<17.1r> 94
perssenteqo letra hau Eren / Datuco caigo bernat aro / qiry a lurjs burcq / Lurjsburcq
<17.1v> Marsoaen 9 egina 1757
/ Bernat dearoqi harcendut libertate hemen cerba pa / sacen den cury adiaracteqo horticq ethoricicaiqunber- / j tiristia gucq guti ustecaberi ethory ciçaiqun cure /5 jceba goan martin coennecqoc gastigacendaucu / Estaqigu cehetassunnjc gehigago baldin cuq hunat / deusjq escirbattu edo gastigatu badauqucuere estugudeusic / aditu allabainan cucen eta justu den becala curebaita[n] / dugu Esparanca ene seme defuntu cena cure conpaini /10 gan eedo cure sumicjgonnecogo cenacs gerosticq otoict- / Encaitut cure cussina goanes defuntucenaen jcate / Edo mojgana horgelditudenas contu edo arta jduqicias / Etahortic ahalic lasterena hunat hedaceas
/ Esteben Ecgoraincj /15 halalaber bernat gaucabera gactigacendaucu curjbelx / cenaen Emastiac otoi curebaitan dubere Esparanca Eta / Eta orobat cusina goanes defuntu cenaencat becalaharen / callupamasturbaencatere horduben moigan edoontasunas / contu Eta arta bera jçatias eta Lehen ba Lehen hunat /20 hedaceas cure crbicary<17.1r> 94
Persenteko letra hau errendatuko zaijo Bernat Aroqiri, a Lurisburcq. Lurisburcq.
<17.1v> Marsoaen 9 egina, 1757.
Bernat de Aroqi, hartzen dut libertate hemen zer pasatzen den zuri adiarazteko. Hortik ethorri zitzaikun berri tiristia guk guti ustekaberik ethorri zitzaikun. Zure izeba Goan Martinkoenekok gaztigatzen dauku. Eztakigu zehetasunik gehijago, baldin zuk hunat deusik eskirbatu edo gaztigatu badaukuzu ere eztugu deusik aditu. Alabainan, zuzen eta justu den bezala, zure baitan dugu esparantza ene seme defuntu zena zure konpainijan edo zure sumizijonekogo zenaz geroztik. Otoizten zaitut zure kusina Goanes defuntu zenaen izate edo moijana hor gelditu denaz kontu edo arta idukitziaz, eta hortik ahalik lasterrena hunat hedatzeaz.
Estebenek goraintzi. Halaber, Bernat, gauza bera gaztigatzen dautzu Zuribeltz zenaen emaztiak, otoi zure baitan du bere esparantza, eta orobat kusina Goanes defuntu zenaentzat bezala haren kalupa masturubaentzat ere hor duben moijan edo ontasunaz kontu eta arta bera izatiaz, eta lehenbalehen hunat hedatzeaz. Zure zerbitzari.A bertsioa
<24.2v> 46
La presente soit rendüe / a joannes hxxx etçheberri / çhanpartier et menusier / A Louis bourg
<24.1r> Á St pée le 15 mars 1757
/ Ene semea
/ Ohore dugu curi presenteco hunen jgortceas / Ceinetan hirur garren aldia baitugu hau /5 Bainan adituac gare errencurac eguin / tutçula, estuçulla gure berriric batere / jaquiten, gure ustes esta bada gure falta / çuc es errecibitcea hirur garren aldia denas / gueros hau, bada egundaino beçain ungui /10 desiratcen guinduque gure famillaco berriac / jaquin bacintça osasuna dugu presentean / familla guciac jaincoari esquerrac bainan / aitaso eritasun luce baten ondoan jaincoac / mundu huntaric erretiratu darocu eta hainits / behartu gare harequin eta badaquiçu lehen /15 ere aphur bat gora behera gure etçheco / miseriaren berria
<24.1v> aditu dugu nola etçaren oraino plaçatua / eta desiratcen guinduque niholare posible bada / plaça bacinteci asqueneco letran gure ustes / ungui gomendatu çaitugu Çure famillari eta /5 Çuc ere Çure eguin ahal gucia eguiçu, ene semea / errecibitu dugu predoeneco semearequin jgorri / hirur liberacoa eta orai egorceco desiraric / hartcen baduçu ungui seguraturic jgoraçu / ecen badaquiçu cer jrrisquden orai, esta deus ere /10 berriric hemen Curi marquatceco guerla eta / miseria baicen desiratcen darotçugu osasun / on bat guc presentean dugun beçala baldin / conbeni baçaio jaincoari haren gloriarençat / eta Çure eta gure arimaren salbamenduarençat /15 Cure serbitçari Ni aita Bihots samurtasunes / bethea eta ama orobat / Besarcatcen çaituellaric bere bihots gucias / haurride guciec eta bai ahaide eta adisquide / guciec Betri d’etçheberry /20 cure anaia goan da donibanerat oficioaren jkhasterat <24.2r> aditcea badugu nola egorri Cintuben hogoi eta / hemerezi libera bainan guc estugu deus ere hetas / funsic eta Cerrorec eguiçu Cerbait funsB bertsioa
<24.2v> 46
La presente soit rendue a Joannes Etcheberri, chanpartier et menusier. A Louisbourg.
<24.1r> À St. Pée, le 15 mars 1757.
Ene semea,
Ohore dugu zuri presenteko hunen igortzeaz, zeinetan hirurgarren aldia baitugu hau. Bainan adituak gare errenkurak egin tutzula, eztuzula gure berririk batere jakiten. Gure ustez ezta, bada, gure falta zuk ez errezibitzea, hirurgarren aldia denaz geroz hau. Bada, egundaino bezain ungi desiratzen ginduke gure famillako berriak jakin bazintza. Osasuna dugu presentean familla guziak Jainkoari eskerrak, bainan aitaso eritasun luze baten ondoan Jainkoak mundu huntarik erretiratu daroku eta hainitz behartu gare harekin ; eta badakizu lehen ere aphur bat gorabehera gure etxeko miseriaren berria.
<24.1v> Aditu dugu nola etzaren oraino plazatua, eta desiratzen ginduke niholare, posible bada, plaza bazintezi. Azkeneko letran, gure ustez, ungi gomendatu zaitugu zure famillari, eta zuk ere zure eginahal guzia egizu, ene semea. Errezibitu dugu Predoeneko semearekin igorri hirur liberakoa, eta orai egortzeko desirarik hartzen baduzu ungi seguraturik igorrazu, ezen badakizu zer irrisku den orai. Ezta deus ere berririk hemen zuri markatzezo, gerla eta miseria baizen. Desiratzen darotzugu osasun on bat, guk presentean dugun bezala, baldin konbeni bazaio Jainkoari, haren gloriarentzat eta zure eta gure arimaren salbamenduarentzat. Zure zerbitzari, ni, aita bihotz samurtasunez bethea, eta ama orobat, besarkatzen zaituelarik bere bihotz guziaz haurride guziek eta bai ahaide eta adiskide guziek. Betri d’Etçheberry. Zure anaia goan da Donibanerat ofizioaren ikhasterat. <24.2r> Aditzea badugu nola egorri zintuben hemeretzi libera, bainan guk eztugu deus ere hetaz funtsik, eta zerrorek egizu zerbait funts.A bertsioa
<33.1r> 70
A Monsieur / Monsieur Le fevre Belle fille / Consul de france a Pavo pres / bonnaventure pour La remitte a / Martincho Daguerre marinier /5 faisant Lapeche de la morue En / terreneuve a / Percibiac a / Pavo
<33.2r> fait a guethary le 20 … mars 1757an
/ Enne annaia maitia Escribatcen darosquicut bi Lero hauq Curi neure / ossasunaren beria adicerat Emaitequo ossasunadut jainquoari Escer Ceinetan desira / tcen bainuque Cure hala balis Cure compainiarequin baitean gorainci gastiatcen /5 darocut hailaber aitaq Eta amaq Eta domindinaq Eta gurehaureq Emastia bedera / ci Jlabetehuntan Eri dut Eritasun serios batequin semebait jcatu dugu hura uni / detan Emanadugu 74 10s pagacen dugula Eran darosquicut heimengo beriaq / Nola Esten untchiriq hourat heldu hautaquo jende gucia Corsurait ganci / niere Corsurait nindoan Lotinent Eta Monsieur Detçheverri ondoquo /10 haumalau pecetaquo Corsusale baitean Monsieur harismendirequin parti / cequo prest guinen hemendiq Lau jlabeteren buruquo uste dut jcaren / direla 40 Corsusale Canpoan Eranendarocut Cure Letra sainderi / q nola Esten niondiq Ethorri Es Ethorcequo aparanciariq Ere Eta Estaquigu / nori adreca Cergatiq espaitauqucu jaunharen jceniq gastiatu Etaneure /15 jdurian hoube Cinduque Cegoreq jaun hairen atçamatea Eta denbora berian / tresorerait Letra dasainden tirace Luceago jcaniq Ere Lehen ere Escriba / tudarocut Monsieur Daguerrerequin Letrabait hartan barna nola tu- / dan gure Letra dasaindequo sobra baçubeq Monsieur Felefeilenaq / 142tt 10s justuban gantiquox guri Eguin behar Lauquegu Cerbeites on /20 Cergatiq asco galdu baitugu guq hourien ondoan berarein gainerat / usten dut niq asco urax Eguin dut Eta othois Eguiten darocut niere / hourietas desquargacequox Çu hourequin antolacias hour Etaniq / heimen Emanen diosquatet Cure Etchequori suma houri bera nola Ere gastiatcenbaitucu / Eta hala houren beraren Escuquo senalearequin Cegoreq jkusiquo ducu nola /25 Eguin neure gorainciaq Emaren diosqucu famila guciari Eta jaun sapa / dori eta duqeren famila guciari Eta seinaren semeari Eta denbora / berean Monsieur lefefeili Escribatcen diot Egitequo houras gorainci Castiluri / familaq ossasunadubela hailaber despaldari eta Chanini Eta troubari / Eta neure jlobari Eta pumaderi Eta miselli funsean gucieri piares /30 piter tiro baiteq Eremandu Corsuban mastrucen bera
<33.2v> curefamilaq ossasuna du jainquoari Escer Cure Esposaq salutacen / caitu hailaber amaguinarebaq Eta Cure haureq Eta katuruq / et Detcheveriq Estut presentean Curi Cer gastia beiciq / gueldicen naicela Cure anaia fidela
/5 Betry Daguerre
/ ohoui Eguiten darocut niq hordudan harcequoas contu / eguin darotacu sapadoB bertsioa
<33.1r> 70
A Monsieur Monsieur Le Fevre Belle Ville, consul de France a Pavo, pres Bonnaventure, pour la remitte a Martincho Daguerre, marinier faisant la peche de la morue en Terreneuve, a Percibiac. A Pavo.
<33.2r> Fait a Guethary le 20 mars 1757an.
Ene anaia maitia, eskribatzen darozkitzut bi lerro hauk zuri neure osasunaren berria aditzerat emaiteko. Osasuna dut Jainkoari esker, zeinetan desiratzen bainuke zure hala balitz zure konpainiarekin batean. Goraintzi gaztiatzen darozut, halaber aitak eta amak eta Dominddinak eta gure haurrek. Emaztia bederatzi ilabete huntan eri dut eritasun serios batekin. Seme bat izatu dugu ; hura unidetan emana dugu, 74 libera eta 10 sos pagatzen dugula. Erran darozkitzut hemengo berriak. Nola ezten untzirik hurat heldu, hautako jende guzia korsurat ganki, ni ere korsurat nindoan lotinent, eta Monsieur Detçheverri ondoko hamalau pezetako korsuzale batean ; Monsieur Harismendirekin partitzeko prest ginen hemendik lau ilabeteren buruko. Uste dut izaren direla 40 korsuzale kanpoan. Erranen darotzut zure letra sandderik nola ezten niondik ethorri, ez ethortzeko aparantziarik ere, eta eztakigu nori adreza, zergatik ezpaitaukuzu jaun haren izenik gaztiatu. Eta neure idurian hobe zinduke zegorrek jaun haren atzamatea, eta denbora berian tresorerat letra da sandden tiratze luzeago izanik ere. Lehen ere eskribatu darotzut Monsieur Daguerrerekin letra bat, hartan barna nola tudan gure letra da sanddeko sobra batzubek : Monsieur Felefeilenak 142 libera eta 10 sos justuban gantikotz guri egin behar laukegu zerbeitez on, zergatik asko galdu baitugu guk horien ondoan. Beraren gainerat uzten dut ; nik asko urrats egin dut, eta othoitz egiten darotzut ni ere horietaz deskargatzekotz, zu horrekin antolatziaz hor, eta nik hemen emanen diozkatet zure etxekori suma hori bera nola ere gaztiatzen baituzu, eta hala horren beraren eskuko senalearekin zegorrek ikhusiko duzu nola egin. Neure goraintziak emaren diozkazu famila guziari eta jaun Sapadori eta Dukeren famila guziari, eta Seinaren semeari, eta denbora berean Monsieur Lefefeili eskribatzen diot egiteko huraz. Goraintzi Zastiluri, familak osasuna dubela ; halaber Despaldari eta Chanini eta Trubari eta neure ilobari eta Pumaderi eta Miselli, funtsean guzieri. Piarres Piter tiro batek ereman du, korsuban mastru zen bera.
<33.2v> Zure familak osasuna du Jainkoari esker. Zure esposak salutatzen zaitu, halaber amaginarrebak eta zure haurrek eta Katuruk eta Detcheverrik. Eztut presentean zuri zer gaztia, beizik gelditzen naizela zure anaia fidela,
Betry Daguerre.
Othoi egiten darotzut nik hor dudan hartzekoaz kontu egin darotazu Sapado.A bertsioa
<05.1r> 120
La presente soit / rendue a Esteben / Gourdo. marinier / A Loüisbourq
<05.2r> Ene espos maitea
/ Letra hau esquiribatcen darotçut / çuri erraiteco errecebitu nuela / çure lettra 120 liberaco /5 letra sanjarequin cenitaz / pagatua içan bainaiz. / bercealde erranaracitut / çuc marcatcen cinarozquidan / meçac.
/10 eztut berceriq çuri marcatceco, / choilquy ossassuna dudala / Desiratcendut nere bihotz / guciaz çuc ere hala Bacinu. / çure semea unguida bere /15 errespetuez seguratcen çaitu / ortholopitzco andrea jincoac / deithu du bereganat hilhunen / hirurean sanblaz egunean
<05.2v>andre gaztea.
/ harburuco familiaq mila / gorainci darotçu bai eta ere / çure arrebec eta coinatec /5 guciec ossassuna dute / finean guerla hunen beldurrez / deussen çuri igorcera ecin / ausartatu naiz. / guelditcen naiz ene espos /10 maitea çure ikhusteco / esperançarequin çure cerbitçary / humila eta obedienta
/ Catalin Lalanne
/ saran oxailaren /15 14an 1757 harburun / egoiten naiz bethyLa presente soit rendue a Esteben Gourdo, marinier a Loüisbourq.
<05.2r> Ene espos maitea,
Letra hau eskiribatzen darotzut zuri erraiteko errezebitu nuela zure letra 120 liberako letra sanjarekin, zeintaz pagatua izan bainaiz. Bertze alde, erranarazi tut zuk markatzen zinarozkidan mezak.
Eztut bertzerik zuri markatzeko, xoilki osasuna dudala ; desiratzen dut nere bihotz guziaz zuk ere hala bazinu. Zure semea ungi da ; bere errespetuez seguratzen zaitu. Ortholopitzko andrea Jinkoak deithu du bereganat hil hunen hirurean, San Blaz egunean ;
<05.2v> andre gaztea.
Harburuko familiak mila goraintzi darotzu, bai eta ere zure arrebek eta koinatek ; guziek osasuna dute. Finean, gerla hunen beldurrez deusen zuri igortzera ezin ausartatu naiz. Gelditzen naiz, ene espos maitea, zure ikhusteko esperantzarekin. Zure zerbitzari humila eta obedienta,
Catalin Lalanne.
Saran, otsailaren 14an, 1757. Harburun egoiten naiz bethi.
OharraA bertsioa
<35.1r> 63
Lapresente Lettre soite / Reandeue a Martin de / heuty sieur de mariltçhenea / apresente Reste a / Louisbourq de Louisbourq
<35.2r> fait aguethary cé 22 marz 1757
/ Enne seme Maitea Estut faltatunay / jçatu presenteqo oqasione huntan çury By Lero / Esqribatu gabe Eta Cury Ene ossasuna Beria /5 gastiatu gabe çeinetan Baita ona jainqoary / Esquer desiraxen nuque çureahalla Balix / Çure conpaniarequin Batean Enne seme / Maitea sallutaxen Çaitut Bihox Çamur / Batequin jainqo handiaren partes othois /10 othoisten Çaitut Ethor çaquisquiq Etçherat / Estut vrreriq Eta Es çilariq galdexen niq / Çubaiçiq çhutiq nagollariq hiraxen hary / nais cu jqusinais çu çare Enne Erreçurxagusia / othoisten Çaitut Esnaçaçula aqabaras
/15 Estut presentean Çury Çer gastia / Baiçiq naicella Cure Cerbixari Cure / ama orai Eta Bethiere qatarine / desclausB bertsioa
<35.1r> 63
La presente lettre soite reandeue a Martin de Heuty, sieur de Mariltchenea. A presente reste a Louisbourq, de Louisbourq.
<35.2r> Fait a Guethary ce 22 mars 1757.
Ene seme maitea, eztut faltatu nai izatu presenteko okasione huntan zuri bi lerro eskribatu gabe eta zuri ene osasuna berria gaztiatu gabe, zeinetan baita ona Jainkoari esker. Desiratzen nuke zurea hala balitz zure konpaniarekin batean. Ene seme maitea, salutatzen zaitut bihotz samur batekin. Jainko handiaren partez othoizten zaitut : ethor zakizkik etxerat. Eztut urrerik eta ez zilarrik galdetzen nik, zu baizik xutik nagolarik ; hiratzen hari naiz zu ikusi naiz. Zu zare ene errezurtza guzia ; othoizten zaitut ez nazazula akabaraz.
Eztut presentean zuri zer gaztia, baizik naizela zure zerbitzari. Zure ama, orai eta bethiere, Qatarine Desclaus.A bertsioa
<40.1r> 17
La presente soit Rendüe à / Monsieur De Lalongue / Bourgois, pour Remettre à / martin Borrotra son garson / sil Lui plait, de Louisbourt / a Louisbourct
<40.2r> ahetze le 24me de mars 1757
/ Ene seme maitea Erreçevitu dut Çure / lettra joanden abendoaren 5an eguina, / Çeinetan plaçer eta axeguin jçan /5 Baitut Çure berri onen aditçeas, eta / Estut berçe lettraric batere erreçevitu / Çu horras gerostic, Bainan hitçes Çure / Berriac aditçen nituen urtheguçian, / eta ossasuna dut jaincoari esquer, eta /10 desiratçen darotçut Çuri ere gauça / Bera, fortuna onbatequin neure bihots / guçias, baita Çure aitabitchic, eta Çure / amibitchic, Bere famillequin ossasuna / dute eta dugu, eta milla gorainçi dauçute /15 Eta bay ene espossac, eta Çure ahaide eta / adisquide guçiec, eta Çuri hemengo berri- / en adiarasteco, segurda aditu içan tucula / hemengo Berri tristiac, ehaile gaisçoa preso / harturic jondone laurendy egunian, 1755.co
<40.2v> urthean, parisat eramadute, Sabat dorreco / Çena norbaitec hilçea delamedio, eta by / hilabete badu jendec daraçatela, bidean / heldu dela libro bere etcherat, Baignan /5 oraino esta agueri gaisçoa, eta ostaleriaco / premua urthe berian jondoni jauni ingu- / ruan presso harturic toulon nen da condena- / turic galleretarat seculacots, adisquideac / ongui mellaturic Es urcatçeco. eta diote /10 denbora bates harequin jbili Çen guiçon bat / orobat hura beçalla jujamendu beras / condenatua della, amicolla ohiaren colpatcea eta / seroraren leiho hausteco sujeta delamedio, / eta itxasoan beçala leihorrean ere fortunac /15 arribatçen dire, Betrieneco jaungaisçoa / malobran hari dela lur peçabat gainera / Eroriric lehertu jçanda joanden udan, / Eta oren baten buruco hil Confesaturic, / Çure Çervitçari guelditçen nais ene seme /20 maitea david Borrotra, Çure aita guçis / fidella eta obedienta<40.1r> 17
La presente soit rendüe à Monsieur de Lalongue, bourgois, pour remettre à Martin Borrotra, son garson, s’il lui plait, de Louisbourt. A Louisbourct.
<40.2r> Ahetze, le 24me de mars 1757.
Ene seme maitea, errezebitu dut zure letra, joan den abendoaren 5anegina, zeinetan plazer eta atsegin izan baitut zure berri onen aditzeaz. Eta eztut bertze letrarik batere errezebitu zu horraz geroztik, bainan hitzez zure berriak aditzen nituen urthe guzian. Eta osasuna dut Jainkoari esker, eta desiratzen darotzut zuri ere gauza bera fortuna on batekin neure bihotz guziaz, baita zure aitabitxik eta zure amabitxik bere famillekin osasuna dute eta dugu, eta milla goraintzi dautzute. Eta bai ene esposak, eta zure ahaide eta adiskide guziek. Eta zuri hemengo berrien adiarazteko, segur da aditu izan tuzula hemengo berri tristiak. Ehaile gaixoa preso harturik Jondone Laurendi egunian, 1755eko
<40.2v> urthean, Parisat erama dute, Sabat dorreko zena norbaitek hiltzea dela medio, eta bi hilabete badu jendek darazatela bidean heldu dela libro bere etxerat, baiñan oraino ezta ageri gaixoa. Eta Ostaleriako premua, urthe berian Jondoni Jauni inguruan preso harturik, Toulonen da kondenaturik galeretarat sekulakotz, adiskideak ongi melaturik ez urkatzeko. Eta diote denbora batez harekin ibili zen gizon bat, orobat, hura bezala jujamendu beraz kondenatua dela, Amikola ohiaren kolpatzeaeta Seroraren leiho hausteko sujeta dela medio. Eta, itsasoan bezala, leihorrean ere fortunak arribatzen dire : Betrieneko jaun gaixoa, malobran hari dela, lur peza bat gainera eroririk lehertu izan da joan den udan, eta oren baten buruko hil konfesaturik. Zure zerbitzari gelditzen naiz, ene seme maitea. David Borrotra, zure aita guziz fidela eta obedienta.A bertsioa
<49.1r> 117
Monsieur / Monsieur Pierre hayete / maitre cordonnié apresante / A Louisbourg
<49.2r> Ene Espoz maitia =
/ Baliatçen nais Presenteco Comoitate hunaz Çuri / satifazione emateco Çenbat consolasione eta boscario / requin Causitcen naisen aditçias Çure ossasunaren /5 berriac seiña satifatu bainaute çure ganic ereçibitu / ditudan bortz Letretec, arosoiñeiquin diot haiñitz Conzo / laziones bethia Causitçen naizela Çure ossasuna onar / en berrien aditçia Çeren presentian ÇurePresençiaz / Landan ez bainuen desiratçen bertçe ontaçunic eta abe /10 aberastasunic baizen çure ossasunaren satifazionias / bada nic ere satifatçen Çaitut gurias = seña baitugu / haiñitz perfecta Jaincoary esquer eta hala desira / tçen nuque ene bihotz guçias çuria hala balix eta / horen conserbasioniaren intençionetara Jaincoa /15 Erequedituco dut eguin ahaldeçaquedan molde diferent / Guçies diçula Lehenic ossasuna izpirituala eta gue / ro ) temporala bay diot. / Lehenic izpirituala eta Guero temporala Çergatic / hura gabe ez baicare arbola idor fruituric ecars /20 en ) ezduen bat baizen seiña arbola fruituric ecars- / en ) ezduena Condenatua baita picatçerat eta Çurat / hartiquitçerat eta idia Justu huntas seguratçen Gaitu
<49.2v> Jesus Christoc bere Evangeliguan ; Comprendiarasten / dauqularic hitz Labur hautas gugarela arbola hura / eta esbaitugu Fruitu onac ecartçen Condenatuac izaren / izaren garela ; eta nola Fruitu on-hequin ecarseco /5 ez-baitugu deuseure inportantago ; ossasuna izpiritu / ala baiño hargatic desiratçen dautçut Lehenic eta / Guçien gaiñetic ; ossasuna ezin asqui presadaitequen / hura ; seiña gabe ez baicare deusic nic baiño / hobequidaquiçun beçala gauça guçiac harequin badi /10 tugula ez bedi beras seculan aparta gure ganic gure / tçat haiñ inportant de perla presiatu hura biçia / galduco badugu ere haren sustengutan eta çhedehori / ec ) gure bihotzetan Vngui fincatuac baitugu, seguratuac / izan bihardugu temporalian ere nola ezdaquigula /15 abantçatuaz garen garela eta ezparantça dut eguia / inportant horiec Çure bihotzian hobequi imprimatuac / eta seguituac direla enian nic baiño =
/ Guçia suprenitua nais çuc ez markhatçia deuz / Etcherat etorseco Conturic non haiñitz afligitçen /20 bainau gauça horec ; eta othoisten çaitut eguidaçun / haren bertçe Atçeguin haurten etcherat etorsia / Erregueren Vntcy batian munduan Posible bada = Çure / Letretan markhatçen dausquidatçun Letrade çhange / eta bacaillau guçiac ereçibitutut eta othoisten çaitut /25 comoitate guçietan egorsias posible bada qintal bana / ezen hemen ere gauça guçiac Garastia dire
<49.3r> Ezdut bada ene Vstes çu hemen çiñeinian baiño Prodigali / tate gihiago eguiten baiñan den gutienetic ere famillac / asco bihardu çuc Vngui daquiçun beçala baiñan harçaçu / Quraie haurre galant batçuen hasten hari çare eta /5 iqusten baçintu segurnais Content çintesquela Joanis / Galant Vngui eraqursen eta mesa Laguntçen ikasiric / Escribatçen harida seiña Letra hau hari sinarasten / diot eta nauçia haiñitz Content du ; oyer guçia çure / Patroiña hemenda orobat alaba Çhumia =
/10 piarres millafrancarra ganic ereçibitutut 80tt / Çuc martinican çalzeco emançiñoiscan 15 sapata / pareren Alderat berogoy eta bortz nasos çaldu / omentu, eta haren ganic ereçibitu beçain Laster / Lapeirery emanioscan = harismendy ganic ereçi /15 bitututçun Çolac Gana Dargainganic Çiren seiña / Eman baitioscat 140tt Çhabat erotaçharecoary / Bertçe 140tt gaiñeiraco hehun eta / hogoi Liberequin guelditçen nais ene famillaireq / uin ) etorquiçuneco Çure zocorriaren esparançan /20 desiratçen nuquen haren Çuri Çerbeit Laguntçen / Eguitia famillairen hasteco deus ezqutan izan / gabe ezda deuzere irabasteco molderic eta othoisten / Çaitut egorçias Lehenbicico Comoitian 100 esqutuco / Letrade çhange bat irabas deçadan nic ere bi illaibetetaco /25 oguia ezparança dut orai artian beçala
hemendic / harat ere fagoratuco nauçula =
<49.3v> Egortçen dausquitçut masans handiarequin barille / bat nafar Vrday aspi 2 galtçardy pare belar / piscabat eta biper pisca bat = Toliqunequin / Vrday aspi bat eltçe handy bat zahesqui horen /5 contra maistruarequin 30 Laurdeneco baril bat / agorient eta galtçardy pare bat = martin Larumen / tequin urday aspi bat eta 30 laurdeneco barill / bat agorient = Mr Daguerreri escribatçerat nua / hia plaser dautçun eguin atçeguin ekarçia 40 /10 Laurdeneco barill bat Arno çuc hor pagatçeco / edo nic hemen ezdaquit azetatuco duen azetatçen / badarot emaren dautçu salbamendua duelaric = / ene Letra batequin =
/ horiec dire nic Egor ahal dietçaquedatçun guçiac /15 presentian desiratçen nuquen harren haiñitz / gihiagoren egortçia ezin gihiago egor dieçaçuquet / eta Vste dut Çeronec ere comprenitçenduçula / ene ahala Çenbatetaraiñocoaden Atorrac / hemen dauscat ezin hiriscatus baiñan halere /20 banaqui etçintesquela haurten etcherat etorr / egor çinçasquet baiñan esparança horec gibelaxen / nau = hemen Guelditçen nais Çu helduden Vrtian / iqusteco ezparançan, Çure servitçary humilla ene / bihotz guciaz Çure ezpos fidela = /25 Francha / Barere
/ milla goraintcy harismendic / eta Gure Familla Guçiac Amen
<49.4r> Memorio hau Egortçen dautçut çuri satifaçione / Emateco oray arteraiñoco gure eguitecoac nola duazen / edo nola guelditçendiren gana dargain Çor guelditçenda / Gatian eman Çausquitçun eta Guerostic egorri Çausquitçun /5 en ) Alderat Çure ordenas 600tt emanic arastatçen da / hartçeco … 113 tt / harismendic Ecari Çausquitçun zoletaric … 031 / saraco Cristuali emandioscat çuc ordenatu beçala ) / 300 tt eta haren marçhandizec balio 334 tt arasta zor … 34 /10 ezdu onic eguin nahi batere haren añaiary eman / Çinioscan hemesorçy Liberaric = Plaçhançhary eman / nioscan çuc haren semiari Fornitu çiñoiscanen / Gaiñeira 555tt Liberaco letradeçhange hura / Contu harturic Çorda … 100 /15 eta bertçe Alde Ganden Vrtian biçitçeco ) idequiac ) 200 / Presenteco hauc dire Çure eta ene obligaçioniac … 478tt
Casanab Chumiary. / Emaniguen 1500 Liberaco Letrade çhange hura eguia / da çure ganic ordena nuen emateco 1400tt baiñan /20 nola nerorec Eguin bainuen 100 Liberaren obligaçionia / Garniçione bat harturic eta dirubatçuec idequiric semper / tarraren hauçiaren seguitçeco hargatic emanioscan 1500tt
/ Digo Leheneco haren marçhandisetaric oraiño baduela / hor Çenbeit zaltçeco = haurten Egortçen dautçu toliquneq /25 uin ) barica bat Çare çenbeit tresnequin eta bertçe bat / Larumentequin. <49.4v> Marçhandiçac Çuri ene Gaiñian seguraturic egorçeco / Eguindut eguin ahala baiñan ezin progoitçhatu naiz / çergatic mr. Laraldec ez baitarot permetitu nahiçatu / digoelaric bere gaiñian nahituela hiriscatu seguratugabe /5 Çure Ezquetara, haguien Jaincoac permetitçendu gu / malur handiago batetaric beiraitceco Jaincoac hala / permeti ditçala =Monsieur Monsieur Pierre Hayete, maitre cordonnié, a presante a Louisbourg.
<49.2r> Ene espos maitia,
Baliatzen naiz presenteko komoitate hunaz zuri satifazione emateko, zenbat konsolazione eta bozkariorekin kausitzen naizen aditziaz zure osasunaren berriak, zeiña satifatu bainaute zureganik errezibitu ditudan bortz letrek. Arrozoiñeikin diot haiñitz konsolazionez bethia kausitzen naizela zure osasuna onaren berrien aditzia, zeren presentian zure presentziaz landan ez bainuen desiratzen bertze ontasunik eta aberastasunik baizen zure osasunaren satifazioniaz. Bada, nik ere satifatzen zaitut guriaz, zeña baitugu haiñitz perfekta Jainkoari esker, eta hala desiratzen nuke ene bihotz guziaz zuria hala balitz. Eta horren konserbazioniaren intentzionetara Jainkoa errekedituko dut, egin ahal dezakedan molde diferent guziez, dizula lehenik osasuna izpirituala, eta gero tenporala.
Bai, diot lehenik izpirituala eta gero tenporala, zergatik hura gabe ez baikare arbola idor fruiturik ekartzen ez duen bat baizen, zeiña arbola fruiturik ekartzen ez duena kondenatua baita pikatzerat eta zurat hartikitzerat. Eta idia justu huntaz seguratzen gaitu
<49.2v> Jesus Kristok bere Ebanjeliguan, konprendiarazten daukularik hitz labur hautaz gu garela arbola hura, eta ez baitugu fruitu onak ekartzen kondenatuak izaren garela ; eta nola fruitu on hekin ekartzeko ez baitugu deusere inportantago, osasuna izpirituala baiño hargatik desiratzen dautzut lehenik eta guzien gaiñetik, osasuna ezin aski preza daiteken hura, zeiña gabe ez baikare deusik, nik baiño hobeki dakizun bezala, gauza guziak harekin baditugula. Ez bedi, beraz, sekulan aparta gureganik guretzat haiñ inportant den perla preziatu hura, bizia galduko badugu ere haren sustengutan. Eta xede horiek gure bihotzetan ungi finkatuak baitugu, seguratuak izan bihar dugu tenporalian ere, nola ez dakigula abantzatuaz garen garela, eta ezparantza dut egia inportant horiek zure bihotzian hobeki inprimatuak eta segituak direla enian nik baiño.
Guzia suprenitua naiz zuk ez markhatzia deus etxerat etortzeko konturik, non haiñitz aflijitzen bainau gauza horrek ; eta othoizten zaitut egidazun harenbertze atsegin haurten etxerat etortzia Erregeren untzi batian, munduan posible bada. Zure letretan markhatzen dauzkidatzun letra de change eta bakaillau guziak errezibitu tut, eta othoizten zaitut komoitate guzietan egortziaz, posible bada, kintal bana, ezen hemen ere gauza guziak garastia dire.
<49.3r> Ez dut, bada, ene ustez zu hemen ziñenian baiño prodigalitate gihiago egiten, baiñan den gutienetik ere famillak asko bihar du, zuk ungi dakizun bezala. Baiñan hartzazu kuraie : haurre galant batzuen hazten hari zare, eta ikusten bazintu segur naiz kontent zintezkela. Joanis galant ungi erakurtzen eta meza laguntzen ikasirik, eskribatzen hari da, zeiña letra hau hari sinarazten diot, eta nausia haiñitz kontent du. Oier guzia zure patroiña hemen da, orobat alaba xumia.
Piarres milafrankarraganik errezibitu tut 80 libera, zuk Martinikan saltzeko eman ziñoizkan 15 zapata pareren alderat. Berrogoi eta bortzna sos saldu omen tu, eta harenganik errezibitu bezain laster Lapeireri eman niozkan. Harismendyganik errezibitu tutzun zolak Gana Dargainganik ziren, zeiña eman baitiozkat 140 libera. Xabat Errotaxarrekoari bertze 140 libera. Gaiñeirako ehun eta hogoi liberekin gelditzen naiz, ene famillarekin etorkizuneko zure sokorriaren esparantzan. Desiratzen nuken harren zuri zerbeit laguntzen egitia, famillaren hazteko deus eskutan izan gabe ez da deusere irabazteko molderik. Eta othoizten zaitut egortziaz lehenbiziko komoitatian 100 ezkutuko letra de change bat, irabaz dezadan nik ere bi illabetetako ogia. Ezparantza dut, orai artian bezala, hemendik harat ere fagoratuko nauzula.
<49.3v> Egortzen dauzkitzut Masans handiarekin barril bat nafar, urdaiazpi, 2 galtzardi pare, belar piska bat eta biper piska bat. Toliqunekin urdaiazpi bat, eltze handi bat saheski horren kontra. Maistruarekin 30 laurdeneko barril bat agorient eta galtzardi pare bat. Martin Larumentekin urdaiazpi bat eta 30 laurdeneko barril bat agorient. Mr Daguerreri eskribatzerat nua, ia plazer dautzun egin atsegin ekhartzia 40 laurdeneko barril bat arno, zuk hor pagatzeko edo nik hemen. Ez dakit azetatuko duen ; azetatzen badarot emaren dautzu salbamendua duelarik ene letra batekin.
Horiek dire nik egor ahal dietzakedatzun guziak presentian. Desiratzen nuken harren haiñitz gihiagoren egortzia, ezin gihiago egor diezazuket, eta uste dut zeronek ere konprenitzen duzula ene ahala zenbatetaraiñokoa den. Atorrak hemen dauzkat, ezin hirriskatuz. Baiñan halere, banaki etzintezkela haurten etxerat etor, egor zintzazket, baiñan esparantza horrek gibelatzen nau. Hemen gelditzen naiz, zu heldu den urtian ikusteko esparantzan, zure zerbitzari humilla. Ene bihotz guziaz, zure espos fidela. Francha Barrere.
Milla goraintzi Harismendik eta gure familla guziak. Amen.
<49.4r> Memorio hau egortzen dautzut zuri satifazione emateko, orai arteraiñoko gure egitekoak nola duazen edo nola gelditzen diren. Gana Dargain zor gelditzen da, gatian eman zauzkitzun eta geroztik egorri zauzkitzunen alderat. Zure ordenaz 600 libera emanik arrastatzen da. Hartzeko : 113 libera. Harismendik ekarri zauzkitzun zoletarik : 031. Sarako Cristuali eman diozkat, zuk ordenatu bezala, 300 libera, eta haren marxandizek balio 334 libera. Arrasta zor : 34. Ez du onik egin nahi batere. Haren añaiari eman ziniozkan hemezortzi liberarik Plachanchari eman niozkan, zuk haren semiari fornitu ziñoizkanen gaiñeira. 555liberako letra de change hura kontu harturik, zor da : 100. Eta bertze alde, gan den urtian bizitzeko idekiak : 200. Presenteko hauk dire zure eta ene obligazioniak : 478 libera.
Casanab Xumiari eman niguen 1.500 liberako letra de change hura. Egia da zureganik ordena nuen emateko 1.400 libera, baiñan nola nerorrek egin bainuen 100 liberaren obligazionia, garnizione bat harturik eta diru batzuek idekirik senpertarraren hauziaren segitzeko, hargatik eman niozkan 1.500 libera.
Digo leheneko haren marxandizetarik oraiño baduela hor zenbeit saltzeko. Haurten egortzen dautzu Toliqunekin barrika bat zare zenbeit tresnekin, eta bertze bat Larumentekin. <49.4v> Marxandizak zuri ene gaiñian seguraturik egortzeko egin dut eginahala, baiñan ezin progoitxatu naiz, zergatik Mr Larraldek ez baitarot permetitu nahi izatu, digoelarik bere gaiñian nahi tuela hirriskatu, seguratu gabe, zure eskuetara. Hagien Jainkoak permetitzen du, gu malur handiago batetarik beiratzeko ; Jainkoak hala permeti ditzala.A bertsioa
<44.1r> 48
A Monsieur / Dominique goute / apresant a Lussiburc / a Lissiburc
<44.2r> Bidartten Egina martçoaren 26 1757
/ Ene anaia maitea hartçen dut libertad çuri bilerroren / Escribatcequo Eta famlilaquo berrien curi aditçerat / Ematequo ossasuna dugu jainquoari Esquer ceinetan /5 Desiratcen baiquinduque curea halla ballis / hirur letra jçatu ditugu Eta nic Egorridut lehen / bat amac biia eta connatac bat Eta orai hirrur bat / banna bat marsanç handiarequin Eta bertçe bat / larrametequin Eta bertçebat tulliqunnequin /10 asquenequo letran Escribaturic helduçarela Etcherat / Vda hastean possiblebada hargatic Cerbeit Egorriqoqo gindubenaç / Ecin irisquatugare Egortçerat chasquanarenequo jaunna / Eta hartubac dire garnesein Eta deussic ballin baduçu / Eseiia çaite letra chaniaç ahallic hobequiena Eguinniç /15 bei untcitan Egortcerat Eta niholere possiblebada Cato / Etcherat gure jcusterat anac Eta cunnatac milla / gorrantci Eta connatac othoi catoçela Etcherat
<44.2v> Etçhortçerat possiblebada niholere hemenere badela jnobres f…go (†) / nahidubenac chortçurat Eta nahidubenac martchantean … 60 tt / jlabetean Eta chortçurat hilabetenentça … 150 tt / nahidutena Eguiten dute cato ahal badguiçu Etcherat cureama /5 maitea lehennic Eta gerogu hurren çuc aditcerat Emandaroquigutçun / berriac aditu Eta ondoban cu horquo miserietaric Etoria jcusinahis / Etcherat cato Etcherat bi seme jcatutugu lehen biçquoa hil chen sortuta / cortçigarren Egunean Eta bertçea haur gallant bat dugu Elqaarri Eguinen / diogu beguitarte cato Etcherat /10 presseintian Eçdut curi ceraditçera Eman guelditçeinais cure cerbitçari / fidel bihosones cure arebamaitea / Eta bertçe fammilla gucia orobat. / piarre hiribarren graçian goute maria bastres
/ othoi cato EtçheratB bertsioa
<44.1r> 48
A Monsieur Dominique Goute, a presant a Lussiburc. A Lissiburc.
<44.2r> Bidarten egina, martzoaren 26, 1757.
Ene anaia maitea, hartzen dut libertad zuri bi lerroren eskribatzeko eta famillako berrien zuri aditzerat emateko. Osasuna dugu Jainkoari esker, zeinetan desiratzen baikinduke zurea hala balitz. Hirur letra izatu ditugu, eta nik egorri dut lehen bat, amak bija eta koñatak bat, eta orai hirur, bana bat Marsanç handiarekin, eta bertze bat Larrametekin, eta bertze bat Tulliqunekin. Azkeneko letran eskribaturik heldu zarela etxerat, uda hastean posible bada, hargatik zerbeit egorriko gindubenaz ezin irriskatu gare egortzerat. Xaskanareneko jauna eta hartubak dire Garnesein. Eta deusik balin baduzu, eseija zaite letra xaniak ahalik hobekiena egiñik bi untzitan egortzerat, eta niholere posible bada zato etxerat gure ikusterat. Amak eta kuñatak milla gorantzi, eta koñatak othoi zatozela etxerat,
<44.2v> ethortzerat posible bada niholere, hemen ere badela inobres f…go (†), nahi dubenak khortsurat eta nahi dubenak martxantean 60 libera ilabetean, eta khortsurat hilabetentzat 150 libera ; nahi dutena egiten dute. Zato ahal badagizu etxerat. Zure ama maitea lehenik eta gero gu hurren, zuk aditzerat eman darokigutzun berriak aditu eta, ondoban zu horko miserietarik etorria ikusi nahiz etxerat ; zato etxerat. Bi seme izatu tugu ; lehenbizkoa hil tzen sortu ta zortzigarren egunean, eta bertzea haur galant bat dugu. Elkarri eginen diogu begitarte. Zato etxerat. Presentian ez dut zuri zer aditzera eman ; gelditzen naiz zure zerbitzari fidel. Bihotz onez, zure arreba maitea, eta bertze familla guzia orobat : Piarre Hiribarren, Graçian Goute, Maria Bastres.
Othoi zato etxerat.A bertsioa
<22.1r> 172
presenteco leta hau / errendatuco caijo joannes / detçheto sara olhaco / errotaco semmeari / a jnnaniz jnnaniz
<22.2r> Escribatua marchoaren 14 saran 1757
/ Enne semme maitea harçendut libertate / Curi bilerroren marcaçeco osassunadut jain / coari Escer nere fammilla guziarecin Ceineta[n] /5 dessiraçen bainuque Curea halla baliz denbora / berean gorainçi Cure arrebec eta Coinnatac eta / amaçhic eta jcebec eta Cussinec eta ahaide adi[s] / cide guçiec dolloratuac gara hagiz jçatudu / gun berritristeaz haren gauçac ahalic un /10 gui alchaturic hunat pasaçerat Eguiçu lehen / biçico Comoitatean Ceren nihor gabe Causicen baica / ra Catalin eta bibioc gara eta maria eta arran / goiçen guelditudire hunat passaçerat Eguiçu Ceren / helduden neguco Ezbaçaiçaigu ethorcen uz aha /15 l baitecaquegu errota
<22.2v> letrahau hirur garrena Egorçen dugu xxx / jgorcen darosquiçug beti bianda Eçheberricoarrequin / Luqainca pusca baçuec Ez dugu passajaric jcan / deussen Egorçeco eta mari maite argainenecoc /5 gorainçi finnean gueldicennaiz eta Cure ama / fidela Cure Cerbiçari joanna xx debidartB bertsioa
<22.1r> 172
Presenteko letra hau errendatuko zaijo Joannes d’Etcheto, Sara, Olhako errotako semeari, a Innaniz. Innaniz.
<22.2r> Eskribatua martxoaren 14, Saran, 1757.
Ene seme maitea, hartzen dut libertate zuri bi lerroren markatzeko. Osasuna dut Jainkoari esker nere familla guziarekin, zeinetan desiratzen bainuke zurea hala balitz denbora berean. Goraintzi zure arrebek eta koinatak eta amatxik eta izebek eta kusinek eta ahaide-adiskide guziek. Doloratuak gara hagiz izatu dugun berri tristeaz. Harren, gauzak ahalik ungi altxaturik, hunat pasatzerat egizu lehenbiziko komoitatean, zeren nihor gabe kausitzen baikara. Katalin eta bi-biok gara, eta Maria eta Arrangoitzen gelditu dire. Hunat pasatzerat egizu, zeren heldu den neguko ez bazaitzaigu ethortzen utz ahal baitezakegu errota.
<22.2v> Letra hau hirurgarrena egortzen dugu. Igortzen darozkizugu beti bianda Echeberrikoarekin, lukhainka puska batzuek. Ez dugu pasaiarik izan deusen egortzeko. Eta Mari Maite Argainenekok goraintzi. Finean, gelditzen naiz eta zure ama fidela. Zure zerbitzari, Joanna de Bidart.<15.1r> 61
Monsieur / Monsieur / Jean qastillou / Metre de Grabe / pour monsieur Laborde / a Louis bourg
<15.2r> Getharian egina marchoaren 3 1757
/ Ene / aita maitia hartcendut libertade Curi bi leroren / Esqribatceqo Eta denbora berian Curi Ene osasunaren /5 beria aditcerat Emateqo Cinetan ona baita Etadesiratcen / bainuque Curia hala jcaitia cure qonpania guciareqin batian / sallutatcen caitut Ene bihotc gucias eta halaber / sallutacen caituste aispa nanaq Ceinetan miariscenbaita / nesqato Eta domincheq eta qailantaq eta goanahauraq /10 Eta dominiqaq mila gorainci Eta areba chabadineq / Eta hiribarongo ania arebeq eta baroineneqo familaq / mila gorainci hachareneqo familaq mila gorainci / goanatipitoa chabadineneqoaq Eta bere alabaq mila / gorainci Eta othoi gomendatcen darotcula haren /15 semia joanis cure prudencias Esenpluonbatenematias / bere burasoaren aldera miseria gucien erdian horeq / sofritcen ditubeneq Ematen dautedatela Enepenagucia / mila gorainciamaq Eta arebaq Eta gaineraqo cure / hauco ahaide adisqide gucieq mila gorainci /20 Ene aita maitia bihotces Curi Erateqo hemengo dolore / Eta miseria gucieqbaino gehiago afligitcenaute / Cuhor gerlatriste huneqin jcanaq EtaCu jqusinahiaq / Cureberiaq Escinjaqines hiltcerat goasguciaq
<15.2v> Ene aita maitia Egicu bethi quraie Ceruqo aitaq bethi / jcaren du gure artha Eta Cure doloreguciaq ofregi / diotcotcu jnqoari ahaliq hobeqiena Cure horqo / dolorieq Ematen dute Ene bihotcian penariqhandiena /5 agerida ginqoaq horla placer dubela qonplibedi / bada bethi jaunaren borondatia goanden urthian / Egori darosquitcut corciletra Eta Estaqit jcatu / othe ducun batere hiriartenas landan gastiatu / narotcun supreni escintescen nola mahitcheneqo /10 semia Esposatuden butuneneqo alabarequin dioelariq / Escarotcula Eman hitciq Eta trufatu cindubela / Eta senqriqeneqo ſ premuba Ere esposatuda / danielen arebareqin hauq marqatcen darosqitcut / Es nahis curi hutsiq Eta damuriq Egin batere /15 horietas Esdolora batere Ceren jnqoaq premetitcen / baiqitu horiec gucia qomeni estiren gaucetan / Estut presentian deus berceriq Curi cer gastia / baiciq Ere naisela gelditcen Cure Cerbitcari / Cure ume naisen becalaqo miserablia orai Eta /20 bethi bihos Eta borondate ones Eta Escin pagatubes / bethia joanna de qastillou<15.1r> 61
Monsieur Monsieur Jean Qastillou, metre de grabe pour Monsieur Laborde. A Louisbourg.
<15.2r> Getharian egina, martxoaren 3, 1757.
Ene aita maitia, hartzen dut libertade zuri bi lerroren eskribatzeko eta denbora berian zuri ene osasunaren berria aditzerat emateko, zinetan ona baita, eta desiratzen bainuke zuria hala izaitia, zure konpania guziarekin batian. Salutatzen zaitut ene bihotz guziaz, eta halaber salutatzen zaituzte aizpa Nanak, zeinetan Miarritzen baita neskato. Eta Dominxek eta Kailantak eta Goana Haurrak eta Dominikak mila goraintzi. Eta arreba Xabadinek eta Hiribarrongo ania-arrebek eta Baroineneko familak mila goraintzi. Haxarreneko familak mila goraintzi ; Goana Tipitoa Xabadinenekoak eta bere alabak mila goraintzi, eta othoi gomendatzen darotzula haren semia Joanis zure prudentziaz esenplu on baten ematiaz. Bere burasoaren aldera, miseria guzien erdian, horrek sofritzen ditubenek ematen dautedatela ene pena guzia. Mila goraintzi amak eta arrebak, eta gainerako zure auzo, ahaide, adiskide guziek mila goraintzi. Ene aita maitia, bihotzez zuri errateko hemengo dolore eta miseria guziek baino gehiago aflijitzen naute zuhor gerla triste hunekin izanak eta zu ikusi nahiak ; zure berriak ezin jakinez hiltzerat goaz guziak.
<15.2v> Ene aita maitia, egizu bethi kuraie ; zeruko Aitak bethi izaren du gure artha ; eta zure dolore guziak ofreji diotzotzu Jinkoari ahalik hobekiena. Zure horko doloriek ematen dute ene bihotzian penarik handiena. Ageri da Jinkoak horla plazer dubela ; konpli bedi, bada, bethi Jaunaren borondatia. Goan den urthian egorri darozkitzut zortzi letra, eta eztakit izatu othe duzun batere. Hiriartenaz landan, gaztiatu narotzun supreni etzintezen nola Mahixeneko semia esposatu den Butuneneko alabarekin, dioelarik eztarotzula eman hitzik, eta trufatu zindubela. Eta Senkrikeneko premuba ere esposatu da Danielen arrebarekin. Hauk markatzen darozkitzut, ez nahiz zuri hutsik eta damurik egin batere. Horietaz ez dolora batere, zeren Jinkoak premetitzen baikitu horiek guziak komeni eztiren gauzetan. Eztut presentian deus bertzerik zuri zer gaztia, baizik ere naizela gelditzen zure zerbitzari. Zure ume naizen bezalako miserablia, orai eta bethi, bihotz eta borondate onez eta ezin pagatubez bethia, Joanna de Qastillou.A bertsioa
<19.1r> 24
Monsieur / Monsieur Joannes D Etcheverry / Marinier demeurant a Louisbourq / pour Mieux dire fils de la maison / de Maiteguenia de Sare a present / a Louisbourq / Louisbourq
<19.2r> Sare le 12m Mars 1757
/ Eneseme Maitea Errecibitudut çure letra abenduaren / hogoi eta borcian Eguina ceinac Marcatu baitarotçu / çure ossassuna ona, guissaberian ossassuna onbatean /5 caussitcen baicare gubere Jaincoaresquer, Errecibitu dugu / çure lettra chanja 919tt liberaco bat ceina placer han / dia hartu baitut arribatu denean hainberce arriscuren / ondoan, baldin harcen baduçu deliberacioneriq etcherat / Ethorceco francian barna harçaçu mando gaztebat /10 lau urtetaco çure eta çure bagaijen echarceco eta ustedut / despendioac atheraco tutçun, amac milla goraincy eta / cure haurridec eta çure ahaidec eta adisquidec eta / hauço guciec, finean guelditcen naiz çure aita eguiazcua / eta fidella bicinaiceino
/15 Joannes d’EtcheverryB bertsioa
<19.1r> 24
Monsieur Monsieur Joannes d’Etcheverry, marinier demeurant a Louisbourq, pour mieux dire fils de la maison de Maiteguenia de Sare, a present a Louisbourq. Louisbourq.
<19.2r> Sare, le 12ème mars 1757.
Ene seme maitea, errezibitu dut zure letra abenduaren hogoi eta bortzian egina, zeinak markatu baitarotzu zure osasuna ona. Gisa berian, osasuna on batean kausitzen baikare gu bere Jainkoar’esker. Errezibitu dugu zure letra xanja, 919 liberako bat zeina plazer handia hartu baitut arribatu denean, hainbertze arriskuren ondoan. Baldin hartzen baduzu deliberazionerik etxerat ethortzeko, Frantzian barna hartzazu mando gazte bat lau urtetako, zure eta zure bagajien ekhartzeko, eta uste dut despendioak atherako tutzun. Amak milla goraintzi, eta zure haurridek eta zure ahaidek eta adiskidek eta hauzo guziek. Finean, gelditzen naiz zure aita egiazkua eta fidela bizi naizeino.
Joannes d’Etcheverry.A bertsioa
<48.1r> 87
Lapresente Lettre / soit Rendue A / Monsieur Betry / Larralde qui lest / apresent Jganis a terneube / Á Jnanis
<48.2r> Fait ahetx le 1 avril 1757
/ Enez semaiz maitea harcendout livertatez / souri by Leroren Jscribatceco Eta denbora berean / henbego berrien gastiatcequo ossasounadougou /5 Jaincoary Esquer desiratcen guidouque sourez / hala balis goureaz besala / ounguida arebca domins senara corsoubandou / Eguintoutez hirour presa serbaiten Esparança / Doutez anaya biác Espaniandirez. /10 ossasounarequin direz areba mariatoac / mila goraincy gousien partes ossasounadougou / amac milla goraincy sou Jqusy nahis / sangrignean dagoela / ahaidez Eta adisquidez gousiez goraincy /15 aguereco semeary mila goraincy berez familac / amac Eta ahaidez gousiec. / aguereco bianayac corsouban direz / Corsouçalec serbait Eguiten doutez
/ sourez servitçari guelditcen nais /20 Enez semay maitéa sou Jcusiateragnoco / chagrignian Joannez LarraldeLa presente lettre soit rendue a Monsieur Betry Larralde, qui lest a present Iganis, a Terneube. Á Inanis.
<48.2r> Fait a Ahetz, le 1 avril 1757.
Ene seme maitea, hartzen dut libertate zuri bi lerroren iskribatzeko, eta denbora berean hebengo berrien gaztiatzeko. Osasuna dugu Jainkoari esker ; desiratzen ginduke zure hala balitz, gurea bezala. Ungi da, arrebak Domins senarra korsuban du. Egin tute hirur presa, zerbaiten esparantza dute. Anaia biak Espanian dire, osasunarekin dire. Arreba Mariatoak mila goraintzi, guzien partez osasuna dugu. Amak milla goraintzi, zu ikusi nahiz sangriñean dagoela. Ahaide eta adiskide guziek goraintzi. Agerreko semeari mila goraintzi bere familak, amak eta ahaide guziek. Agerreko bi anaiak korsuban dire ; korsuzalek zerbait egiten dute.
Zure zerbitzari gelditzen naiz, ene seme maitea, zu ikusi arterañoko xagriñian. Joannez Larralde.A bertsioa
<31.1r> [160.11]
Lapresent Letre soit / Rendue apierre Latiga / de Louis bourc / a Louis Bourc
<31.2r> Bydarten eguina Mars 17 1757
/ Ene esposmaitea estu faltatu nahiican / Lehen bicico ocasionehuntan Curi ene eta / ene famillaren beriac gastiatu gabe /5 ama jaincoac ereman daut eta aita hartan / Candelas Ceinatuba dut bertce familla / gucia Vngui gare presentean desiratcennuque / halabacine Cuc egori letra gainda eta belanais (†)/ eta bi letra erecebitutut behar orduban /10 eguin dautcut anitz Letra eta Cuc esbatere / erecebitu esta ene falta hanitz penadut / Cuc prometatu Mecac emandut eta orai / hanitz pena dut deusic ecin egoria nihorc / esdaut hartunahi berdin galdubac direla /15 berac dohacila salba edo Damna eguitentut / Biltra bentan bat espada bertcea aguiian
<31.2v> aribatucodela gelditcennais Cure espos / fidel maite Katalin Duat nic oyerec / eta aitac eta Cusinac Milla ama / cahara Cure jcaba jaincoac hautatudu /5 piarres estut hemen ematen deus / gehetasunic batere Berdin Letrahauc / aribatcen badire guconec eraredautcute / jaincoac Dicula fin ona Cure ahaide / eta hauco eta adisquide guciec Milla /10 gorainci oyer DyratcabaB bertsioa
<31.1r> [160.11]
La present letre soit rendue a Pierre Latiga, de Louisbourc. A Louisbourc.
<31.2r> Bidarten egina, mars 17, 1757.
Ene espos maitea, eztut faltatu nahi izan lehenbiziko okasione huntan zuri ene eta ene famillaren berriak gaztiatu gabe. Ama Jainkoak ereman daut, eta aita hartan kandelaz zeinatuba dut. Bertze familla guzia ungi gare presentean ; desiratzen nuke hala bazine. Zuk egorri letra gain da, eta belanais (†). Eta bi letra errezebitu tut behar orduban. Egin dautzut anitz letra eta zuk ez batere errezebitu. Ezta ene falta, hanitz pena dut. Zuk prometatu mezak eman dut, eta orai hanitz pena dut deusik ezin egorria. Nihork ez daut hartu nahi, berdin galdubak direla ; berak dohazila salba edo damna. Egiten tut bi letra, bentan bat ezpada bertzea agijan
<31.2v> arribatuko dela. Gelditzen naiz zure espos fidel maite, Katalin Duat. Nik, Oierek, eta aitak eta kusinak milla goraintzi. Ama zaharra, zure izaba, Jainkoak hautatu du. Piarres, eztut hemen ematen deus xehetasunik batere, berdin letra hauk arribatzen badire gizonek errare dautzute. Jainkoak dizula fin ona. Zure ahaide eta hauzo eta adiskide guziek milla goraintzi. Oier Dyratçabal.A bertsioa
<39.2v> 112
La presente soit rendue / a pierre echegoyen demeurant / a louis bourc.
/ A Louisbourc.
<39.1r> Ene hilloba maitea
/ uste nuben aditu dembora gucietan Çutaz / guicon beharden becalaco bat hicaren ciñela. / bizquitartean contrarioa aditçen dut ; ainitc /5 gare doloratuac ; Çutazco gaucen aditçiaz / ez dut dudatçen Compania gaistoen effetu batçuec / direla horiec Çorigaitçez hiçan Çarela herri / hortan bainan Cer eguin prentian ? errepa / ratçerat enxaiatu behar da iraganaren /10 oraino gastea Çare hortaracotc en haur / maitea, moyenic hoberena Çait alde hunta / rat passatçea ; ethortcen baçare borondate / on batez betea ; enxaiatuco gare Gaucen / erremediatçerat ; eta guc hiçaren dugu /15 çure alderaco bihotç eçagutu daucuçuna / ez deçaçula beraz falta ethortcetic çure
<39.1v> anaiarequin bertçe alde salvamenduaz / çinçinez pensatu beharda. ez dut uste hor / hambat ongui eguin ahal deitequen ; M / iriberri amaren dioscatçu ene erespetuac. /5 eta hiçatu nituela hirur ogoi libera mar / çans çenarenac ; bainan aditu nuela / oraino gueiago ere baçela ; othoisten dudala / deusic baldin badu egortçeaz çerbait funx / oneco guiconequin ; lehen bai lehen. erranden /10 marçans çenaren humeren alchatceco. egui / tçu gauca Guciac funx onez ; horren desira / eta esparantçarequin guelditçen naiz. / considerationerequin / ene hilloba maitea. /15 çure cervitçari humilla / eta obedienta. / Haraneder apeça
/ A Urrugne / le 23 mars 1757 /20 çure amarochi handisqui hicustea desiratçen / caituenac eta gure haurra mariac eguiten daus <39.2r> quitçute bere conplimenduacB bertsioa
<39.2v> 112
La presente soit rendue a Pierre Echegoyen, demeurant a Louisbourc.
A Louisbourc.
<39.1r> Ene hilloba maitea,
Uste nuben aditu denbora guzietan zutaz gizon behar den bezalako bat hizaren ziñela. Bizkitartean kontrarioa aditzen dut ; ainitz gare doloratuak zutazko gauzen aditziaz. Ez dut dudatzen konpania gaiztoen efetu batzuek direla horiek ; zorigaitzez hizan zarela herri hortan. Bainan zer egin presentian ? Erreparatzerat entsaiatu behar da iraganaren, oraino gaztea zare. Hortarakotz, ene haur maitea, moienik hoberena zait alde huntarat pasatzea. Ethortzen bazare borondate on batez betea, entsaiatuko gare gauzen erremediatzerat, eta guk hizaren dugu zure alderako bihotz ezagutu daukuzuna. Ez dezazula, beraz, falta ethortzetik zure
<39.1v> anaiarekin. Bertze alde, salbamenduaz zin-zinez pentsatu behar da : ez dut uste hor hanbat ongi egin ahal deiteken. M. Iriberriri emaren diozkatzu ene errespetuak, eta hizatu nituela hirurogoi libera Marçans zenarenak, bainan aditu nuela oraino geiago ere bazela ; othoizten dudala, deusik baldin badu, egortzeaz zerbait funts oneko gizonekin, lehenbailehen, erran den Marçans zenaren humeren altxatzeko. Egitzu gauza guziak funts onez. Horren desira eta esparantzarekin gelditzen naiz, konsiderazionerekin, ene hilloba maitea, zure zerbitzari humilla eta obedienta,
Haraneder apeza.
A Urrugne, le 23 mars 1757. Zure amarotxi handizki hikustea desiratzen zaituenak eta gure Haurra Mariak egiten dauzkitzute <39.2r> bere konplimenduak.A bertsioa
<20.1r> 27
A Mademoyselle / Mademoyselle Marie harboure duhalde / demeurent ches Monsieur de Laborde / Trezorier Du roy / Louizbourq
<20.2r> Donibanen eguina marxoanen 13
/ Ene haur maitea estinat faltatu nahi hiri / ene berijac marcatu gabe cenac eraten baitun / estunala aspaldijon gure beriric jcatu hanbat /5 gastoago gurexat nic eguin dausquinat beti / unsi gusietan letrac eta hic es jsatu estun / beras ene faltaric egori dinat bat lanxecanetuin / bersea hire cusina defuntubarequin cenac etori / baixen miselequin bajonarat gasoa eta egori /10 naunan harequin berajnquin mantalina angelet / acoa ungi fina bere eribana eta siricubarequin / cenac hire matantac churunecoac cuxan sartu / omen baixuben eta berce bi letra patineneco / siburuco premubarequin cenac egun angeletaran /15 baita gasoa Ene haur maitea badin hilhunen / hogoy eta sejean exetit partitu hinxela egundano / hirur urte egundano estinat jsatu oren laurden / baten erepausuric basaquinat gusijac ene / faltat direla cenac ene becatubac handijac /20 baitire banan esparanxa dinat jeancoac / misericordia jsanen dubela nitas cergatit / ene uste gusijan ungi harcen tinat eta / adixen tugunaren arabera estela posible / salbaxea hemen non estugun becatuba /25 purgaxen beras esparanxan nijagon / jencoac estausquidala bi pena emanen / ene haur maitea dominica comentuban / esquibas cuxaturic exerat etori sijaetanen / ganxen hirur jlabeteren buruco marascas /30 eta ni gaixarequin eta gabearequin anaja / bisentec jcusiric ene sangrin handija / hamabors libera eman sitinan bere / bartetit saflenxat eta orano hanix / behar aita laurenxec aituric ene
<20.2v> dolore handijac exerat etori sixaitanen / bera bere pesunan gaisoa esqueletaric / hela ganincenenean hura nonxare ene / afijutu gasoa harxasu curaje jsanen dut /5 nic çure habraren sendaxecoa beharden / gusija emansinan asquenean paruca eta / sapela eta galderdi pare berijac eta begui / suri baitacoec neroni ganic sapata pareberijac / eta bi atora olal pesatit hec pagaxe cotan /10 aita laurenxec gastijaxen daun gorainxi / eta jeancoari gomendaxen habela eta / letra bat eguin diosanala falta gabe / anaja bisentet ere bai gorainxi mila mila / eta otoisten haute nitas oroit hadiela /15 jencoac benedicatuco habela ene haur maitea / ene haur maitea badaqun ganis exerat / nola etoricen sarpan borsoseqin eta esquijes / esquebias betea bisajarano presune exiru nan (†) / besala exaquinat bisiric nola egotu /20 ninxen hura jcusi nubenean gasoa / eta neronj jop besala asdipat gabe / egundano besala aita laurenxec / aituric hurere sendarasi sinan beharden / gusija emanic cenac bijac gosta baitire /25 larogoy libera pasaturic eta nirijere / socolotat eta masapanac eta biscoxac / gaisoac egorcen sijauquidan denboratit denborara / seculan estinan pagatuco haren borondatea / bisi naisseno banan sendubec asco hortaco eguit- /30 en diten diten salbaxeco eta hura halacoa dun / ene haur maitea ganisona ganxunan / corxura eta angelesec harturic exatu sistenen / espanijarat lisibona eratendioten portu / batera senac gasoa etori baixen ones /35 berehun lecoatan bere lagunequin / pilala trjste batean exunan hura jcustea
<20.3r> baisic berxe miraculuric bulus gorija huren / egundano besala candeguiletaco jaunarequin / eguin sunan gasoa eraten sautalaric jea / hemen cer eguinen ene sangrinaxen miserija /5 huntan eta beti sor egujten ene haur maitea / conxarat ateratu bela eguiteco eta adi ene / haur maitea costara santabarraco aroca ganera / gusijec exitu gerostit jeancoac espacatu / etea bergina ama maiteac aiseago condaxen /10 daunat pasatududan bano ene trublea / ene haur maitea orai beris gan sijaitan / bajonatit badin partitu dela hogoy eta / sorsiegun estinat deusere beriric hemenxe / nijagon jeancoaren esparanxan harc plaser /15 duben gusiaren erebixeco ene haur maitea / dominjca abijatu sijaitan harcere gan behar / dubela corsura aita grafleti eraten sijon / duacola maseterearj minxaxera hardesala / corxura minxatu dubenean bajex gogotit /20 ere beras harequin sioan gasoa orai laster / ene ama maitea gurexat estuxu asqui arebac / egorxen tuben diru gusijac eta cerori miserija / hortan asajatu behar dut nic ere çure lagunxera / ene haur maitea jsatu tinat behin hirur /25 hogoy libera eta berxe behin larogoy libera / estauquinat gastijaxen ene sangrin gusijac / cergatit hi urrun baitaut eta badinat hire / behara jeancoac usten nabeno ene haur / maitea begui suri baitaco marilantat /30 perxecutatuba nijalabin jcaten dudala / diruba franco hire ganic eta paga desadala / edo hi gastija haren pagaxeco hic egorxeas / badacinala dirubac eman sauquinala gurexat / fantesijan sastuba dun letra eguin dautela /35 eta hic es erepustaric eguin nic pacaxen / tinat gusijac jencoac nahi baitu horla
<20.3v> estebenic gorainxi mila eta egorxen dau / bileta bat letra hunen barnean lahitunen / semijarenxat eran dionasala pagamendu / hori eguin disosala sor justuba duben besala /5 ene haur maitea ganisec eta ganabrac / jcatu diten disputa ganabrac aitu dubela / esconxen haisela toqui gusijetan eta / ganisec esex eta nic eman dinat bacea / jeaincoas landan ni ama naisela eta /10 nic jeacin behar dudala lehenic eta / orduban jacinen dutela jea hala den / es ala bai jeancoac eracuxico daun cer eguin / eta bergina maiteac aguijan ene otojxa / aditucodin ene har maitea hiri cer jspira /15 gorainxi osaba sastiluri mila damu dudala / haren afesioneas gusijac jeancoac uquitu / nahi gaitubela haren familac osasuna / dubela ene haur maiteac gorainxi granganec / eta ganisec eran sijautanen hire gorainxijac /20 emateco falta gabe dominjnicac ere gorainxi / mila mila eta jeancoari gomenda disinala / ganabrac ere mila mila gorainxi eta / ganeraco ahaideta adisquide gusijec / ene haur maite maitea geldixen naun /25 hire ama mait maitea tombarano / mari darburu / ene haur maitea enaquinan nola eman / mila saspi ehunacB bertsioa
<20.1r> 27
A Mademoyselle Mademoyselle Marie Harboure, demeurent ches Monsieur de Laborde, trezorier du Roy. Louizbourq.
<20.2r> Donibanen egina, martxoanen 13.
Ene haur maitea, eztinat faltatu nahi hiri ene berrijak markatu gabe, zenak erraten baitun eztunala aspaldijon gure berririk izatu ; hanbat gastoago guretzat. Nik egin dauzkinat beti untzi guzietan letrak, eta hik ez izatu. Eztun, beraz, ene faltarik. Egorri dinat bat Lantzekaneturekin,bertzea hire kusina defuntubarekin, zenak etorri baitzen Miselekin Baionarat, gasoa, eta egorri naunan harekin berainkin mantalina Angeletakoa ungi fina, bere erribana eta zirikubarekin, zenak hire matantak Xurunekoak kutxan sartu omen baitzuben ; eta bertze bi letra Patineneko Ziburuko premubarekin, zenak egun Angeletarran baita, gasoa. Ene haur maitea, badin hil hunen hogoi eta seiean etxetit partitu hintzela egundano hirur urte. Egundano eztinat izatu oren laurden baten errepausurik. Bazakinat guzijak ene faltat direla, zenak ene bekatubak handijak baitire, banan esparantza dinat Jenkoak miserikordia izanen dubela nitaz, zergatit ene uste guzijan ungi hartzen tinat, eta aditzen tugunaren arabera eztela posible salbatzea hemen, non eztugun bekatuba purgatzen. Beraz, esparantzan nijagon Jenkoak eztauzkidala bi pena emanen. Ene haur maitea, Dominika komentuban ezkibaz kutsaturik etxerat etorri zijaetanen. Gan tzen hirur ilabeteren buruko marraskaz, eta ni gaitzarekin eta gabearekin. Anaia Bisentek ikusirik ene sangrin handija hamabortz libera eman zitinan bere bartetit saflentzat, eta orano hanitz behar. Aita Laurentzek aiturik ene
<20.2v> dolore handijak etxerat etorri zitzaitanen bera bere pesunan, gaisoa eskeletarik, eta gan nintzenean, hura : “Non tzare, ene afijitu gasoa ? Hartzazu kuraie, izanen dut nik zure habraren sendatzekoa behar den guzija”. Eman zinan azkenean parruka eta sapela eta galderdi pare berrijak ; eta Begizuribaitakoek neroni ganik zapata pare berrijak eta bi atorra, oihal pezatit hek pagatzekotan. Aita Laurentzek gaztijatzen daun goraintzi, eta Jenkoari gomendatzen habela, eta letra bat egin diozanala falta gabe. Anaia Bisentet ere bai goraintzi mila-mila, eta otoizten haute nitaz oroit hadiela, Jenkoak benedikatuko habela, ene haur maitea. Ene haur maitea, badakin Ganis etxerat nola etorri zen sarpan bortz sosekin eta ezkebiaz betea bisajarano, presune etzirunan (†) bezala ; etzakinat bizirik nola egotu nintzen hura ikusi nubenean, gasoa ! Eta neroni, Jop bezala, asdipat gabe… Egundano bezala, aita Laurentzek aiturik hur’ere sendarazi zinan behar den guzija emanik, zenak bijak gosta baitire larogoi libera pasaturik. Eta nirijere sokolotat eta mazapanak eta biskotxak gaisoak egortzen zijaukidan denboratit denborara ; sekulan eztinan pagatuko haren borondatea bizi naizeno. Banan sendubek asko hortako egiten diten salbatzeko, eta hura halakoa dun. Ene haur maitea, Ganis ona gan tzunan kortsura, eta angelesek harturik etxatu ziztenen Espanijarat, Lisibona erraten dioten portu batera, zenak gasoa etorri baitzen onez berrehun lekoatan bere lagunekin pilala triste batean. Etzunan hura ikustea
<20.3r> baizik bertze mirakulurik, buluzgorrija hurren ! Egundano bezala, Kandegiletako jaunarekin egin zunan gasoa, erraten zautalarik jea hemen zer eginen ene sangrinatzen miserija huntan, eta beti zor egiten. Ene haur maitea, Kontxarat ateratu bela egiteko eta adi, ene haur maitea, kostara Santabarrako arroka ganera guzijek etsitu geroztit Jenkoak espakatu, eta Berjina ama maiteak aiseago kondatzen daunat pasatu dudan bano ene trublea. Ene haur maitea, orai berriz gan zijaitan Baionatit ; badin partitu dela hogoi eta zortzi egun. Eztinat deusere berririk ; hementxe nijagon, Jenkoaren esparantzan, hark plazer duben guziaren errezibitzeko, ene haur maitea. Dominika abijatu zijaitan hark ere gan behar dubela kortsura. Aita Grafleti erraten zijon duakola masetereari mintzatzera, har dezala kortsura. Mintzatu dubenean baietz gogotit ere, beraz harekin zioan gasoa : “Orai laster, ene ama maitea, guretzat eztutzu aski. Arrebak egortzen tuben diru guzijak eta zerori miserija hortan, asaiatu behar dut nik ere zure laguntzera”. Ene haur maitea, izatu tinat behin hirur hogoi libera, eta bertze behin larogoi libera. Eztauzkinat gaztijatzen ene sangrin guzijak, zergatit hi urrun baitaut eta badinat hire beharra Jenkoak uzten nabeno. Ene haur maitea, Begizuribaitako Marilantat pertsekutatuba nijalabin, izaten dudala diruba franko hireganik, eta paga dezadala edo hi gaztija haren pagatzeko hik egortzeaz, badakinala dirubak eman zaukinala guretzat. Fantesijan sastuba dun letra egin dautela, eta hik ez errepustarik egin nik pakatzen tinat guzijak, Jenkoak nahi baitu horla.
<20.3v> Estebenik goraintzi mila, eta egortzen dau bileta bat letra hunen barnean, Lahitunen semijarentzat, erran dionazala pagamendu hori egin dizozala, zor justuba duben bezala. Ene haur maitea, Ganisek eta Ganabrak izatu diten disputa, Ganabrak aitu dubela ezkontzen haizela toki guzijetan, eta Ganisek ezetz, eta nik eman dinat bakea, Jainkoaz landan ni ama naizela, eta nik jakin behar dudala lehenik, eta orduban jakinen dutela jea hala den. Ez ala bai, Jenkoak erakutsiko daun zer egin, eta Berjina maiteak agijan ene otoitza adituko din, ene haur maitea, hiri zer ispira. Goraintzi osaba Sastiluri, mila damu dudala, haren afezioneaz guzijak Jenkoak ukitu nahi gaitubela ; haren familak osasuna dubela. Ene haur maiteak, goraintzi Granganek eta Ganisek, erran zijautanen hire goraintzijak emateko falta gabe. Dominikak ere goraintzi mila-mila, eta Jenkoari gomenda dizinala. Ganabrak ere mila-mila goraintzi, eta ganerako ahaide eta adiskide guzijek. Ene haur maite-maitea, gelditzen naun hire ama mait-maitea tonbarano. Mari Darburu. Ene haur maitea, enakinan nola eman mila zazpi ehunak.