Lettre de Miguel Harismendy, Sare, à Bernard Harismendy, Louisbourg
Dublin Core
Titre
Autre forme de titre
Créateur
Contributeur
Éditeur
Date
Type
Format
Étendue de la ressource, taille, durée
Support
Langue
Source
Sujet
Description
Résumé
Couverture spatiale
Couverture temporelle
Droits
Droit d'accès
Licence
Est une partie de
Référence
Identifiant
Provenance
Texte Item Type Metadata
Texte
<07.1r> 59a
La Presente Lettre / soit rendüe a Bernard / harismendy habitant de / Loüisbourg. / A Loüisbourg.
<07.2r> Saran eguina oxailaren 26an 1757
/ Ene seme maitea
/ Badaquiçu bi urthe huntan ezdarotaçula ez bici çaren ez / eta ere çure berriric batere eman ; apparancias ahanxi /5 çaitçu aita nauçula ; aditu dut fortuna handi bat / eguin duçula hor esconçeas, jainco jaunac lagun eta / guida çaitçala, eta eguin deçaçula gratia cure baithan / ongui onguy sarthuric çure faltac ongui essaguturic / niri eta çure ama gachoari eta familia guciari eman /10 darocussun nahigabe handia erreparatçeco, nic dessiratçen / darosquiçudan gaixac aise jassanen tutçu. Errecibitu / nituen çuc egorri cinerosquidan 250ac eta alchatcera / eman niotçan M. Haranchipiry, eta guero ondoan nere / behar handian erretiratu nituen handic eta emplegatu /15 nere denboran uste dut aita qualitatean cenbait axeguin / chumes lagundu eta favoratu caitudala ; bisquitartean / egorri tutçun sossen galdea eguin dioçu eguin behar / etçinionari erran nahi dut M. Harançhipiri, niri egorri / çinerosquidan eta niri galdeguin behar cinerosquidan /20 eta ez hari, eznuen pretenitçen sos hequin galdea / eguin behar çinerotala, hor eguin duçun saltsa, hor
<07.2v> çhuçhen saçu, nitas nitas beçanbatean estut pagatuco / çure anaya primoa escondu ha goanareneco alabarequin, / berce familia guciac ere ossassuna du. dessiratcen / darotçut ossassuna perfet bat eta guelditçen nais çuc /5 ni ahanxi arren çure aita ona
/ Miguel Harismendy
/ marcatu baitçinarotan collacareneco semeari prestatu ciniotçala / hemecorcy libera, eta galde netçola, eta erretira netçola / hartu dut particularrean guiçon gaste hura, eta dio /10 egundaino ezdioçula deussic eman ; bioc hori elquarganatçen / çaretenean churituco duçue ;
/ Monsieur haranchipic milla gorainci darotçula / jaincoari othoix eguinen diola çutas eta orhoit / çaitecila heriotçeas eta çure arimaren salbamenduas
59
La presente lettre soit rendüe a Bernard Harismendy, habitant de Loüisbourg, A Loüisbourg
Saran egina, otsailaren 26an, 1757
Ene seme maitea,
Badakizu bi urthe huntan ez darotazula ez bizi zaren ez eta ere zure berririk batere eman; apharantziaz ahantzi zaitzu aita nauzula. Aditu dut fortuna handi bat egin duzula hor ezkontzeas. Jainko jaunak lagun eta gida zaitzala, eta egin dezazula grazia, zure baithan ongi-ongi sarthurik, zure faltak ongi ezaguturik, niri eta zure ama gaxoari eta familia guziari eman darokuzun nahigabe handia erreparatzeko. Nik desiratzen darozkitzudan gaitzak aise jasanen tutzu. Errezibitu nituen zuk egorri zinerozkidan 250ak, eta altxatzera eman niotzan M. Haranchipiri, eta gero ondoan nere behar handian erretiratu nituen handik, eta enplegatu nere denboran. Uste dut aita kalitatean zenbait atsegin xumez lagundu eta faboratu zaitudala. Bizkitartean, egorri tutzun sosen galdea egin diozu egin behar etzinionari, erran nahi dut M. Haranchipiri. Niri egorri zinerozkidan eta niri galdegin behar zinerozkidan eta ez hari, ez nuen pretenitzen sos hekin galdea egin behar zinerotala. Hor egin duzun saltsa hor xuxen zazu, nitaz bezanbatean eztut pagatuko. Zure anaia primoa ezkondu da Goanareneko alabarekin; bertze familia guziak ere osasuna du. Desiratzen darotzut osasuna perfet bat, eta gelditzen naiz, zuk ni ahantzi arren, zure aita ona.
Miguel Harismendy
[P.-S.] Markatu baitzinarotan Kolakareneko semeari prestatu ziniotzala hemezortzi libera, eta galde netzola, eta erretira netzola. Hartu dut partikularrean gizon gazte hura, eta dio egundaino ez diozula deusik eman; biok hori elkarganatzen zaretenean xurituko duzue. Monsieur Haranchipik mila goraintzi darotzula, Jainkoari othoitz eginen diola zutaz, eta orhoit zaitezila heriotzeaz eta zure arimaren salbamenduaz.