Bibliothèque numérique Anpersana

Lettre de Mari Darburu à Marie Harboure

Dublin Core

Titre

Lettre de Mari Darburu à Marie Harboure

Autre forme de titre

Mari Darbururen gutuna Marie Harboureri

Créateur

Darburu, Mari

Contributeur

Lamikiz, Xabier (photographie numérique) / Padilla-Moyano, Manuel (transcription de la lettre) / Videgain, Charles (transcription de la lettre)

Éditeur

CNRS IKER (UMR 5478)

Date

13.03.1757

Date de disponibilité

01.10.2016

Date de création

01.07.2016

Type

manuscrit

Format

PDF

Étendue de la ressource, taille, durée

2 fichiers (fac-similé 6 p., 6407 Ko et transcription 4 p., 329 Ko)

Langue

basque

Source

L'original est conservé à Londres dans les archives de l'Amirauté britannique (HCA 30/264/2).

Sujet

philologie
correspondance
dialectologie
labourdin
famille
vie domestique

Description

Une mère du Labourd écrit à sa fille vivant à Louisbourg au Canada. La lettre, convoyée par un bateau parti de Bayonne, fut saisie durant la traversée par la marine anglaise en 1757.

Couverture spatiale

Saint-Jean-de-Luz
Louisbourg

Couverture temporelle

18e siècle

Droits

Droits réservés

Droit d'accès

Nous tenons à exprimer notre sincère gratitude aux Archives nationales de l'Amirauté britannique pour la permission de publier les images numériques.

Licence

Paternité - Pas d'utilisation commerciale - Partage selon les Conditions Initiales [CC] [BY] [NC] [SA]

Texte Item Type Metadata

Texte

A bertsioa

<20.1r> 27

A Mademoyselle / Mademoyselle Marie harboure duhalde / demeurent ches Monsieur de Laborde / Trezorier Du roy / Louizbourq

<20.2r> Donibanen eguina marxoanen 13

/ Ene haur maitea estinat faltatu nahi hiri / ene berijac marcatu gabe cenac eraten baitun / estunala aspaldijon gure beriric jcatu hanbat /5 gastoago gurexat nic eguin dausquinat beti / unsi gusietan letrac eta hic es jsatu estun / beras ene faltaric egori dinat bat lanxecanetuin / bersea hire cusina defuntubarequin cenac etori / baixen miselequin bajonarat gasoa eta egori /10 naunan harequin berajnquin mantalina angelet / acoa ungi fina bere eribana eta siricubarequin / cenac hire matantac churunecoac cuxan sartu / omen baixuben eta berce bi letra patineneco / siburuco premubarequin cenac egun angeletaran /15 baita gasoa Ene haur maitea badin hilhunen / hogoy eta sejean exetit partitu hinxela egundano / hirur urte egundano estinat jsatu oren laurden / baten erepausuric basaquinat gusijac ene / faltat direla cenac ene becatubac handijac /20 baitire banan esparanxa dinat jeancoac / misericordia jsanen dubela nitas cergatit / ene uste gusijan ungi harcen tinat eta / adixen tugunaren arabera estela posible / salbaxea hemen non estugun becatuba /25 purgaxen beras esparanxan nijagon / jencoac estausquidala bi pena emanen / ene haur maitea dominica comentuban / esquibas cuxaturic exerat etori sijaetanen / ganxen hirur jlabeteren buruco marascas /30 eta ni gaixarequin eta gabearequin anaja / bisentec jcusiric ene sangrin handija / hamabors libera eman sitinan bere / bartetit saflenxat eta orano hanix / behar aita laurenxec aituric ene

<20.2v> dolore handijac exerat etori sixaitanen / bera bere pesunan gaisoa esqueletaric / hela ganincenenean hura nonxare ene / afijutu gasoa harxasu curaje jsanen dut /5 nic çure habraren sendaxecoa beharden / gusija emansinan asquenean paruca eta / sapela eta galderdi pare berijac eta begui / suri baitacoec neroni ganic sapata pareberijac / eta bi atora olal pesatit hec pagaxe cotan /10 aita laurenxec gastijaxen daun gorainxi / eta jeancoari gomendaxen habela eta / letra bat eguin diosanala falta gabe / anaja bisentet ere bai gorainxi mila mila / eta otoisten haute nitas oroit hadiela /15 jencoac benedicatuco habela ene haur maitea / ene haur maitea badaqun ganis exerat / nola etoricen sarpan borsoseqin eta esquijes / esquebias betea bisajarano presune exiru nan (†) / besala exaquinat bisiric nola egotu /20 ninxen hura jcusi nubenean gasoa / eta neronj jop besala asdipat gabe / egundano besala aita laurenxec / aituric hurere sendarasi sinan beharden / gusija emanic cenac bijac gosta baitire /25 larogoy libera pasaturic eta nirijere / socolotat eta masapanac eta biscoxac / gaisoac egorcen sijauquidan denboratit denborara / seculan estinan pagatuco haren borondatea / bisi naisseno banan sendubec asco hortaco eguit- /30 en diten diten salbaxeco eta hura halacoa dun / ene haur maitea ganisona ganxunan / corxura eta angelesec harturic exatu sistenen / espanijarat lisibona eratendioten portu / batera senac gasoa etori baixen ones /35 berehun lecoatan bere lagunequin / pilala trjste batean exunan hura jcustea

<20.3r> baisic berxe miraculuric bulus gorija huren / egundano besala candeguiletaco jaunarequin / eguin sunan gasoa eraten sautalaric jea / hemen cer eguinen ene sangrinaxen miserija /5 huntan eta beti sor egujten ene haur maitea / conxarat ateratu bela eguiteco eta adi ene / haur maitea costara santabarraco aroca ganera / gusijec exitu gerostit jeancoac espacatu / etea bergina ama maiteac aiseago condaxen /10 daunat pasatududan bano ene trublea / ene haur maitea orai beris gan sijaitan / bajonatit badin partitu dela hogoy eta / sorsiegun estinat deusere beriric hemenxe / nijagon jeancoaren esparanxan harc plaser /15 duben gusiaren erebixeco ene haur maitea / dominjca abijatu sijaitan harcere gan behar / dubela corsura aita grafleti eraten sijon / duacola maseterearj minxaxera hardesala / corxura minxatu dubenean bajex gogotit /20 ere beras harequin sioan gasoa orai laster / ene ama maitea gurexat estuxu asqui arebac / egorxen tuben diru gusijac eta cerori miserija / hortan asajatu behar dut nic ere çure lagunxera / ene haur maitea jsatu tinat behin hirur /25 hogoy libera eta berxe behin larogoy libera / estauquinat gastijaxen ene sangrin gusijac / cergatit hi urrun baitaut eta badinat hire / behara jeancoac usten nabeno ene haur / maitea begui suri baitaco marilantat /30 perxecutatuba nijalabin jcaten dudala / diruba franco hire ganic eta paga desadala / edo hi gastija haren pagaxeco hic egorxeas / badacinala dirubac eman sauquinala gurexat / fantesijan sastuba dun letra eguin dautela /35 eta hic es erepustaric eguin nic pacaxen / tinat gusijac jencoac nahi baitu horla

<20.3v> estebenic gorainxi mila eta egorxen dau / bileta bat letra hunen barnean lahitunen / semijarenxat eran dionasala pagamendu / hori eguin disosala sor justuba duben besala /5 ene haur maitea ganisec eta ganabrac / jcatu diten disputa ganabrac aitu dubela / esconxen haisela toqui gusijetan eta / ganisec esex eta nic eman dinat bacea / jeaincoas landan ni ama naisela eta /10 nic jeacin behar dudala lehenic eta / orduban jacinen dutela jea hala den / es ala bai jeancoac eracuxico daun cer eguin / eta bergina maiteac aguijan ene otojxa / aditucodin ene har maitea hiri cer jspira /15 gorainxi osaba sastiluri mila damu dudala / haren afesioneas gusijac jeancoac uquitu / nahi gaitubela haren familac osasuna / dubela ene haur maiteac gorainxi granganec / eta ganisec eran sijautanen hire gorainxijac /20 emateco falta gabe dominjnicac ere gorainxi / mila mila eta jeancoari gomenda disinala / ganabrac ere mila mila gorainxi eta / ganeraco ahaideta adisquide gusijec / ene haur maite maitea geldixen naun /25 hire ama mait maitea tombarano / mari darburu / ene haur maitea enaquinan nola eman / mila saspi ehunac

B bertsioa

<20.1r> 27

A Mademoyselle Mademoyselle Marie Harboure, demeurent ches Monsieur de Laborde, trezorier du Roy. Louizbourq.

<20.2r> Donibanen egina, martxoanen 13.

Ene haur maitea, eztinat faltatu nahi hiri ene berrijak markatu gabe, zenak erraten baitun eztunala aspaldijon gure berririk izatu ; hanbat gastoago guretzat. Nik egin dauzkinat beti untzi guzietan letrak, eta hik ez izatu. Eztun, beraz, ene faltarik. Egorri dinat bat Lantzekaneturekin,bertzea hire kusina defuntubarekin, zenak etorri baitzen Miselekin Baionarat, gasoa, eta egorri naunan harekin berainkin mantalina Angeletakoa ungi fina, bere erribana eta zirikubarekin, zenak hire matantak Xurunekoak kutxan sartu omen baitzuben ; eta bertze bi letra Patineneko Ziburuko premubarekin, zenak egun Angeletarran baita, gasoa. Ene haur maitea, badin hil hunen hogoi eta seiean etxetit partitu hintzela egundano hirur urte. Egundano eztinat izatu oren laurden baten errepausurik. Bazakinat guzijak ene faltat direla, zenak ene bekatubak handijak baitire, banan esparantza dinat Jenkoak miserikordia izanen dubela nitaz, zergatit ene uste guzijan ungi hartzen tinat, eta aditzen tugunaren arabera eztela posible salbatzea hemen, non eztugun bekatuba purgatzen. Beraz, esparantzan nijagon Jenkoak eztauzkidala bi pena emanen. Ene haur maitea, Dominika komentuban ezkibaz kutsaturik etxerat etorri zijaetanen. Gan tzen hirur ilabeteren buruko marraskaz, eta ni gaitzarekin eta gabearekin. Anaia Bisentek ikusirik ene sangrin handija hamabortz libera eman zitinan bere bartetit saflentzat, eta orano hanitz behar. Aita Laurentzek aiturik ene

<20.2v> dolore handijak etxerat etorri zitzaitanen bera bere pesunan, gaisoa eskeletarik, eta gan nintzenean, hura : “Non tzare, ene afijitu gasoa ? Hartzazu kuraie, izanen dut nik zure habraren sendatzekoa behar den guzija”. Eman zinan azkenean parruka eta sapela eta galderdi pare berrijak ; eta Begizuribaitakoek neroni ganik zapata pare berrijak eta bi atorra, oihal pezatit hek pagatzekotan. Aita Laurentzek gaztijatzen daun goraintzi, eta Jenkoari gomendatzen habela, eta letra bat egin diozanala falta gabe. Anaia Bisentet ere bai goraintzi mila-mila, eta otoizten haute nitaz oroit hadiela, Jenkoak benedikatuko habela, ene haur maitea. Ene haur maitea, badakin Ganis etxerat nola etorri zen sarpan bortz sosekin eta ezkebiaz betea bisajarano, presune etzirunan (†) bezala ; etzakinat bizirik nola egotu nintzen hura ikusi nubenean, gasoa ! Eta neroni, Jop bezala, asdipat gabe… Egundano bezala, aita Laurentzek aiturik hur’ere sendarazi zinan behar den guzija emanik, zenak bijak gosta baitire larogoi libera pasaturik. Eta nirijere sokolotat eta mazapanak eta biskotxak gaisoak egortzen zijaukidan denboratit denborara ; sekulan eztinan pagatuko haren borondatea bizi naizeno. Banan sendubek asko hortako egiten diten salbatzeko, eta hura halakoa dun. Ene haur maitea, Ganis ona gan tzunan kortsura, eta angelesek harturik etxatu ziztenen Espanijarat, Lisibona erraten dioten portu batera, zenak gasoa etorri baitzen onez berrehun lekoatan bere lagunekin pilala triste batean. Etzunan hura ikustea

<20.3r> baizik bertze mirakulurik, buluzgorrija hurren ! Egundano bezala, Kandegiletako jaunarekin egin zunan gasoa, erraten zautalarik jea hemen zer eginen ene sangrinatzen miserija huntan, eta beti zor egiten. Ene haur maitea, Kontxarat ateratu bela egiteko eta adi, ene haur maitea, kostara Santabarrako arroka ganera guzijek etsitu geroztit Jenkoak espakatu, eta Berjina ama maiteak aiseago kondatzen daunat pasatu dudan bano ene trublea. Ene haur maitea, orai berriz gan zijaitan Baionatit ; badin partitu dela hogoi eta zortzi egun. Eztinat deusere berririk ; hementxe nijagon, Jenkoaren esparantzan, hark plazer duben guziaren errezibitzeko, ene haur maitea. Dominika abijatu zijaitan hark ere gan behar dubela kortsura. Aita Grafleti erraten zijon duakola masetereari mintzatzera, har dezala kortsura. Mintzatu dubenean baietz gogotit ere, beraz harekin zioan gasoa : “Orai laster, ene ama maitea, guretzat eztutzu aski. Arrebak egortzen tuben diru guzijak eta zerori miserija hortan, asaiatu behar dut nik ere zure laguntzera”. Ene haur maitea, izatu tinat behin hirur hogoi libera, eta bertze behin larogoi libera. Eztauzkinat gaztijatzen ene sangrin guzijak, zergatit hi urrun baitaut eta badinat hire beharra Jenkoak uzten nabeno. Ene haur maitea, Begizuribaitako Marilantat pertsekutatuba nijalabin, izaten dudala diruba franko hireganik, eta paga dezadala edo hi gaztija haren pagatzeko hik egortzeaz, badakinala dirubak eman zaukinala guretzat. Fantesijan sastuba dun letra egin dautela, eta hik ez errepustarik egin nik pakatzen tinat guzijak, Jenkoak nahi baitu horla.

<20.3v> Estebenik goraintzi mila, eta egortzen dau bileta bat letra hunen barnean, Lahitunen semijarentzat, erran dionazala pagamendu hori egin dizozala, zor justuba duben bezala. Ene haur maitea, Ganisek eta Ganabrak izatu diten disputa, Ganabrak aitu dubela ezkontzen haizela toki guzijetan, eta Ganisek ezetz, eta nik eman dinat bakea, Jainkoaz landan ni ama naizela, eta nik jakin behar dudala lehenik, eta orduban jakinen dutela jea hala den. Ez ala bai, Jenkoak erakutsiko daun zer egin, eta Berjina maiteak agijan ene otoitza adituko din, ene haur maitea, hiri zer ispira. Goraintzi osaba Sastiluri, mila damu dudala, haren afezioneaz guzijak Jenkoak ukitu nahi gaitubela ; haren familak osasuna dubela. Ene haur maiteak, goraintzi Granganek eta Ganisek, erran zijautanen hire goraintzijak emateko falta gabe. Dominikak ere goraintzi mila-mila, eta Jenkoari gomenda dizinala. Ganabrak ere mila-mila goraintzi, eta ganerako ahaide eta adiskide guzijek. Ene haur maite-maitea, gelditzen naun hire ama mait-maitea tonbarano. Mari Darburu. Ene haur maitea, enakinan nola eman mila zazpi ehunak.

Oharrak

1r duhalde : beste esku batek idatzia. 2r :7 lanxecanetuin : irakur bedi Lanxecaneturequin (antroponimo bat). 2v :3 ganincenenean : irakur gan nintzenean. hela : irakur eta. 2v :4 afijutu : aflijitu espero genuke. 2v :9 olal : irakur oihal. 2v :16 badaqun : badaquin. 2v :21 asdibat : uler bedi ardit bat ; ardit ‘balio txikiko sos bat’. Cf. sastuba ‘sartua’ (3r : 34). 2v :30 diten diten : duplografia. 3r :9 etea : irakur eta. 3r :15 erebixeco : irakur errezibitzeko. 3v :1 dau ‘daun’. 3v :14 har : irakur haur. 3v :20 dominjnicac : duplugrafia ; irakur Dominicac.

Geolocation

Citer ce document

Darburu, Mari, “Lettre de Mari Darburu à Marie Harboure,” Bibliothèque numérique Anpersana, consulté le 23 septembre 2017, https://anpersana.iker.univ-pau.fr/items/show/101.