /20 maitea david Borrotra, Çure aita guçis / fidella eta obedienta<40.1r> 17
La presente soit rendüe à Monsieur de Lalongue, bourgois, pour remettre à Martin Borrotra, son garson, s’il lui plait, de Louisbourt. A Louisbourct.
<40.2r> Ahetze, le 24me de mars 1757.
Ene seme maitea, errezebitu dut zure letra, joan den abendoaren 5anegina, zeinetan plazer eta atsegin izan baitut zure berri onen aditzeaz. Eta eztut bertze letrarik batere errezebitu zu horraz geroztik, bainan hitzez zure berriak aditzen nituen urthe guzian. Eta osasuna dut Jainkoari esker, eta desiratzen darotzut zuri ere gauza bera fortuna on batekin neure bihotz guziaz, baita zure aitabitxik eta zure amabitxik bere famillekin osasuna dute eta dugu, eta milla goraintzi dautzute. Eta bai ene esposak, eta zure ahaide eta adiskide guziek. Eta zuri hemengo berrien adiarazteko, segur da aditu izan tuzula hemengo berri tristiak. Ehaile gaixoa preso harturik Jondone Laurendi egunian, 1755eko
<40.2v> urthean, Parisat erama dute, Sabat dorreko zena norbaitek hiltzea dela medio, eta bi hilabete badu jendek darazatela bidean heldu dela libro bere etxerat, baiñan oraino ezta ageri gaixoa. Eta Ostaleriako premua, urthe berian Jondoni Jauni inguruan preso harturik, Toulonen da kondenaturik galeretarat sekulakotz, adiskideak ongi melaturik ez urkatzeko. Eta diote denbora batez harekin ibili zen gizon bat, orobat, hura bezala jujamendu beraz kondenatua dela, Amikola ohiaren kolpatzeaeta Seroraren leiho hausteko sujeta dela medio. Eta, itsasoan bezala, leihorrean ere fortunak arribatzen dire : Betrieneko jaun gaixoa, malobran hari dela, lur peza bat gainera eroririk lehertu izan da joan den udan, eta oren baten buruko hil konfesaturik. Zure zerbitzari gelditzen naiz, ene seme maitea. David Borrotra, zure aita guziz fidela eta obedienta.