Bibliothèque numérique Anpersana

Lettre de Joanna de Castillou à Jean Castillou

Dublin Core

Titre

Lettre de Joanna de Castillou à Jean Castillou

Autre forme de titre

Joanna de Castillouren gutuna Jean Castillouri

Créateur

Castillou, Joanna de

Contributeur

Lamikiz, Xabier (photographie numérique) / Padilla-Moyano, Manuel (transcription de la lettre) / Videgain, Charles (transcription de la lettre)

Éditeur

CNRS IKER (UMR 5478)

Date

03.03.1757

Date de disponibilité

01.10.2016

Date de création

01.07.2016

Type

manuscrit

Format

PDF

Étendue de la ressource, taille, durée

2 fichiers (fac-similé 3 p., 3210 Ko et transcription 2 p., 315 Ko)

Langue

basque

Source

L'original est conservé à Londres dans les archives de l'Amirauté britannique (HCA 30/264/2).

Sujet

philologie
correspondance
dialectologie
labourdin
famille
vie domestique

Description

Une femme du Labourd écrit à son père vivant à Louisbourg au Canada. La lettre, convoyée par un bateau parti de Bayonne, fut saisie durant la traversée par la marine anglaise en 1757.

Couverture spatiale

Guéthary
Louisbourg

Couverture temporelle

18e siècle

Droits

Droits réservés

Droit d'accès

Nous tenons à exprimer notre sincère gratitude aux Archives nationales de l'Amirauté britannique pour la permission de publier les images numériques.

Licence

Paternité - Pas d'utilisation commerciale - Partage selon les Conditions Initiales [CC] [BY] [NC] [SA]

Texte Item Type Metadata

Texte

A bertsioa

<15.1r> 61

Monsieur / Monsieur / Jean qastillou / Metre de Grabe / pour monsieur Laborde / a Louis bourg

<15.2r> Getharian egina marchoaren 3 1757

/ Ene / aita maitia hartcendut libertade Curi bi leroren / Esqribatceqo Eta denbora berian Curi Ene osasunaren /5 beria aditcerat Emateqo Cinetan ona baita Etadesiratcen / bainuque Curia hala jcaitia cure qonpania guciareqin batian / sallutatcen caitut Ene bihotc gucias eta halaber / sallutacen caituste aispa nanaq Ceinetan miariscenbaita / nesqato Eta domincheq eta qailantaq eta goanahauraq /10 Eta dominiqaq mila gorainci Eta areba chabadineq / Eta hiribarongo ania arebeq eta baroineneqo familaq / mila gorainci hachareneqo familaq mila gorainci / goanatipitoa chabadineneqoaq Eta bere alabaq mila / gorainci Eta othoi gomendatcen darotcula haren /15 semia joanis cure prudencias Esenpluonbatenematias / bere burasoaren aldera miseria gucien erdian horeq / sofritcen ditubeneq Ematen dautedatela Enepenagucia / mila gorainciamaq Eta arebaq Eta gaineraqo cure / hauco ahaide adisqide gucieq mila gorainci /20 Ene aita maitia bihotces Curi Erateqo hemengo dolore / Eta miseria gucieqbaino gehiago afligitcenaute / Cuhor gerlatriste huneqin jcanaq EtaCu jqusinahiaq / Cureberiaq Escinjaqines hiltcerat goasguciaq

<15.2v> Ene aita maitia Egicu bethi quraie Ceruqo aitaq bethi / jcaren du gure artha Eta Cure doloreguciaq ofregi / diotcotcu jnqoari ahaliq hobeqiena Cure horqo / dolorieq Ematen dute Ene bihotcian penariqhandiena /5 agerida ginqoaq horla placer dubela qonplibedi / bada bethi jaunaren borondatia goanden urthian / Egori darosquitcut corciletra Eta Estaqit jcatu / othe ducun batere hiriartenas landan gastiatu / narotcun supreni escintescen nola mahitcheneqo /10 semia Esposatuden butuneneqo alabarequin dioelariq / Escarotcula Eman hitciq Eta trufatu cindubela / Eta senqriqeneqo ſ premuba Ere esposatuda / danielen arebareqin hauq marqatcen darosqitcut / Es nahis curi hutsiq Eta damuriq Egin batere /15 horietas Esdolora batere Ceren jnqoaq premetitcen / baiqitu horiec gucia qomeni estiren gaucetan / Estut presentian deus berceriq Curi cer gastia / baiciq Ere naisela gelditcen Cure Cerbitcari / Cure ume naisen becalaqo miserablia orai Eta /20 bethi bihos Eta borondate ones Eta Escin pagatubes / bethia joanna de qastillou

B bertsioa

<15.1r> 61

Monsieur Monsieur Jean Qastillou, metre de grabe pour Monsieur Laborde. A Louisbourg.

<15.2r> Getharian egina, martxoaren 3, 1757.

Ene aita maitia, hartzen dut libertade zuri bi lerroren eskribatzeko eta denbora berian zuri ene osasunaren berria aditzerat emateko, zinetan ona baita, eta desiratzen bainuke zuria hala izaitia, zure konpania guziarekin batian. Salutatzen zaitut ene bihotz guziaz, eta halaber salutatzen zaituzte aizpa Nanak, zeinetan Miarritzen baita neskato. Eta Dominxek eta Kailantak eta Goana Haurrak eta Dominikak mila goraintzi. Eta arreba Xabadinek eta Hiribarrongo ania-arrebek eta Baroineneko familak mila goraintzi. Haxarreneko familak mila goraintzi ; Goana Tipitoa Xabadinenekoak eta bere alabak mila goraintzi, eta othoi gomendatzen darotzula haren semia Joanis zure prudentziaz esenplu on baten ematiaz. Bere burasoaren aldera, miseria guzien erdian, horrek sofritzen ditubenek ematen dautedatela ene pena guzia. Mila goraintzi amak eta arrebak, eta gainerako zure auzo, ahaide, adiskide guziek mila goraintzi. Ene aita maitia, bihotzez zuri errateko hemengo dolore eta miseria guziek baino gehiago aflijitzen naute zuhor gerla triste hunekin izanak eta zu ikusi nahiak ; zure berriak ezin jakinez hiltzerat goaz guziak.

<15.2v> Ene aita maitia, egizu bethi kuraie ; zeruko Aitak bethi izaren du gure artha ; eta zure dolore guziak ofreji diotzotzu Jinkoari ahalik hobekiena. Zure horko doloriek ematen dute ene bihotzian penarik handiena. Ageri da Jinkoak horla plazer dubela ; konpli bedi, bada, bethi Jaunaren borondatia. Goan den urthian egorri darozkitzut zortzi letra, eta eztakit izatu othe duzun batere. Hiriartenaz landan, gaztiatu narotzun supreni etzintezen nola Mahixeneko semia esposatu den Butuneneko alabarekin, dioelarik eztarotzula eman hitzik, eta trufatu zindubela. Eta Senkrikeneko premuba ere esposatu da Danielen arrebarekin. Hauk markatzen darozkitzut, ez nahiz zuri hutsik eta damurik egin batere. Horietaz ez dolora batere, zeren Jinkoak premetitzen baikitu horiek guziak komeni eztiren gauzetan. Eztut presentian deus bertzerik zuri zer gaztia, baizik ere naizela gelditzen zure zerbitzari. Zure ume naizen bezalako miserablia, orai eta bethi, bihotz eta borondate onez eta ezin pagatubez bethia, Joanna de Qastillou.

Oharrak

2v :11 Escarotcula : irakur bedi estarotçula. Herskarien arteko batetortzea gertatu da hemen, nahiz fenomenoaren testuingurua hitz bukaera den ; cf. baiqitu ‘baititu’ ondoko oharrean. 16. baiqitu : uler bedi baititu. gucia : guciac irakur ; menturaz herskaria ez da grafiatu ondoko hitzaren hastapeneko qo-ren eraginaz.

Geolocation

Citer ce document

Castillou, Joanna de, “Lettre de Joanna de Castillou à Jean Castillou,” Bibliothèque numérique Anpersana, consulté le 21 novembre 2017, https://anpersana.iker.univ-pau.fr/items/show/96.