Bibliothèque numérique Anpersana

Lettre de Francha Barrere à Pierre Hayete

Dublin Core

Titre

Lettre de Francha Barrere à Pierre Hayete

Autre forme de titre

Francha Barrereren gutuna Pierre Hayeteri

Créateur

Barrere, Francha

Contributeur

Lamikiz, Xabier (photographie numérique) / Padilla-Moyano, Manuel (transcription de la lettre) / Videgain, Charles (transcription de la lettre)

Éditeur

CNRS IKER (UMR 5478)

Date

1757?

Date de disponibilité

01.10.2016

Date de création

01.07.2016

Type

manuscrit

Format

PDF

Étendue de la ressource, taille, durée

2 fichiers (fac-similé 7 p., 7667 Ko et transcription 5 p., 330 Ko)

Langue

basque

Source

Une ressource électronique est créée à partir d'une lettre manuscrite.

Sujet

philologie
correspondance
dialectologie
labourdin
famille
vie domestique

Description

Une femme du Labourd écrit à son mari vivant à Louisbourg au Canada. La lettre, convoyée par un bateau parti de Bayonne, fut saisie durant la traversée par la marine anglaise en 1757.

Couverture spatiale

Pays basque (France)
Louisbourg

Couverture temporelle

18e siècle

Droits

Droits réservés

Droit d'accès

Nous tenons à exprimer notre sincère gratitude aux Archives nationales de l'Amirauté britannique pour la permission de publier les images numériques.

Licence

Paternité - Pas d'utilisation commerciale - Partage selon les Conditions Initiales [CC] [BY] [NC] [SA]

Provenance

L'original est conservé à Londres dans les archives de l'Amirauté britannique (HCA 30/264/2).

Texte Item Type Metadata

Texte

A bertsioa

<49.1r> 117

Monsieur / Monsieur Pierre hayete / maitre cordonnié apresante / A Louisbourg

<49.2r> Ene Espoz maitia =

/ Baliatçen nais Presenteco Comoitate hunaz Çuri / satifazione emateco Çenbat consolasione eta boscario / requin Causitcen naisen aditçias Çure ossasunaren /5 berriac seiña satifatu bainaute çure ganic ereçibitu / ditudan bortz Letretec, arosoiñeiquin diot haiñitz Conzo / laziones bethia Causitçen naizela Çure ossasuna onar / en berrien aditçia Çeren presentian ÇurePresençiaz / Landan ez bainuen desiratçen bertçe ontaçunic eta abe /10 aberastasunic baizen çure ossasunaren satifazionias / bada nic ere satifatçen Çaitut gurias = seña baitugu / haiñitz perfecta Jaincoary esquer eta hala desira / tçen nuque ene bihotz guçias çuria hala balix eta / horen conserbasioniaren intençionetara Jaincoa /15 Erequedituco dut eguin ahaldeçaquedan molde diferent / Guçies diçula Lehenic ossasuna izpirituala eta gue / ro ) temporala bay diot. / Lehenic izpirituala eta Guero temporala Çergatic / hura gabe ez baicare arbola idor fruituric ecars /20 en ) ezduen bat baizen seiña arbola fruituric ecars- / en ) ezduena Condenatua baita picatçerat eta Çurat / hartiquitçerat eta idia Justu huntas seguratçen Gaitu

<49.2v> Jesus Christoc bere Evangeliguan ; Comprendiarasten / dauqularic hitz Labur hautas gugarela arbola hura / eta esbaitugu Fruitu onac ecartçen Condenatuac izaren / izaren garela ; eta nola Fruitu on-hequin ecarseco /5 ez-baitugu deuseure inportantago ; ossasuna izpiritu / ala baiño hargatic desiratçen dautçut Lehenic eta / Guçien gaiñetic ; ossasuna ezin asqui presadaitequen / hura ; seiña gabe ez baicare deusic nic baiño / hobequidaquiçun beçala gauça guçiac harequin badi /10 tugula ez bedi beras seculan aparta gure ganic gure / tçat haiñ inportant de perla presiatu hura biçia / galduco badugu ere haren sustengutan eta çhedehori / ec ) gure bihotzetan Vngui fincatuac baitugu, seguratuac / izan bihardugu temporalian ere nola ezdaquigula /15 abantçatuaz garen garela eta ezparantça dut eguia / inportant horiec Çure bihotzian hobequi imprimatuac / eta seguituac direla enian nic baiño =

/ Guçia suprenitua nais çuc ez markhatçia deuz / Etcherat etorseco Conturic non haiñitz afligitçen /20 bainau gauça horec ; eta othoisten çaitut eguidaçun / haren bertçe Atçeguin haurten etcherat etorsia / Erregueren Vntcy batian munduan Posible bada = Çure / Letretan markhatçen dausquidatçun Letrade çhange / eta bacaillau guçiac ereçibitutut eta othoisten çaitut /25 comoitate guçietan egorsias posible bada qintal bana / ezen hemen ere gauça guçiac Garastia dire

<49.3r> Ezdut bada ene Vstes çu hemen çiñeinian baiño Prodigali / tate gihiago eguiten baiñan den gutienetic ere famillac / asco bihardu çuc Vngui daquiçun beçala baiñan harçaçu / Quraie haurre galant batçuen hasten hari çare eta /5 iqusten baçintu segurnais Content çintesquela Joanis / Galant Vngui eraqursen eta mesa Laguntçen ikasiric / Escribatçen harida seiña Letra hau hari sinarasten / diot eta nauçia haiñitz Content du ; oyer guçia çure / Patroiña hemenda orobat alaba Çhumia =

/10 piarres millafrancarra ganic ereçibitutut 80tt / Çuc martinican çalzeco emançiñoiscan 15 sapata / pareren Alderat berogoy eta bortz nasos çaldu / omentu, eta haren ganic ereçibitu beçain Laster / Lapeirery emanioscan = harismendy ganic ereçi /15 bitututçun Çolac Gana Dargainganic Çiren seiña / Eman baitioscat 140tt Çhabat erotaçharecoary / Bertçe 140tt gaiñeiraco hehun eta / hogoi Liberequin guelditçen nais ene famillaireq / uin ) etorquiçuneco Çure zocorriaren esparançan /20 desiratçen nuquen haren Çuri Çerbeit Laguntçen / Eguitia famillairen hasteco deus ezqutan izan / gabe ezda deuzere irabasteco molderic eta othoisten / Çaitut egorçias Lehenbicico Comoitian 100 esqutuco / Letrade çhange bat irabas deçadan nic ere bi illaibetetaco /25 oguia ezparança dut orai artian beçala

hemendic / harat ere fagoratuco nauçula =

<49.3v> Egortçen dausquitçut masans handiarequin barille / bat nafar Vrday aspi 2 galtçardy pare belar / piscabat eta biper pisca bat = Toliqunequin / Vrday aspi bat eltçe handy bat zahesqui horen /5 contra maistruarequin 30 Laurdeneco baril bat / agorient eta galtçardy pare bat = martin Larumen / tequin urday aspi bat eta 30 laurdeneco barill / bat agorient = Mr Daguerreri escribatçerat nua / hia plaser dautçun eguin atçeguin ekarçia 40 /10 Laurdeneco barill bat Arno çuc hor pagatçeco / edo nic hemen ezdaquit azetatuco duen azetatçen / badarot emaren dautçu salbamendua duelaric = / ene Letra batequin =

/ horiec dire nic Egor ahal dietçaquedatçun guçiac /15 presentian desiratçen nuquen harren haiñitz / gihiagoren egortçia ezin gihiago egor dieçaçuquet / eta Vste dut Çeronec ere comprenitçenduçula / ene ahala Çenbatetaraiñocoaden Atorrac / hemen dauscat ezin hiriscatus baiñan halere /20 banaqui etçintesquela haurten etcherat etorr / egor çinçasquet baiñan esparança horec gibelaxen / nau = hemen Guelditçen nais Çu helduden Vrtian / iqusteco ezparançan, Çure servitçary humilla ene / bihotz guciaz Çure ezpos fidela = /25 Francha / Barere

/ milla goraintcy harismendic / eta Gure Familla Guçiac Amen

<49.4r> Memorio hau Egortçen dautçut çuri satifaçione / Emateco oray arteraiñoco gure eguitecoac nola duazen / edo nola guelditçendiren gana dargain Çor guelditçenda / Gatian eman Çausquitçun eta Guerostic egorri Çausquitçun /5 en ) Alderat Çure ordenas 600tt emanic arastatçen da / hartçeco … 113 tt / harismendic Ecari Çausquitçun zoletaric … 031 / saraco Cristuali emandioscat çuc ordenatu beçala ) / 300 tt eta haren marçhandizec balio 334 tt arasta zor … 34 /10 ezdu onic eguin nahi batere haren añaiary eman / Çinioscan hemesorçy Liberaric = Plaçhançhary eman / nioscan çuc haren semiari Fornitu çiñoiscanen / Gaiñeira 555tt Liberaco letradeçhange hura / Contu harturic Çorda … 100 /15 eta bertçe Alde Ganden Vrtian biçitçeco ) idequiac ) 200 / Presenteco hauc dire Çure eta ene obligaçioniac … 478tt

Casanab Chumiary. / Emaniguen 1500 Liberaco Letrade çhange hura eguia / da çure ganic ordena nuen emateco 1400tt baiñan /20 nola nerorec Eguin bainuen 100 Liberaren obligaçionia / Garniçione bat harturic eta dirubatçuec idequiric semper / tarraren hauçiaren seguitçeco hargatic emanioscan 1500tt

/ Digo Leheneco haren marçhandisetaric oraiño baduela / hor Çenbeit zaltçeco = haurten Egortçen dautçu toliquneq /25 uin ) barica bat Çare çenbeit tresnequin eta bertçe bat / Larumentequin. <49.4v> Marçhandiçac Çuri ene Gaiñian seguraturic egorçeco / Eguindut eguin ahala baiñan ezin progoitçhatu naiz / çergatic mr. Laraldec ez baitarot permetitu nahiçatu / digoelaric bere gaiñian nahituela hiriscatu seguratugabe /5 Çure Ezquetara, haguien Jaincoac permetitçendu gu / malur handiago batetaric beiraitceco Jaincoac hala / permeti ditçala =

B bertsioa

<49.1r> 117

Monsieur Monsieur Pierre Hayete, maitre cordonnié, a presante a Louisbourg.

<49.2r> Ene espos maitia,

Baliatzen naiz presenteko komoitate hunaz zuri satifazione emateko, zenbat konsolazione eta bozkariorekin kausitzen naizen aditziaz zure osasunaren berriak, zeiña satifatu bainaute zureganik errezibitu ditudan bortz letrek. Arrozoiñeikin diot haiñitz konsolazionez bethia kausitzen naizela zure osasuna onaren berrien aditzia, zeren presentian zure presentziaz landan ez bainuen desiratzen bertze ontasunik eta aberastasunik baizen zure osasunaren satifazioniaz. Bada, nik ere satifatzen zaitut guriaz, zeña baitugu haiñitz perfekta Jainkoari esker, eta hala desiratzen nuke ene bihotz guziaz zuria hala balitz. Eta horren konserbazioniaren intentzionetara Jainkoa errekedituko dut, egin ahal dezakedan molde diferent guziez, dizula lehenik osasuna izpirituala, eta gero tenporala.

Bai, diot lehenik izpirituala eta gero tenporala, zergatik hura gabe ez baikare arbola idor fruiturik ekartzen ez duen bat baizen, zeiña arbola fruiturik ekartzen ez duena kondenatua baita pikatzerat eta zurat hartikitzerat. Eta idia justu huntaz seguratzen gaitu

<49.2v> Jesus Kristok bere Ebanjeliguan, konprendiarazten daukularik hitz labur hautaz gu garela arbola hura, eta ez baitugu fruitu onak ekartzen kondenatuak izaren garela ; eta nola fruitu on hekin ekartzeko ez baitugu deusere inportantago, osasuna izpirituala baiño hargatik desiratzen dautzut lehenik eta guzien gaiñetik, osasuna ezin aski preza daiteken hura, zeiña gabe ez baikare deusik, nik baiño hobeki dakizun bezala, gauza guziak harekin baditugula. Ez bedi, beraz, sekulan aparta gureganik guretzat haiñ inportant den perla preziatu hura, bizia galduko badugu ere haren sustengutan. Eta xede horiek gure bihotzetan ungi finkatuak baitugu, seguratuak izan bihar dugu tenporalian ere, nola ez dakigula abantzatuaz garen garela, eta ezparantza dut egia inportant horiek zure bihotzian hobeki inprimatuak eta segituak direla enian nik baiño.

Guzia suprenitua naiz zuk ez markhatzia deus etxerat etortzeko konturik, non haiñitz aflijitzen bainau gauza horrek ; eta othoizten zaitut egidazun harenbertze atsegin haurten etxerat etortzia Erregeren untzi batian, munduan posible bada. Zure letretan markhatzen dauzkidatzun letra de change eta bakaillau guziak errezibitu tut, eta othoizten zaitut komoitate guzietan egortziaz, posible bada, kintal bana, ezen hemen ere gauza guziak garastia dire.

<49.3r> Ez dut, bada, ene ustez zu hemen ziñenian baiño prodigalitate gihiago egiten, baiñan den gutienetik ere famillak asko bihar du, zuk ungi dakizun bezala. Baiñan hartzazu kuraie : haurre galant batzuen hazten hari zare, eta ikusten bazintu segur naiz kontent zintezkela. Joanis galant ungi erakurtzen eta meza laguntzen ikasirik, eskribatzen hari da, zeiña letra hau hari sinarazten diot, eta nausia haiñitz kontent du. Oier guzia zure patroiña hemen da, orobat alaba xumia.

Piarres milafrankarraganik errezibitu tut 80 libera, zuk Martinikan saltzeko eman ziñoizkan 15 zapata pareren alderat. Berrogoi eta bortzna sos saldu omen tu, eta harenganik errezibitu bezain laster Lapeireri eman niozkan. Harismendyganik errezibitu tutzun zolak Gana Dargainganik ziren, zeiña eman baitiozkat 140 libera. Xabat Errotaxarrekoari bertze 140 libera. Gaiñeirako ehun eta hogoi liberekin gelditzen naiz, ene famillarekin etorkizuneko zure sokorriaren esparantzan. Desiratzen nuken harren zuri zerbeit laguntzen egitia, famillaren hazteko deus eskutan izan gabe ez da deusere irabazteko molderik. Eta othoizten zaitut egortziaz lehenbiziko komoitatian 100 ezkutuko letra de change bat, irabaz dezadan nik ere bi illabetetako ogia. Ezparantza dut, orai artian bezala, hemendik harat ere fagoratuko nauzula.

<49.3v> Egortzen dauzkitzut Masans handiarekin barril bat nafar, urdaiazpi, 2 galtzardi pare, belar piska bat eta biper piska bat. Toliqunekin urdaiazpi bat, eltze handi bat saheski horren kontra. Maistruarekin 30 laurdeneko barril bat agorient eta galtzardi pare bat. Martin Larumentekin urdaiazpi bat eta 30 laurdeneko barril bat agorient. Mr Daguerreri eskribatzerat nua, ia plazer dautzun egin atsegin ekhartzia 40 laurdeneko barril bat arno, zuk hor pagatzeko edo nik hemen. Ez dakit azetatuko duen ; azetatzen badarot emaren dautzu salbamendua duelarik ene letra batekin.

Horiek dire nik egor ahal dietzakedatzun guziak presentian. Desiratzen nuken harren haiñitz gihiagoren egortzia, ezin gihiago egor diezazuket, eta uste dut zeronek ere konprenitzen duzula ene ahala zenbatetaraiñokoa den. Atorrak hemen dauzkat, ezin hirriskatuz. Baiñan halere, banaki etzintezkela haurten etxerat etor, egor zintzazket, baiñan esparantza horrek gibelatzen nau. Hemen gelditzen naiz, zu heldu den urtian ikusteko esparantzan, zure zerbitzari humilla. Ene bihotz guziaz, zure espos fidela. Francha Barrere.

Milla goraintzi Harismendik eta gure familla guziak. Amen.

<49.4r> Memorio hau egortzen dautzut zuri satifazione emateko, orai arteraiñoko gure egitekoak nola duazen edo nola gelditzen diren. Gana Dargain zor gelditzen da, gatian eman zauzkitzun eta geroztik egorri zauzkitzunen alderat. Zure ordenaz 600 libera emanik arrastatzen da. Hartzeko : 113 libera. Harismendik ekarri zauzkitzun zoletarik : 031. Sarako Cristuali eman diozkat, zuk ordenatu bezala, 300 libera, eta haren marxandizek balio 334 libera. Arrasta zor : 34. Ez du onik egin nahi batere. Haren añaiari eman ziniozkan hemezortzi liberarik Plachanchari eman niozkan, zuk haren semiari fornitu ziñoizkanen gaiñeira. 555liberako letra de change hura kontu harturik, zor da : 100. Eta bertze alde, gan den urtian bizitzeko idekiak : 200. Presenteko hauk dire zure eta ene obligazioniak : 478 libera.

Casanab Xumiari eman niguen 1.500 liberako letra de change hura. Egia da zureganik ordena nuen emateko 1.400 libera, baiñan nola nerorrek egin bainuen 100 liberaren obligazionia, garnizione bat harturik eta diru batzuek idekirik senpertarraren hauziaren segitzeko, hargatik eman niozkan 1.500 libera.

Digo leheneko haren marxandizetarik oraiño baduela hor zenbeit saltzeko. Haurten egortzen dautzu Toliqunekin barrika bat zare zenbeit tresnekin, eta bertze bat Larumentekin. <49.4v> Marxandizak zuri ene gaiñian seguraturik egortzeko egin dut eginahala, baiñan ezin progoitxatu naiz, zergatik Mr Larraldek ez baitarot permetitu nahi izatu, digoelarik bere gaiñian nahi tuela hirriskatu, seguratu gabe, zure eskuetara. Hagien Jainkoak permetitzen du, gu malur handiago batetarik beiratzeko ; Jainkoak hala permeti ditzala.

Oharrak

2r :6 Letretec : irakur bedi letrec. 2v :11 de : den behar luke. 3r :23 Comoitian : irakur comoditatian.

Citer ce document

Barrere, Francha, “Lettre de Francha Barrere à Pierre Hayete,” Bibliothèque numérique Anpersana, consulté le 29 avril 2017, https://anpersana.iker.univ-pau.fr/items/show/131.